Albistea entzun

Orain A-9a, eta gero gerokoak

CUPek utzi egin ditu alderdien arteko elkarrizketak.

Mas Junquerasekin biltzeko prest agertu da
Artur Mas eta Oriol Junqueras, Generalitateko presidenteak A-9rako dekretua sinatu zuen egunean. Berriz biltzekotan geratu dira.
Artur Mas eta Oriol Junqueras, Generalitateko presidenteak A-9rako dekretua sinatu zuen egunean. Berriz biltzekotan geratu dira. ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko urriak 22

Katalunian zartatuta dago independentziaren aldeko prozesua bultzatu duten alderdien arteko konfiantza, eta erabat hoztu da Artur Mas eta Oriol Junquerasen arteko harremana. Kataluniako presidenteari batasuna haustea egotzi diote bidelagun izan dituen alderdiek, A-9ko herri galdeketa hitzartuaren ordez deialdi alternatibo bat egin zuelako, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren debekuagatik; behar besteko berme demokratikorik gabea da A-9 berria, ezkerreko indar subiranisten ustean. Atzo, Francesc Homs gobernu bozeramaileak onartu zuen lehentasuna A-9aren arrakastan ezarri dutela «batasun politikoa» berregiteko zailtasunak ikusirik. Eta CUP bide beretik joan da: ERC, ICV eta EUiArekin zituen elkarrizketak utzi eta indar guztiak A-9a «mobilizazio demokratiko arrakastatsu bat» izan dadin jarriko ditu.

Arrakalak ixteko borondatea gobernuak nahiz alderdi guztiek agertu dute, eta Artur Masek Oriol Junquerasekin biltzea onartu du, ERCko presidenteak RAC-1 irratian elkartzeko eskatu diola jakinarazi ondoren. Hausturaren osteko lehen bilera izango dute, eta onartu zuen «lehengo konfiantza girorik» ez dutela eta A-9 alternatiboa ez dela ERCren gustukoa, baina esan zuen «laguntzeko ahalegin guztiak» egingo dituztela. Atzo, Marta Rovirak ere esan zuen ERC kanpainan «bete-betean» sartuko dela A-9a «indar erakustaldi bat» izan dadin, baina hauteskundeak aurreratzeko konpromisoa eskatu zion CiUri.

Bezperan, Homsek jakinarazi zuelarik Kataluniako Gobernuak eta CUPek A-9ari buruzko «akordiorako oinarri tekniko bat» lortu zutela —CUPek gezurtatu egin zuen herenegun bertan, eta Homsek atzo bere burua zuritu zuen esanez ezin izan dela gauzatu—, ERCk eta ICV-EUiAk hauteskundeak «berehala» aurreratzeko eskatu zioten Masi. Junquerasek, presidentearekin biltzen denean, hauteskunde plebiszitarioak «lehenbailehen» egin behar direla berretsiko dio, atzo argitu zuenez.

Homsek atzo esan zuen «ezinbestekoa» A-9ko kontsulta parte hartzailea arrakastaz egitea dela, gobernuaren Zuzendaritza Batzordearen osteko agerraldian. Gainerako alderdiekin harremanak «hobetzeko premia» nabarmendu zuen, baina lehentasuna A-9an ezarrita. Erantsi zuen gobernu bileran ez zutela hitz egin hauteskundeak aurreratzeaz edo zerrenda bateratuaren aukeraz.

Herritarren nahiarekin bat egiteko «ahalegin handiagoa» egin behar dutela onartu zuen Homsek, baina, politikoki gauzak ez dabiltzala hain ondo erantsi ostean, nabarmendu zuen «huts egin ezin duena A-9a» dela.

ANC Biltzar Nazional Katalanak eta Omnium Culturalek batetik —igandean hiru hileko epea ezarri zioten hauteskunde plebiszitarioak egiteko—, eta ERCk eta ICV-EUiAk bestetik, Artur Masi presa sartu diote bozak aurreratzeko. Homsek, helburua orain A-9rako «batasuna» berregitea dela eta bozak antolatzeko eskuduntza Masek berak duela azpimarratuta, datak zehazteko jokoan sartzea baztertu zuen.

Elkarrizketen «lokaztia»

A-9rako deialdi alternatiboa «hobetzeko» eta prozesu parte hartzaileari «duintasuna» emateko proposamen bateratu bat hitzartzeko asmoz bildu ziren atzo ERC, ICV, EUiA eta CUPeko buruzagiak —ANCrekin eta Omnium Culturalekin ere partekatu zuten eztabaida—, baina CUPek, alderdi arteko elkarrizketak «lokazti bat» bihurtzen ari zirela iritzita, bilera uztea erabaki zuen.

Kanpainan buru-belarri sartu, eta A-9ak marka guztiak gainditu ditzan jarriko ditu orain indarrak CUPek, Quim Arrufat diputatuak argitu duenez: «Alderdi bakoitza bere lubakitik irten nahi gabe, ez du gehiago ematen, inork ez du halakorik merezi. CUPen 11 eskakizunak ere alderdi arteko lokazti horretan sartu dira, eta, arma jaurtigarri gisa erabiltzen badira, ez dute balio». CUPek «kaleko lanari» ekingo dio, A-9a «alderdi arteko jokotik askatzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFk jakinarazi du eten egin dituela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta Pentagonoaren babesa duen koalizioak ohartarazia zuen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio
Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFek jakinarazi dute eten egin dituztela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dituen eta Pentagonoaren babesa duen koalizioa ohartarazten ari zen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Vladimir Putin Errusiako presidentea, gaur, Moskun. ©EFE

Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek.

Boliviar bat Silala ibaitik ura hartzen, Txileko mugatik gertu. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola

Mikel O. Iribar

Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...