Albistea entzun

Prozesua: subiranistaz gain, progresista

Oiartzungo hitzaldi batean, Mario Zubiagak azaldu du erabakia hartu gabe ez dela erabakitzeko eskubiderik sortuko. Burujabetza defenditu du, baita mundua «ikuspegi etiko batekin» eraikiz joateko ere.
Erabakitzeko eskubideari eta herri galdeketari buruz herenegun arratsaldean Oiartzunen izandako solasaldia.
Erabakitzeko eskubideari eta herri galdeketari buruz herenegun arratsaldean Oiartzunen izandako solasaldia. BERRIA

Enekoitz Esnaola -

2017ko otsailak 8

Europan ere estaturik gabeko nazioak erantzukizun bikoitz baten aurrean daudela uste du Mario Zubiaga EHUko Zientzia Politikoetako doktore eta Gure Esku Dago-ko kideak. Batetik, prozesu subiranista bat garatuz, errealitate juridiko-politiko propio bat eraikitzeko eginkizuna dute. Bestetik, «mundu globalizatuak» dakarren egoeraren aurrean ekarpen «etiko bat» egiteko ardura daukate. Hiru herrialde aipatu ditu: Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria. Munduan nor izateko, erabakia hartzean dago gakoa, haren arabera. «Erabakia hartu arte, ez da eskubiderik sortuko». Eta prozesu subiranistaren izaera «progresista» izateari ere garrantzitsu deritzo, balio sozial zabal batzuen gainean eraikitzeko gizartea. «[Slavoj] Zikek-ek dio borrokarik txikienean jokatzen dela unibertsoaren etorkizuna», esan du Zubiagak, Oiartzunen (Gipuzkoa), Erabakitzeko eskubidearen gakoak, M19ko galdeketari begira solasaldian. Zelai Nikolas Jaurlaritzako legelari eta Gure Esku Dago-ko kidearekin batera aritu da, Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaile eta Demoarsoko partaideak aurkeztutako saioan.

«Elkarlana» da EHUko irakasleak azpimarratu duen balio bat; prozesua herritarren eta erakundeen artean egitea. «Katalunian elkarlanean ari dira prestatzen erabakiaren unea». Ohartarazi du jarrera horrek kontraesanak dakartzala, baina iritzi dio hori dela modua Espainiako Estatuaren jarrera ez «arrazoizkoari» erantzuteko. Iragarri du Katalunian, alde bakarreko erabakiaren bitartez «haustura ilegal bat» gauzatuta, «desobedientzia instituzional subiranista» gertatuko dela. «Hori gabe ez da sortuko eskubidea, aurretik mila adierazpen egon arren». Euskal Herrira ekarri du gaia Zubiagak: «Guk ez dugu erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi. Erabakitzea nahi dugu guk, eta, ondorioz, sortzea».

Erabakitzeko eskubidea «sortzen ari den kontzeptu bat» dela azaldu du, eta gustura agertu da prozesu horrekin, «denen artean ari delako sortzen. Ez da adituen artean geratzen den kontzeptu bat. Herritarren ekimen praktikoetatik abiatzen da». Euskal Herriko estatus politikoari buruzko galdeketak jarri ditu adibide modura —Oiartzualdean datorren martxoaren 19an izango dira—. «Kitzikagarria» iruditzen zaio hori guztia.

Ordea, ez da hori, haren esanetan, euskal herritarren egiteko bakarra. Gizarte eredua ere balegoke jokoan. «Globalizazioak egoera gogorra dakar, latza, desberdintasunen areagotzea. Eta desjabetzea; gero eta urrutiago ditugu erabakiguneak, gero eta ezezagunago dira. Desjabetzeak sortzen dituen beldurra, egonezina eta ziurgabetasuna modu askotara konpon daitezke, eta erantzuteko modu bat [Donald] Trump da, [Marine] Le Pen da... Hau da, ikuspegi murriztailea, autoritarioa, baztertzailea, arrazista». Zubiagaren aburuz, beste erantzun bat litzateke prozesu subiranistan Euskal Herrian «aspalditik datorren balio sistema txertatzea»: berdintasuna, elkartasuna, progresismoa... «Oso gure ditugun balioak dira». «Gehiago edo gutxiago», balio horiek ikusten ditu Eskoziako, Kataluniako eta Euskal Herriko burujabetza prozesuetan. Subiranismo progresista modura definitu ditu. «Beraz, eredu talka hori dago munduan, eta guk ekarpen txiki bat egitea da kontua. Horrek beste indar bat ematen dio Gure Esku Dago-ri. Ez da gure arazoa bakarrik. Horregatik, garrantzi berezia ematen diogu Kataluniarekin eta Eskoziarekin bat egiteari; ez bakarrik ikuspegi taktiko edo estrategiko bategatik, baizik eta ikuspegi etiko bategatik, ikusten dugulako badugula oraingo egoerarako irtenbide etiko bat».

Herri erakundetuetan

Zubiagak esan du aldebikotasuna dela Hego Euskal Herrian ere prozesu subiranista jorratzeko aukera bat, baina hori ezinezkoa dela Espainiako Estatuaren jarrerarekin. Horrek, ordea, «ez du bidea mozten» erabakitzeko eskubidea aurrera eramateko. Teorizatzen hasita, «nahikoa egoera normalizatuetan eta herri erakundetuetan plantea daitekeen autodeterminazioa da erabakitzeko eskubidea». Esate baterako, Euskal Herrian.

Nikolasek, erabakiari ez ezik, bideari eman dio garrantzia. «Bideak ere ematen digu zilegitasuna». Borondaterik bada, esan du lege arazoak gainditu daitezkeela. Eredua: Kanada, Quebeceko auzian. «Doktrina hori oso garrantzitsua izan da mundu osorako».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Olatz Garamendi eta Miquel Iceta, Madrilen. ©J.J. Guillen / Foku

Espetxe eskumenaren transferentzia apirilean sinatuko dute

Jon O. Urain

Jaurlaritzaren Autogobernu sailburuak esan du transferentzia batzuen negoziazioak «oso aurreratuta» daudela.

 ©IñIGO URIZ / @FOKU

«Poltsa jartzean konturatzen zara»

Jon O. Urain

'Non dago Mikel?'-en harira zabalduriko audioan, atxilotu bat ia hil arte torturatu zuela dio Gomez Nietok. 1984ko urtarrileko sarekada batena da erreferentzia, eta Josu Mujika izan zen atxilotuetako bat. Erraiak nahastu dizkio grabazioa entzuteak.

Joseba Azkarraga eta Bego Atxa, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / FOKU

Sarek salatu du euskal presoen gradu progresioan «blokeo» bat dagoela

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Hurbilketa eta Euskal Herriratzeekin «itxaropentsu» dago euskal presoen eskubideen aldeko mugimendua, baina salatu du gradu progresioan ez dela gauza bera gertatzen. Seme-alabak dituzten euskal presoen egoeraz ohartarazi dute: 94 dira, eta horietatik hamazazpik kalean behar lukete, beteak baitituzte zigorraren hiru laurdenak.

Joxe Arregiren argazkia otsailaren 13an, Zizurkilen, Torturaren aurkako Egunaren harira eginiko ekitaldian. ©Jon Urbe / Foku

Torturen auziari «konponbide klabean» heltzeko eskatu du Foro Sozial Iraunkorrak

Jon O. Urain

Bide horretan, «justizia punitiboaren» ordez,  «justizia trantsizionalaren» formula lehenetsi du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna