Bularreko minbizia. Grazia de Michele. Minbizia izan du

«Bizitza estiloen paradigmagatik, burura datorkizu zure errua dela»

LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Arantxa Iraola -

2015eko urriak 27

Grazia de Michele Italiakoa da, historialaria. Orain bost urte jakin zuen bularreko minbizia zuela: 30 urterekin. «Ni biziki haserretu nintzen jakin nuenean; inguruko denek esaten zidaten ez nuela haserre egon behar, baina ni oso haserre nengoen». Gaitzari buruzko mezuak, genero ikuspegia ardatz, begirada kritiko batekin aztertzen zuten talde eta ikertzaileekin jarri zen apurka harremanetan. Haserre horretatik loraturiko gogoetak ditu orain hizpide: erantzun eske. Lehengo ostiralean Basaurin (Bizkaia) egin zen Bularreko minbizia:kontu feminista topaketan parte hartu zuen.

Gaitzaren jatorriari erreparatu behar zaiola diozu zuk. Nola?

Eritu nintzenean, medikuei galdera egiten nien: «Zergatik?». Ez nuen gaitza eragin zezakeen mutazio genetikorik, familian ez zuen aurretik inork izan, eta arrisku faktorerik ere ez nuen... Baina inork ez zidan erantzuten; erantzunik gabeko galdera bat zela esaten zidaten. Neronen gisara, eritzen diren andreen %70ek ez dute inolako arrisku faktorerik; orduan, nondik dator gaitza?

Eta gaitzaren kausa bila ingurumenari erreparatu behar zaiola defendatzen duzu, beraz, zuk...

Hamarkada askotako eztabaida dago gai horren inguruan; aspaldiko dema da gaitza bizitza estiloekin lotzen dutenen eta kausa ingurumenean dagoela diotenen artekoa. Eta 1980ko hamarkadan nagusitu zen gaitza bizitza estiloekin lotzen duen paradigma, AEB Ameriketako Estatu Batuetan, Reagan presidentearen garaian. Garai hartan, langile mugimendu ugari zebiltzan ingurumenak eta hainbat lan jarduerak minbizien sorrerarekin zuen lotura argitu nahian, eta horri eman zitzaion erantzuna izan zen gaitza bizi estiloekin lotzen zuen paradigma. Kexei eta kontzientziazioari emandako erantzuna izan zen.

Zenbaterainoko ezagutza dago gaur egun minbizia eragiten duten substantzien inguruan?

Ikerketa asko daude. Berriki, esaterako, DDT pestizidaren inguruan ikerketak egin dira; debekatuta dago egun, baina haren aztarnak badira. Eta bada ikerketa bat, adibidez, erakusten duena andre haurdunek odolean DDT asko izan badute, horien alabek lau aldiz arrisku handiagoa dutela bularreko minbizia izateko.

Aski ikerketa egiten al da substantzia horien inguruan?

Ikerketa gehiena tratamenduen inguruan egiten da; bideratzen den diruaren %5 bakarrik zuzentzen da egun kausak ikertzera. Gehiago egin beharko litzateke.

Eta horren aldeko aldarria egitean aski babes sentitzen duzue?

Bizitza estiloen paradigma nagusia denez, eritasunaren berri ematen dizutenean, burura datorkizun lehena da zure errua dela. Eta mediku gehienek ez dute gehiegi egiten horren kontra. Epidemiologoak dira kausen inguruan kezkatzen diren bakarrak. Baina gaixo dauden andreek ez dute harremanik haiekin, onkologo eta zirujauekin daude; ez dituzte kausak onartzen horiek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

«Tristura, pena eta amorrua»

Edurne Begiristain

Txertaketa irregularren harira, Urkulluk dio ez dela «interes pertsonalak» lehenesteko garaia, eta hitzeman du «gardentasunez» jokatuko duela. Sagarduik ohartarazi du ospitaleetako presioa oso azkar handitzen ari dela

Bosgarren kolegio bat babesteko izanen da aurtengo Herri Urrats

Ekhi Erremundegi Beloki

Dirua biltzeko kanpaina bat abiatu du Seaskak, 'Boga' lelopean, eta herritarrei, enpresei eta erakundeei dei egin die parte hartzeko. 300.000 euro lortu nahi dituzte gutxienez
<b>Manifestazioa.</b> LABeko kideak atzo, Bilboko protestan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Erakundeek «arduraz» joka dezatela eskatu dute zaintza arloko langileek

Irati Urdalleta Lete - Maider Galardi F. Agirre

Greba egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beharginek, ELAk, LABek, CCOOk, ESK-k eta UGTk deituta; bat egin dute SATSEk eta CNTk. Sektorea duintzeko eta publifikatzeko eskatu dute
Zaintza sektoreko langileak atzo, Bilboko manifestazioan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Isildutakoen bozgorailu

Maialen Arteaga

Zaintza arloko langileek greba egin dute hegoaldeko hiriburuetan. Iratxe Garcia, Marta Pablos eta Txaro Garcia sektoreko langileak dira. Zaintza lanen eredu aldaketa aldarrikatu dute Bilboko mobilizazioan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.