Albistea entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. ZIRRI-ZARRA

Jeltzaleen sindromea

Castillo Suarez - Idazlea

2016ko irailak 24

Maider Beloki Unzuren fana naiz. Legegintzaldi honek eman duen zinegotzi onenetakoa iruditzen zait» Nik esan nuen hori lehengoan. Lagun artean ginen. Nafarroako aldaketaz ari ginen. Udaletan nabari dela batik bat, Nafarroako Gobernuan ez horrenbeste. Iruñeko Udalekoa dela aldaketa nabarmenetakoa. Eta orduan atera zen Belokiren jarduna. Lagunek ez zekiten Eusko Alkartasunako kidea zela. «Jeltzaleen sindromeak jota gaude, EH Bildu eta ezker abertzalea berdintzen ari gara», esan nien.

Iñaki Petxarromanek Eusko Alkartasunaren ondarea aipatu du egunkari honetan berriki Iñaki Anasagasti eta Rafa Larreinaren arteko elkarrizketaren harira. Ondare hori disolbatu egiten da EH Bildun. Egia da EA botoak eta indarra galtzen joan den alderdia dela, baina iruditzen zait haren balioak balioetsi beharrekoak diela. Arnaldoren lantaldea aurkeztu dutenean esate baterako, Esther Larrañagaren kasuan bakarrik aipatu dute espresuki Eusko Alkartasunakoa dela. Nafarroan oso garbi ikusten dut alderdi horren zubi-lana(ren beharra). Ausartuko nintzateke gauza bera esatera EAEri buruz.

Nafarroan hauteskundeak egon direnean ongi argi adierazi dute EH Bilduko zerrendako kide bakoitza zein alderdik izendatu duen ?egia esan, ez du EH Bilduk egiten hori, zenbait hedabidek baizik?. EAEn, ordea, ez da hori gertatzen: lausoagoak dira zerrendak. Niri gehiago gustatzen zait jakitea nondik heldu den bakoitza. Non bukatuko duen beste gauza bat da. Anasagastik esan zuen bezala, «politikan ezer ez da betiko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Milaka lagun elkartu ziren atzo Donostian egindako manifestazioan. ©JON URBE / FOKU

Milaka urrats «etxera bidean»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, «bizi osorako» zigorrak etetea eta gradu progresioei bide ematea galdegin dute Donostian. Urtarrilaren 8an berriro kalera ateratzeko deia egin du Sarek
Maria Txibite, PSNren buru gisa berretsi dutenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Maria Txibite PSNko idazkari nagusi izendatu dute berriro ere

Gotzon Hermosilla

Botoen %97,22 eskuratu ditu alderdiaren XII. batzarrean. Txibiteren ustez, PSN beharrezkoa da «Nafarroak aurrera egiten jarrai dezan»

Laba, "Oso latza izan da" solasaldia

Gatazka kontatzeko moduaren inguruko mahai ingurua, BERRIAn

Joxerra Senar

Samara Velte eta Maider Galardi ikerlariek, Emilio Majuelo historialariak eta Emilio Lopez Adan 'Beltza'-k hitzaldia eskaini dute transmisioaz, memoria inklusiboaz eta metodologiaz, besteak beste. Labak antolatutako lehen ekitaldia izan da.

Kataluniako preso ohi independentistak, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresuko ordezkariarekin, gaur, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Rull: «Espainiak salbuespen politika amaitu behar du»

Iosu Alberdi

Txalo artean hartu dituzte manifestazioan espetxean izan diren Kataluniako buruzagi independentistak. Alderdi eta sindikatuetako ordezkari guztiek eskatu dute salbuespeneko espetxe politikaren amaiera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.