Albistea entzun

AEBetako hauteskundeak. Erreakzioak

Eskuin muturraren «eredua»

Alderdi euroeszeptiko eta xenofoboek txalotu egin dute Trumpen garaipena, eta haren garaipena adibide gisa jarri dute, 2017an hainbat herrialdetan egingo diren bozei begira
ANDY RAIN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2016ko azaroak 10

Donald Trumpen garaipenak hauspotu egin dezake Europako eskuin muturra, orain arteko joerak indartuz eta botere guneetan kokatuz alderdi horiek. 2017a hauteskunde urtea izango baita Europako hainbat herrialdetan: Frantzian, Alemanian, Herbehereetan eta Austrian, esaterako.

Hain justu, Marine Le Pen FN Fronte Nazionaleko burua izan da Trump zoriontzen nazioarteko lehen buruzagia. Datorren urteko presidentetzarako bozei begira, lehen itzulirako irabazletzat jotzen dute inkestek. Alde du PS alderdi sozialistaren banaketa, eta ikusteko dago eskuinean Nicolas Sarkozyren itzulerak noraino eten dezakeen FNren goraldia. 2014ko Europako bozetan lehen indarra izan zen FN eta 2015ko departamentaletan Sarkozyren UMPren lehiakide nagusia, PSren kontura. Lehen itzulian, FNk 43 departamendutan irabazi zuen, baina bigarrenean ez zion bakar bati eutsi. Hala ere, kontseilari ugari lortu zituen eta erakutsi zuen tokian-tokian erro sendoak dituela.

Alemanian ere hauteskunde federalak egingo dituzte 2017an. Angela Merkelen alderdiari (CDU) bidean gurutzatu zaio AfD Alemaniarentzako Alternatiba alderdia, errefuxiatuen aurkako diskurtsoarekin. Bozak irabazteko aukerarik ez diote ematen, baina bai goranzko joera. Aurten, bost landerretan egin dituzte bozak eta mugarri bat ezarri du: lehen aldiz eskuineko beste alderdi batek hartu dio aurre CDUri hauteskunde batzuetan: irailean, Mecklenburg-Aurrepomeranian. Martxoan, bigarrena izan zen Saxonia-Anhalten, CDUtik gertu, ia %25eko babesarekin. Frauke Petry AfDko buruak zoriondu egin du Trump eta Merkelen agintearen amaieraren hasiera iragarri du. «Aginteko elitearentzako abisu bat da».

PVV Herbehereetako Askatasunaren Alderdiko Geert Wildersek ere iragarri du garai berri bat Europan, eta «eredu» gisa jarri du Trumpen garaipena. «Guk ere egin dezakegu». Datorren urtean izango dira bozak, eta inkestek lehen tokian kokatzen dute PVV, baina gehiengo osotik urrun.

Austrian ere irabaz dezake eskuin muturrak. Baliogabetu egin dituzte aurtengo maiatzeko emaitzak eta errepikatuko dituzte bozak 2017an. Lehen itzulian FPO Austria Alderdi Liberalak irabazi zuen, baina Berdeak gailendu ziren bigarrenean, eskuin muturraren aurkako botoa erakarrita. «Ezkerreko elitea zigortu dute hautetsontzietan», esan du Heizn-Christian Strache FPOko liderrak, AEBetako bozei buruz.

Eskuin muturrarentzat eta Europarentzat, oro har, mugarri bat izan daiteke Trumpen garaipena. Nigel Farage UKIP Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdiko burua izandakoaren arabera, «iraultza politiko handien urtea» izango da hurrengoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Harrotasun eguneko desfilea aurten, New Yorken. / ©Peter Foley, EFE

AEBetan 'X' genero izendapena duen lehen pasaportea eman dute

Jon Ordoñez Garmendia

Datorren urterako pasaporte sistema erabat egokituta egotea eta izendapen berria normalizatuta egotea espero dute.

Poloniako presidnte Andrzej Duda, urri amaieran Varsovian egindako ekitaldi ofizial batean. / ©Radek Pietruszka, EFE

Egunean milioi bat euroko isuna ezarri dio Europako justiziak Poloniari

Berria

Uztailean Europako Justizia Auzitegiak agindu zion Varsoviari behin-behinean eten zezala Poloniako Auzitegi Goreneko diziplina batzordea, baina hark ez zuen agindua bete. Poloniak «xantaia» egitea egotzi dio Bruselari.

Jair Bolsonaro presidentea Boa Vistan, Venezuelako mugatik gertu. / ©Isac Nobrega, EFE

Gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkio Brasilgo Senatuak Bolsonarori

Arantxa Elizegi Egilegor

Sei hilabeteko ikerketa baten ostean onartu du Senatuak txostena, eta fiskaltzaren eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku geratuko da orain.

<b>Karbono isuriak.</b> Auto pilaketa bat, ke eta behe laino artean, Nigeriako Lagos hirian. ©AKINTUNDE AKINLEYE / EFE

Egungo konpromisoekin, «klima hondamendira bidean» da mundua

Gorka Berasategi Otamendi

Nazio Batuen Ingurumen Programaren txosten baten arabera, estatuek hartu dituzten azken konpromisoak baino askoz ere ausartagoak behar dira klima aldaketa bortitz bat ez gertatzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.