Noiz sortua: 2015-01-09 00:30:00

Atentatua Parisen. Polizia operazioa Frantzia iparraldean

Batasun nazionalerako deia, eta manifestazioa igandean

Atentatuan hildakoen aldeko martxa egingo dute Parisen.

FNri tokia egin edo ez zalantza dago, eta «maniobra doilorra» salatu du Le Penek
<em>Charlie Hebdo</em>-ri elkartasuna adierazteko egoitza aurrean eginiko elkarretaratzea, Parisen.
Charlie Hebdo-ri elkartasuna adierazteko egoitza aurrean eginiko elkarretaratzea, Parisen. I. LANGSDON / EFE

Xabin Makazaga -

2015eko urtarrilak 9

Atzo eguerdian, Charli Hebdo aldizkari satirikoaren kontrako atentatuan hildakoen omenezko dolu egunean, minutu bateko isilunean egin zuten Frantzia osoan eta munduko hainbat hiritan, eta errepublikako agintariek «batasun nazionalaren» aldeko deia egin zuten. François Hollande presidenteak UMPko presidente Nicolas Sarkozy eta PS, UDI, PCF eta Alderdi Ekologistako buruzagiak nahiz Asanblea Nazionaleko eta Senatuko presidenteak hartu zituen Eliseoan. Marine Le Pen FN alderdi ultraeskuindarreko buruarekin eta ordezkaritza parlamentariorik ez duten indarrekin gaur bilduko da Hollande.

Batasun nazionala igandean Parisen egingo duten manifestazio batekin irudikatu nahi dute, baina ezkerreko eta zentroko indarrek antolatutako elkarretaratze horrek eztabaida bizia eragin du, FN konbidatuko dutenentz ez baitago argi. PS barruan aldeko eta kontrako iritziak izan dira, eta Manuel Valls lehen ministroak ez zuen erantzun argirik eman, FN baztertuko ote duten galdetuta: «Batasun nazionala lehenetsi behar dugu, eta hor ezin da bazterketarik izan. Baina batasun nazionala baloreak ere badira, sustrai errepublikano sakonekoak: tolerantzia, eta nahasteari ukoa». Ezkerreko Frontetik UMPra, alderdi nagusiek baieztatu dute Parisen Errepublikaren plaza eta Nazioaren plaza lotuko dituen manifestazioan izango direla.

FN Martxa errepublikarretik baztertua izateko aukeraren aurrean, «maniobra politiko doilorra» salatu du Le Penek. Oraindik ez baitute konbidapenik jaso, berak ez duela «batasun nazional horretan» sartzea eskatu nabarmendu du Le Penek, baina hor izateko baldintza «ahoa ixtea» ezin dela izan erantsi du.

«Txantajearen aurrean» ez duela men egingo azpimarratu du FNko buruzagiak: «Hori guztia, gaur egun bizi dugun egoerari buruz inolako erantzukizunik ez daukan mugimendu politiko bakarra eta bere milioika hautesleak baztertzeko saio bat da. Beste alderdi guztiak beldurrak akabatzen daude». Konbidatzen ez badute, ez duela egoera behartuko argitu du Le Penek: «Amarru zahar bat da. Istiluren bat izanez gero, bestela, errua nirea dela esango lukete».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 28an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 23 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta sei gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.976 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.037 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aitor Esteban, Espainiako Kongresuan. ©Ballesteros / EFE

EAJk Madrili eskatuko dio malgutzeko hirugarren fasea

Berria

Hurrengo fasearen inguruko erabakiak autonomia erkidegoek hartu beharko lituzketela azpimarratu du EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek. Haren ustez, alarma egoera berriz luzatzea onartuz gero, azken aldia izan beharko luke: «Ezin da gehiago luzatu».

Mari Luz Esteban eta Elixabete Garmendia. / ©GORKA RUBIO, FOKU

«Zahartzaroari ematen zaion tratamenduaren metafora da gertatu dena»

Maider Galardi F. Agirre

Koronabirusaren krisia piztu denetik, maiz hitz egin da adinekoen zaurgarritasunari buruz, eta, oraindik, kalera irteteko mugak dituzte adinekoek. Mari Luz Esteban antropologoak eta Elixabete Garmendia kazetariak, ordea, salatu dute adinkeria dagoela, eta beharrezkoa dela nagusiagoei ahots propioa ematea.

Espainiako poliziak, Lapurdi eta Nafarroa arteko mugan. ©JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

Mugako baldintzak malgutzeko eskatu dute Urkulluk eta Roussetek

Ekhi Erremundegi Beloki

Gutun bat bidali diete Frantziako eta Espainiako gobernuei, «euroeskualdean mugaz gaindiko joan-etorriak zabaltzeko»

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna