«Suminduta eta babesgabe» sentitzen da Fernandez

Esan du Kutxabankek ez diola ezer jakinarazi salaketaz.

Bere ohorearen aurkako ekintzentzat «erantzun egokiak» agindu ditu
Mario Fernandez, Kutxabankeko presidente ohia.
Mario Fernandez, Kutxabankeko presidente ohia. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Miren Garate -

2015eko otsailak 1

Kutxabankeko ordezkaririk eta akziodunik ez da jarri harremanetan Mario Fernandezekin. Inork ez dio jakinarazi bere aurkako lege ekintza edo ikerketarik hasi dutenik. Ez du fiskaltzan jarritako salaketaren berririk, komunikabideetan irakurri duena salbu. Hala jakinarazi du Kutxabankeko presidente ohiak ohar baten bidez. Informazio falta hori dela eta, «sorpresa, sumindura eta babes falta» sentitzen duela esan du. Kutxabankeko buru zen bitartean «kudeaketa zintzoa» egin zuela azaldu du, eta agindu du «erantzun egokia» izango dutela bere ohorearen aurkako ekintzek.

«Harritu egin nau gaur [atzo] komunikabideetan publikatutako Kutxabanken oharrak. Badirudi ziurtzat hartzen dituela ustezko egitate batzuk eta bidenabar ikerketa eskatzen du», zioen azaroaz geroztik Kutxabankeko presidente ohi denak. Kutxabankek herenegun jakinarazten zuen barne auditoria bidez «irregulartasun zantzuak» topatu dituela aurreko agintaldian, eta administrazio kontseiluak fiskaltzari jakinaraztea erabaki duela. Zerbitzu juridikoak emateko Bilboko abokatu bufete batekin egindako kontratutik dator ustezko irregulartasuna. Mikel Cabieces PSE-EEko batzorde eragileko kideak harreman profesionala du bufete horrekin.

Portugaleteko alkate izan zen Cabieces, eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari gero, Carlos Urkijoren aurretik. PSE-EEko batzorde eragileko kide izendatu zutenean utzi zion Kutxako batzordeko kide izateari. Hainbat iturriren arabera, Kutxabank eta abokatu bufetearen arteko kontratuari esker hilean 6.000 euro kobratu zituen 2012ko lehen hiruhilekotik 2014ko azkenengora bitartean. Orotara 243.600 eurokoa da ustezko iruzurra, baina Kutxabankek jada berreskuratu du dirua.

Soka luzea ekarri du gaiak, eta alderdi politiko guztietatik etorri dira erreakzioak. Andoni Ortuzar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak uste dut interpretazio eta irakurketa politiko «behartuak» ari direla egiten gaiaren inguruan. «Bidegabea litzateke kontu honekin Mario Fernandezek erakundean izandako ibilbidea lausotzea». Maria Eugenia Arrizabalaga alderdi bereko legebiltzarkideak txalotu egin du kontrol mekanismoek funtzionatu izana.

Miren Gallastegi PSE-EEko legebiltzarkideak, berriz, bereizi egin ditu alderdia eta Kutxabankeko ustezko irregulartasuna. Aferaren berri izan bezain pronto, herenegun, Cabiecesek PSE-EEko batzorde eragileko kide izateari utzi eta militante txartelari uko egitea erabaki zuen, behin- behinean. «Dakigun bakarra da fiskaltzan salaketa bat dagoela abokatu bufete pribatu baten zerbitzuaren kontratuari lotuta, eta bufete horretan, kasualitatez, PSEko kide batek lan egiten duela». Gallastegirentzat, «gardentasunez eta eredugarritasunez» jokatu du Cabiecesek.

«Ustel usaina»

Hitz gogorragoak izan dituzte gainerako alderdiek. «Eskura ditugun mekanismoak abian jarriko ditugu Kutxabank kudeatzen duten alderdi politikoek bankuaren inguruan dagoen ustel usaina argitu dezaten», azaldu du Joseba Permachek, EH Bilduko legebiltzarkideak. Galdetu du non dauden erantzukizun politikoak eta zergatik uko egin izan zaion kanpo ikuskaritzari. «Euskal finantza sistemaren gidaritza duten EAJ, PSE, PP eta CCOOren arduradun nagusiek euren interes pertsonalak eta euren lagun dirudunen interes pertsonalak soilik defendatzen dituzte».

Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak azalpenak eskatu dizkie EAJri eta PSE-EEri. «Hau al da azken hilabeteetan saldu diguten herri akordioa?». Adierazi du gezurra dela Euskadin ez dagoela ustelkeriarik, eta gogoratu du BBK-ko presidentea, Xabier Sagredo, EAJko diruzaina izandakoa dela. «Pentsa halako zerbait PPn gertatu izan balitz».

UPDko Gorka Maneirok gogoratu du alderdiak denbora asko daramala kutxen politizazioa salatzen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiari 1813an su eman ziotela oroitzeko Dora Salazarrek egindako eskultura, maskara jantzita ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan.

PCR proba bat, Indian. Bigarren herrialde kaltetuena da hura. ©SANJEEV GUPTA / EFE

Milioi bat lagun baino gehiago hil ditu COVID-19ak

Iosu Alberdi

AEBetan erregistratu dute kasu eta heriotza gehien. Euskal Herriak munduko heriotza tasa handienetako bat du: 77 heriotza 100.000 biztanleko.

Maria Txibite, agerraldi batean. ©Jesus Diges / Efe

Txibitek dio Nafarroako egoera ezin dela Madrilgoarekin «konparatu»

Arantxa Iraola

Konfinamendu orokorrik ezartzeko asmorik ez dutela adierazi du, eta positibo «asko» izan arren, «kontrolatuta»  dagoela egoera

Ikasle batzuk, ikasgelan, ikasturteko lehen egunean egindako argazki batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Ordutegi jarraitua: eztabaida zaharberritua

Mikel O. Iribar

Ordutegi jarraituaren aldeko plataforma bat sortu dute: institutuetatik kanpo ere jartzea nahi dute. Nafarroan hala ari dira, baina Jaurlaritzak ez du onartu. EHIGEk uste du eztabaida pedagogikoa behar dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna