Albistea entzun

Durangoko 50. Azoka. Gogoetaren plaza

Azalekoa eta kredituetan

Kultur sortzaileen ikusgarritasunaren ezintasun eta ajeak zein diren xehatu dute Asisko Urmeneta marrazkigileak eta Andoni Egaña bertsolariak 'Gogoetaren plaza'-n.
Andoni Egaña, Alberto Barandiaran eta Asisko Urmeneta, atzo, Durangon.
Andoni Egaña, Alberto Barandiaran eta Asisko Urmeneta, atzo, Durangon. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS

Gorka Erostarbe -

2015eko abenduak 6 - Durango

Ikusgarritasunik badu euskal kulturak? Ala ikusezintasuna? Baditu nahikoa plaza ala gehiago beharko lituzke? Eta nolako plazak? Galdera horiek gaitzat hartuta osatu zuten solasaldia, atzo, Andoni Egaña bertsolariak eta Asisko Urmeneta marrazkigileak. Alberto Barandiaran kazetariak egin zizkien galderok, eta hark gidatu zuen Gerediaga elkarteak eta Jakin aldizkariak elkarrekin bigarren urtez antolatu duten Gogoetaren plaza egitasmoko aurtengo lehen saioa.

Kultur errealitate desberdina dute egun bertsolari batek eta marrazkigile batek Euskal Herrian. Mezu nagusian bat etorririk ere ?hots, ikusgarritasun erabatekoa ameskeria da?, nork bere ñabardurak egiten dizkio egoerari. Andoni Egañak ikusgarritasuna «jasan» egin duela dio, «eskasia sentitu baino gehiago». Izan ere, eremu erdaldunetan ere sarri ezagutu izan omen dute: «Aurpegia ezagutu izan didate, eta izen-deiturak ere bai akaso, baina ez nire obra, bat-batean egindako bertso kantuari obra dei badakioke. Ikusgarritasuna banuen, baina axalekoa da ikusgarritasun hori».

Euskal komunitatean eta kulturgintzan bertsolaria bada nor, ezaguna da, eta badu plazarik eta zalerik. Marrazkilaria, aldiz, bazterrekoagoa da, «underground girokoagoa», Urmenetaren iritziz, «bai mundu hori beti hala izan delako, eta, are gehiago, euskaraz aritzen bagara». Iruñean jaiotakoa da Urmeneta, eta egun Behe Nafarroako Hozta herrixkan bizi da. Bietan ditu «arazoak etxeko sentitzeko», egiten duena eginez eta euskaraz eginez eroso sentitzeko: «Ikusgarritasun eskasekoak gara, gure etxean berean ere ez garelako anfitrioiak. Zoritxarrez, euskaraz sortzea hautu bat da. Eta hautu hori egiten dugularik badakigu nonbaitetik deitzen badigute deituko digutela kuota bat betetzearren, euskararen kuota, nafarren kuota, Iparraldekoen kuota edo emakumeen kuota betetzeko».

Bertsolariek, Bertsozale Elkartearen sorkuntzaz geroztik garbi izan zuten aurrera egin ahal izateko autoeraketan oinarrituriko mugimendua behar zutela izan. Mugimendua sendotu zen, eta baita zabaldu ere: «Ikusgarritasuna poliki landutako kontua izan zen, lanaren bidez. 1990eko hamarkada hasieran aparraldia izan zuen bertsolaritzak, Hitzetik Hortzera telebista saioaren bitartez. Orduan erabaki genuen geratzea, ikusgarritasuna ondo baitago, baina esentzia galdu gabe, eta testuinguruz kanpo ikusgarritasuna kaltegarri ere izan liteke».

Hedabideek kultura baten ikusgarritasun zabalkundean eta moldean duten garrantziaz zalantza gutxi dute bai Egañak eta baita Urmenetak ere. Erdal hedabideetan euskal sortzailea ia existitu ere ez da egiten: «Euskal kulturaren azalaren azalera, erpinaren erpinera jotzen dute erdal hedabideek. Neuk nobela bat aterako banu, ez lidakete deituko liburuaz hitz egiteko. Baina urtero-urtero deitzen didate zera galdetzeko: «Qué les vas a pedir a los reyes?... Hor dago gure kulturaz duten irudiaren isla». Urmenetak ere hitz onik ez erdarazko hedabideekiko. Sud Ouest-en ale bat atera zuen praketako poltsikotik, eta publikoari zabal-zabalik erakutsi zien Euskal Herriko gaiez aritzen den Le Pays Basque atala: «Frantsesez idazten dute dena, euskal hitzen bat tartekatuz. Kuota bat bete eta aurrera».

Euskarazko hedabideetan desberdina da euskal kulturgintzari ematen zaion neurria eta ikusgarritasuna, baina bekatutik libre ez dira horietan ere, «inflazio» bat gertatzen baita sarri, Egaña eta Urmenetaren irudiko: «Egiten den guztia erakutsi beharraren beharraz, denetarik sartzen da sarri kultur albiste balitz bezala, eta hasi beharko gara maila desberdineko kultur gertakariak daudela bereizten. Barkatuko didate, baina Donostiako hondartzan pertsonez osaturiko bihotz irudi bat egitea flashmob modura, niretzat ez da kultura», esan zuen bertsolariak, aho-bizarrik gabe.

Aurrera begira, beltz

Durangoko Azoka, kultur sortzailearen ikusgarritasunerako ezinbesteko plaza izanik, hemendik bost-hamar urtera nola ikusten duten galdetu zien Barandiaranek saioaren amaieran. Andoni Egañak adierazi zuen Durangoko Azoka hor izango dela seguru, eta urte osoan euskararen ezagutzan eta erabilpenean gora egiteaz bat, eta konkordantzia izateaz gainera, kultur mugimendu handiagoa izatea espero duela azaldu zuen. Asisko Urmenetak ikuspegi ezkorragoz erreparatzen dio etorkizunari, ia-ia mezu apokaliptikoz: «Herri ez-normaldua gara, ukatua, zatikatua. Erdi broma bat gara. Lausotzen ari garen kultura bat gara. Gure ametsei esker, eta militantziari esker hemen gaude, baina agurtzen ari gara. Kreditutan gaude. Edo buelta ematen diogu edo agur».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.

1 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Artea hezkuntzari so

Aitor Biain

'Pentsatzeko leku bat. Arte eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian 1957-1979' erakusketa jarri du Artiumek. Ekainaren 5era arte egongo da zabalik
<em>Zura eta ura</em> egitasmoaren sortzaile eta sustatzaileak, Aquariumeko atzoko aurkezpen agerraldian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Itsas portuen erradiografia bat

Alex Uriarte Atxikallende

Argazkilaritza eta literatura uztartzen dituen 'Zura eta ura' egitasmoa aurkeztu dute Aquariumean
Langile bat Donostiako Trueba zinema aretoak desinfektatzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

Kulturak 2021ean emandakoaren errepasoa dakar 'Jakin' berriak

Erredakzioa

Ismael Manterolak eta Ainhoa Urienek idatzi dituzte 247. zenbakiko artikulu nagusiak. Beste hainbat sinadura ere bildu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.