Erromeria elektronikoa

The Middle Fingers taldeak estreinako diskoa argitaratu du. Euskal erromeria eta musika elektronikoa uztartzen dituzte: trikitia eta DJak
The Middle Fingerseko kideak, Bilbon, diskoa aurkezten.
The Middle Fingerseko kideak, Bilbon, diskoa aurkezten. MARISOL RAMIREZ / ARP

Pello A. Zuazo -

2016ko maiatzak 3

«Badakizue zer gertatzen den cherry tomate bat, ortu onekoa eta garaikoa, ahoan sartzen duzuenean? Zapore leherketa bat, ahoko zoko guztietara hedatzen dena». Ritxi Aizpuru Baga-Biga diskoetxeko arduradunaren aburuz, horixe izan daiteke The Middle Fingers taldearen definizio bat. Azaldu duenez, musika elektronikoaren munduan taxonomia, izen eta karakterizazioak asko eta asko dira, ehunka genero eta azpigenero daude, eta horregatik erabili du cherry tomatearen metafora, adjektiboetan ez galtzearren.

Gotzon Batikon, Julen Arredondo, Dani Hernandez eta Ander Pijoanek osatzen dute The Middle Fingers taldea. Uribe Kostakoak dira, Bilbon entseatzen dute, eta disko berria atera dute, estreinakoa. Diskoaren azala sinplea bezain iradokitzailea da: ardi galdu bat, larre berde batean, belarra jaten. Irudi tradizionalegia, euren musika proposamenarekin alderatuz gero.

Batikon da abeslaria, trikitia ere jotzen du, eta, adierazi duenez, bera da taldeko «ardi beltza»: «Ni tradiziotik nator, eta taldeko beste hirurak elektronikatik datoz. Erromeriak egiten daramatzat zortzi bat urte, eta, bat-batean, proiektu honetan sartzeko proposamena egin zidaten. Pentsatu gabe, baietz esan nien, eta aurrera noa, beraien eskutik diskoteka eta elektronika mundu honetan murgiltzera». Haren esanetan, publikoa euforia egoera gorenera eramatea lortuko dute proposamen berriarekin. «Ni handi sentitu naiz agertokian jendea nirekin batera gora igo denean, eta musika honekin momentu guzti-guztietan gertatzen da hori. Ez dago atsedenik».

Diskoteka plazara

Taldeko «ardi zuriak» Arredondo, Hernandez eta Pijoan DJak dira. Euren zeregina da, nolabait, euskal kultura elektronikarekin uztartzea. «The Middle Fingers erromeria elektronikoa da. Bitarteko analogikoak eta digitalak erabiltzen ditugu: ahotsa, trikitia, gitarra eta soinu mahaia. Erabat berritzailea da egiten duguna», azaldu du Hernandezek. Bizkaiko Fever, Anaconda, Budha... eta antzeko diskoteketan musika jartzen ibilitakoak dira hirurak, eta, beraz, badaukate eskarmenturik horrelako lekuetan. Orain, herriko plazetara zabaldu nahi dituzte euren doinuak.

Aurkeztu duten diskoan 11 kanta edo remix bildu dituzte. Eta, horien guztien artean, hainbat euskal kanta ezagunen oihartzunak antzeman daitezke: Lau teilatu, Loretxoa, Bok Spok eta Bizardunak taldearen abestien nahasketa bat. Iragazkitik pasatu dituzte denak, eta trap, dance, house eta drum&bass estiloko bihurtu, inolako konplexurik gabe. «Kantu horiek espresuki hautatu ditugu, bai Euskal Herrian eta bai Euskal Herriko mugetatik kanpo mundu guztiak ezagutzen eta abesten dituelako». Horrez gain, musika zeltari ere egin diote keinurik, eta, esaterako, Dropick Murphys taldearen abesti bat baliatu dute remix bat egiteko. «Melodia zelta pila bat daude musika elektronikoarekin ezin hobeto bat egiten dutenak. Euskal musika eta musika zeltaren arteko joskera antzeko bat egiten saiatu gara, eta elektronikaz jantzi».

Zuzenekoei dagokienez, orotara, hiru orduko ikuskizun «euforikoak eta energikoak» emango dituzte. Izan ere, hiru DJak txandakatu egingo dira, eta hiru saio ezberdin sortuko dituzte. «Aurtengo uda gure uda izango da. Leku guztietan egon nahi dugu, eta bira hasteko irrikatan gaude».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Zarauzko (Gipuzkoa) hondartz, ekainean. ©Juan Carlos Ruiz / FOKU

Zarauzko Talai Mendi kanpinean PCR probak egiten dabiltza, bezero ohi batek positibo eman ostean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Langileei PCR probak egin dizkiete, eta etxera bidali dituzte. Bezero batzuei ere egin dizkiete probak. Emaitzak jaso bitartean, kanpinera ezin da inor sartu eta bertatik irten.

Hainbat herritar, Iruñean, maskara jantzita. / ©Iñigo Uriz, Foku

Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Joxerra Senar

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bihartik aurrera kalean ere jantzi beharko da maskara; Nafarroan, etzitik aurrera. Igerilekuetan eta hondartzan, maskara jantzi beharkoa da, bainua hartzeko izan ezik. Kirola egiteko orduan edo naturguneetan ken daiteke. Jaurlaritzak botila festa debekatu egin du.

Herritarrak PCR proba egiteko zain. ©Jon Urbe / Foku

80 kasu gehiago Hegoaldean, eta lehen hildakoa Nafarroan ekainaren 11tik

Edu Lartzanguren

Gipuzkoan indarrez ari da izurria: 41 kasu baieztatu dituzte. Iruñean beste agerraldi bat atzeman dute, eta gutxienez hiru lagun kutsatu dira.

Banksy grafitigileak maskarak janzteko eskatu du ekintza batez

Banksy grafitigileak maskarak janzteko eskatu du ekintza baten bidez

Edu Lartzanguren

Londresko metroan sartu da, garbitzaile jantzita, eta koronabirusaren inguruko irudiak margotu ditu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna