Albistea entzun

Estonia 0. Euskal selekzioa 5

Ofizialtasunaren zain, kalitatea

Oso joko ona eginda eta gozatuta, euskal selekzioak astindu handia eman dio Estoniari
Euskal selekzioko jokalari, entrenatzaile eta ordezkariak, atzo, Estoniaren aurkako partida hasi aurretik.
Euskal selekzioko jokalari, entrenatzaile eta ordezkariak, atzo, Estoniaren aurkako partida hasi aurretik. EUSKADIKO FEDERAZIOA

Unai Zubeldia -

2015eko maiatzak 24

Estonia. Hoop; Roops, Lepik, Saar, Laanmae; Trutsi, Ounpuu, Himanen; Vals, Bannikova eta Tammik. Ondoren jokatu zutenak: Rosen, Vilipuu, Pello, Toom, Kallas eta Uleksin.

Euskal Selekzioa. Cornejo; Iturregi, Bergara, Unzue, Ramajo; Lizaso, Gimbert; Encinas, Corres, Eunate; eta Nekane. Ondoren jokatu zutenak: Guarrotxena, Alvarez, M. Diaz, Nahikari, Itxaso, Zelaia eta E. Aizpurua.

Golak. 0-1. Eunatek (2. min.); 0-2. Eunatek (6. min.). 0-3. Nekanek (11. min.); 0-4. Encinasek (35. min.); 0-5. Encinasek (71. min.). Bestelakoak. Oso ikusle gutxi Tallingo TNTK estadioan.

Festa giroa, lagunarteko partida, ilusioa... Horrelakoak aipatzen dira beti euskal selekzioak jokatzen duenean, baina jokalariek atzo erakutsi zuten nazioartean oso maila onean aritzeko moduko taldea dela eurena. Estonia izan zuten parean, FIFAren sailkapenean 77. postuan dagoen selekzioa; Kanadako Munduko Txapelketara bidean bi partida irabazi dituen multzoa. 11. minuturako 0-3 aurretik zen euskal selekzioa. Eunatek sartu zituen lehen bi golak, 2. eta 6. minutuetan, eta Nekanek 0-3koa, Iraiaren erdiraketa jasota burukada onean.

Lehen ordu laurdena jokatuta, argi geratu zen Estoniaren atzealdeak ezin zuela gelditu euskal selekzioaren mugikortasuna eta lerro arteko jokoa. Tarte horretan beste hiruzpalau aukera argi eduki zituelako Jose Alvarezek zuzentzen duen selekzioak. 25. minutuan, gainera, min hartu zuen Laanmaek, Estoniako erdiko atzelariak, eta horrek are gehiago desorekatu zuen etxekoen defentsako lana. Bi pauso atzera emanda, saiatu zen Estonia espazioak ixten, baina 35. minutuan ez zuen huts egin Aintzane Encinasek, beste behin ere pase sakona jaso eta atezainaren aurrean jokaldia ondo amaituta.

0-4koarekin amaitu zen lehen zatia, baina eskandalagarria izan zitekeen lehen 45 minutu horietako emaitza, goleko aukera argi-argiak izan zituztelako Encinasek berak (3. min.), Yulemak (6., 26. eta 34. min.), Lizasok (10. min.), Eunatek (12. min.), Iraiak (16. min.), Gimbertek (40. min.) eta Nekanek (45. min.). Cornejok ez zuen egin behar izan geldiketa bakar bat ere.

Aldaketa festa eta 0-5ekoa

Lagunarteko partidetan normala den bezala, Alvarezek aulkian zeuden jokalari guztiei eman zien gozatzeko aukera. Erritmoak behera egin zuen nabarmen, eta Estoniak asmatu egin zuen aldaketekin. Baina euskal selekzioak argi utzi zuen zer-nolako jokoa egiteko gai den. 0-5ekoa izan zen horren erakusgarririk argiena. Eskuin hegalean jokaldi bikaina egin zuen Iraiak, pase sakona bidali zion Encinasi, eta donostiarrak ez zuen hutsik egin. Ofizialtasun eske ari da kalitatea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Shane Larkin eta Vasilje Micic, Efeseko bi izarrak, azken Euroligako finala irabazi berritan, elkar besarkatzeko prest. ©ANDREJ CUKIC / EFE

Inoizko Euroligarik gogorrena

Beñat Mujika Telleria

Urtero maila hobetuz badoa ere, Europako izarren ligak gogoangarria izateko osagai guztiak ditu sasoi honetan. Hemezortzi talde lehiatuko dira gorenera iristeko asmoz.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Luzerako egon nahiko nuke hemen»

Iñaki Berastegi

Denbora gutxian «ondo» egokitu da Ghiorzi Euskal Herrira. Eibar egitasmo «polita» dela uste du, eta atzera ere kanporaketetarako sailkatzeko gai ikusten du taldea sasoi honetan.
Brais Mendez Realeko jokalaria, Omoniako jokalariez inguratuta, Europa ligako aurreko partidan. ©JON URBE / FOKU

Realak zigilua jarri nahi du

Jon Ander De la Hoz

Txuri-urdinek Moldavian jokatuko dute gaur Europa ligako hirugarren jardunaldian, Xeriffen aurka. Garaipena dute helburu, multzoko lidergoa indartzeko. Imanolek dio «lehia gogorra» izango dela

Julen Lopetegi atzo, Sevillaren eta Dortmunden arteko neurketa bukatu berritan. ©Jose Manuel Vidal, EFE

Julen Lopetegik utzi egin dio Sevillako entrenatzaile izateari

Uxue Rey Gorraiz

Bart kargugabetu dute euskal teknikaria, taldearen bolada txarra dela eta. Klubak ez du iragarri Lopetegik utzitako hutsunea nork beteko duen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...