Albistea entzun

Arnaldo Otegi aske. IRITZIA

Beste pieza bat puzzle politikoan

Koldo Martin - Ahal Dugu-ren eleduna Arabako Batzar Nagusietan

2016ko martxoak 2

Garzon epaileak 2009an hamar lagun atxilotzeko eta espetxeratzeko agindu zuenean ?tartean, Arnaldo Otegi eta Rafa Diez?, Euskal Herrian denok genekien Genova kaleko bulegoetan hartua zela erabaki hori; argi eta garbi zegoen, ostera ere, zein independentea den botere judiziala, zeinaren goi kargudunak politikariek aukeratzen baitituzte. Eta ez da nik esana: Aznarrek berak bota zuen, 1998. urtean, harako «zer uste zuten, ez ginela ausartuko, ala?» hura, justu Egin egunkaria ixteko agindu eta gero; Garzonek eman zuen agindu hura ere ?kasualitate ote??. Halabeharrak ekarritako beste kasualitate bat: 2009an, Auzitegi Gorenak ebatzi zuen ez zegoela inolako arrazoirik hura ixteko. Horra eraso zuzen-zuzena Espainiako botere judizialari hainbeste famatzen zaion independentzia horren kontra.

Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Rafa Diez eta Arnaldo Otegi espetxean sarturik, helburu bakarra ez zen ezker abertzaleak bide baketsu hutsen alde eginiko apustu estrategikoa geldiaraztea: beste jokaleku bat sortzea eragotzi nahi zuten, bestelako jokaleku horretan erabakitzeko eskubidea ez baitzen beti baldintzaturik egongo borroka armatuaren existentziaren arabera. Ezker abertzalearen transatlantikoak, bira zail hori egiten ari zelarik, alor judizialeko izozmendiak aurkitu zituen aurrez aurre, eta, batez ere, Espainiako flota politiko guztiaren bira are zailagoa aurkitu zuen: hark erritmoa markatzen eta egoeraz baliatzen segitu nahi zuen. Hala, 2011ko irailean kondenatu egin zituzten, ETAren egiturak berregitea leporatuta, eta hilabete geroxeago, urriaren 20an, ETAk iragarri zuen bukatua zela borroka armatua. Halako ironiarik!

Ikusten dugunez, erabaki politiko batek berekin ekarri zuen bost lagun preso sartzea, justu egiten ari ziren horren kontrakoa egotzirik; hori ikusi, eta euskal herritar asko eta asko eskaka aritu dira kartzelan bidegabe sarturiko haiek aska zitzaten. Nazioartean ere oihartzun handikoa izan da erantzuna, eta hainbatek eskatu dute Otegi eta Diez askatzeko: Mujica, Lugo eta Zelaya latinoamerikar presidente ohiek; Maguire, Perez Esquivel eta Desmond Tutu Nobel saridunek; Chomskyk, Alice Walkerrek, Angela Davisek, Julio Anguitak, Carod Rovirak, Tardak eta Teresa Rodriguezek; PSOEko kide Egigurenek eta Madinak... Garzon epaileak berak ere eskatu du, Europako Parlamentuko ezin konta ahala alderdik bezala.

Ahal Dugu-n ere, askok pentsatzen dugu funtsezkoak izan direla 2009. urte urrun hartatik hona ezker abertzaleko sektore garrantzizko batzuek emaniko pausoak, eta pauso horiek modua eman dutela Euskal Herriko bizimodu politiko eta soziala normala izan dadin; horri esker, orain indar politikoek egin ditzakete duela hamar urte ezinezkoak ziren hitzarmenak. Askok pentsatzen dugu elkartasuna adierazi beharra geneukala, bidegabekeria bat egiten ari zirelako, eta, beraz, salatu beharra geneukala, aldaketa politiko eta sozialerako eragile garen aldetik. Giza eskubideak ez dira negoziatzen, ez dira ematen: gizaki orori dagozkio, berez.

Zorionez, Otegi aske geratu da, eta Sortuk berriro izango du modu demokratikoan aukeratu zuen idazkari nagusia; EH Bilduk bere eragilerik garrantzizkoenetako bat berreskuratuko du. Hala, Euskal Herriak ere beste pieza bat berreskuratuko du puzzle politiko eta sozialean, sekula hautsi behar ez zen horretan. Eta beste familia batek modua izango du barre egin, juntatu, elkar besarkatu eta maitatzeko, epaileak tartean sartu gabe. Nik neure egiten dut Otegiren esaldi hau: «Bakearen eta bide politikoen alde egitea delitua baldin bada, ni ere errudun». Rafa Diez noiz askatuko zain, besarkada bat, eta elkartuko gara bidean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alonsotegiko udaletxea, artxiboko irudi batean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Alonsotegiko alkate ohiarentzat zazpi urteko espetxe zigorra eskatu dute

Iosu Alberdi

Prebarikazioa egitea, dokumentuak faltsutzea eta dirua bidegabe erabiltzea egozten die fiskaltzak Aitor Santiestebani eta beste bost laguni
Espeleologoak Lezetxikiko sistema karstikoaren barruan aurkitutako tunelaren alboan. ©LEZETXIKIREN LAGUNAK

Adifek eta Gipuzkoako Aldundiak txostenak egin zituzten galeria kaltetuaren inguruan

Xabier Martin

Espainiako Garraio ministro Raquel Sanchezek ziurtatu du Lezetxikiko aztarnategiak ez duela «inolako katerik» izan AHTaren tunela dela eta.

Inma Jurio PSNko parlamentaria, atzo, Nafarroako Parlamentuan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

PSNk ontzat eman du Nafarroako torturen eta tratu txarren txostena

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Navarra Sumak esan du Poliziari «oso eskertuta» dagoela: «Baina torturatu duena ez da gutarra». PSE-EEk ez zuen PSNren iritzi bera izan duela sei urte; «gatazka baten teoria elikatzen» zuela iritzita arbuiatu zuen txostena.

Torturari buruz «oraindik asko» dagoela ikertzeko nabarmendu dute

Laura Pego eta Jeanette Ruiz Kriminologiaren Euskal Institutuko kideak, iaz landutako txostena eskuetan, Nafarroako Parlamentuan. Atzo eman zuten haren edukiaren berri. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Torturari buruz «oraindik asko» dagoela ikertzeko nabarmendu dute Nafarroako Parlamentuan

Joxerra Senar

Kriminologiaren Euskal Institutuak bere txostena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Laura Pego ikerlariaren arabera, kasu kopurua «garrantzitsua» da, eta azterlana «amaitu gabe» dago oraindik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.