KRITIKA. Zirkua

Lanean gaude, nagusi

Agus Perez -

2016ko ekainak 29

'Lurrak'

Egilea eta zuzendaria: Adrian Schvarzstein. Musikariak: Mikel Hernandez Urrutia, Anai Gabra, Roberto Castro, Unai Laso. Jantziak: Paulette San Martin. Argien diseinua: Iker Donoso. Interpreteak: Izaskun Agirresarobe, Nuria Puig, Marc Muñoz, Ortzi Akosta, Gaizka Chamizo, Josu Aurrekoetxea, Gotzon Batikon. Lekua: Bilboko Arriaga plaza. Eguna: Ekainak 27.

Euskal Herriko zirkuak badauka zer ospatu, orain gutxi sortu den Lurrak konpainiak izen bereko ikuskizuna plazaratu ostean. Arreko eguneko BERRIAn irakurri nuen Adrian Schvarzstein sortzaile argentinarrari egindako elkarrizketa (Iñigo Astiz, ekainak 24), eta ezinbestekotzat jo dut euren proposamenaren inpaktua zuzenean jasotzea.

2007an ikusi genuen Zornotza aretoan Circus Klezmer izeneko zirku eszenikoa, haren sortzaile eta zuzendaria oraingo bera zela, eta ordukoaren antzekotasun batzuk antzeman daitezke sorkuntza honetan ere. Haietariko lehena zirku-lengoaiaren bitartez istorio moduko bat kontatzearena da, zirkuko kode eta trebeziak narratiba baten zerbitzura jarrita. Bigarrena izan liteke kontakizunari emandako izaera poetikoa, errealitate arrunta samur-samur iraulita. Eta, zalantzarik gabe, hirugarrena da musikari emandako rol nagusia.

Oraingo honetan ere, musikak hartu du elkarlana portu onera eramateko ardura. Musikak girotu du emanaldia, musikak gidatu du kontakizuna, eta une batzuetan musikaren esku geratu da protagonismo osoa, bikain uztartuta ekintza eszenikoarekin eta zirku-saioekin. Zirkuaren tradizioan jasota geratu den legez, ezin da bereizketa handirik egin akrobaten eta musikarien artean, denek denetik egiten jakin behar dutelako, eta kasu honetan ere hori berori gertatu da, akordeoi, txirula, alboka, gitarra, idazmakina, telefonoa, zorroztarri elektrikoa eta soinua ateratzeko gai den beste edozein instrumentu jota, baina denetan txalapartariak izan dira emanaldiaren izarrak, egur zein harrizko txalaparten eta inguruan zituzten bidoien jabe egin direnean.

Lantegi arraro bateko jarduna irudikatu da emanaldian zehar, eta horretarako guztiz aproposak suertatu dira txalapartariek sortutako erritmoak. Fitxatzeko makinatik igaro ostean, banan-banan jarri dira beharginak lanean, eta haien atzean etorri da zuzendari patetikoa, azpikoen buruzagia izan nahian baina beti nagusiaren telefono deiaren zain, beti haren esanetara zintzo-zintzo jartzeko prest. Une batean, ordea, irauliko da egoera ikusleen txaloen artean, eta festa lehertuko da harrezkeroztik.

Panorama horren erdian eta lanaren parte balira bezala gertatu dira zirku-erakustaldiak, batez ere soka bertikaletan, jauzi akrobatikoetan eta Ortzikon izeneko tramankulu berezian zentratuta, denek ere nazioarteko mailari eutsita. Ikusleek entusiasmoz jarraitu dituzte musikarien eta akrobaten eboluzioak, euskaraz eman dira zuzendari gajoaren hizketaldiak eta aginduak, eta lehen txaloekin batera zutundu dira ikusleak, eurengan sortutako emozioa askatzeko. Azken gomendio bat amaitu baino lehen: mesedez, erregistratu lehenbailehen Ortzikon delako hori, eta lortu mundu-ospea, Cyr gurpilarekin gertatu zen bezala, zirku-arteen onerako eta Euskal Herriaren izenean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako kasuen oldarraldiari lotuta

Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako kasuen oldarraldiari lotuta

Arantxa Iraola

Denera 69 kasu daude lotuta positibo multzo horrekin; Tuterakoekin, berriz, 31

Gasteizko Mendizorrotza igerilekuak pandemia garaiko udarako prestatzen. Irudian, langile bat belardian markak egiten. ©Raul Bogajo / Foku

Positibo bat Gasteizko gimnasio batean, eta beste bat Baionako erietxe batean

Edu Lartzanguren

Baionako Belharra erietxean kasu bat topatu dute, eta ikerketa zabal bat jarri dute martxan jatorria argitzeko. Zirujau bat kanpoan kutsatu dela uste dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna