Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Fidel Castroren heriotza. Agur ekitaldiak

Maitasun ilara amaiezin bat

Dozenaka mila herritarrek azken agurra eman diote Fidel Castro Kubako buruzagi iraultzaileari Habana hiriburuan. Etengabeko ilaran, iraultzaren printzipioei eusteko konpromisoa hartu dute
Dozenaka mila herritarrek ilara egin zuten atzo Habanan, Iraultzaren plazan, Fidel Castrori azken agurra eman ahal izateko.
Dozenaka mila herritarrek ilara egin zuten atzo Habanan, Iraultzaren plazan, Fidel Castrori azken agurra eman ahal izateko. ERNESTO MASTRASCUSA /EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Petxarroman, Berriemaile berezia -

2016ko azaroak 29 - Habana

Fidel Castroren gerrilla garaiko argazki bat eta herritar olde amaiezin bat hari gorazarre egiten. Etengabeko ilara bat. Dozenaka mila herritar elkartu dira Habanan Fidel Castro Kubako Iraultzaren buruzagi historikoari azken agurra ematera. Jose Martiren memorialean komandante historikoaren argazkia jarri dute, eta goizetik gauera arte iraun du segizioak.

09:00etan ekin diote bederatzi egun iraungo duen doluari, eta hiriburuko herritarrak izan dira Fidel Castro agurtzeko aukera izan duten lehenak. Bihartik hasita, haren errautsak Santiagora bidean joango dira, gerrillak 1959an egin zuen Askatasunaren Martxaren kontrako norabidean.

Militarrek 21 kanoikada jaurti ondoren hasi da ekitaldia. Ordurako, etengabekoa da jendearen emana hiriburuko Iraultza plazaren inguru guztietan. Gertuko campusetako unibertsitarioak, langileak, herritarrak eta atzerritik bildutako milaka lagun elkartu dira komandante iraultzaileari azken agurra ematera.

Bakoitzak baditu bere motiboak. Eugenio Vazquez (80 urte) gogoz dago Castro omentzeko. «Berak merezi zuen, ezohiko gizon ikaragarria zelako, iraultzaren obraren arduradun handiena, eta harekin batera Kuban azaldu diren justizia, berdintasun eta elkartasun balioen sustatzaile nekaezina».

Vazquez bezalako beltzak ez ezik, zuriak, mestizoak, gizonak, emakumeak, gazteak eta haurrak daude tartean... Transexualak ere badira, inoiz Iraultzak kolektibo horrekin eta homosexualekin izandako esku hartze bortitza nolabait ahazteko prest, Iraultza plazara joandako taldeko batek BERRIAri adierazi zionez.

Omenaldirako arrazoiak arrazoi, bildutako guztiek aipatzen dute Fidel Castrorekin sentitzen duten zorra eta maitasuna. Lourdes Ruizek (60 urte) ere hala adierazi du: «Kuban gaur egun dugun askatasun hau hari esker dugu, eta Habanako herritar guztiek sentitzen dugu min sakon bat une honetan galdu egin dugulako».

Habanako Unibertsitateko ikasle andana batek, itsasgarriak soinean, plazaren ezker eta eskuin antolatu dira, ilaretan jarrita, pazientzia handiz, euren txanda iristeko zain. «Gazteok ikaragarri zor diogu. Hari esker ikasten ari naiz psikologia», dio 18 urteko neska gazte batek, aterki batekin bere burua eguzki indartsutik babesten ari dela.

Herritarrak, sartu ezinda

Mundu guztiak nahi dio azken agurra eman komandanteari, eta tentsio momentu batzuk ere izan dira, ilara gero eta estuagoetan herritarrak ondoezik direlako. Sorosleek lan dezente dute batzuk artatzen, eta baita zaintza lanean ari diren polizia eta antolatzaileek ere, herritarrak baretu nahian. «Lasai, zin dagizuet berandu bada ere denak sartuko zaretela, inor ez dela geratuko Fidel agurtu gabe», diote bozgorailutik, «Gora Fidel» eta «Garaipenera arte beti» lelo ezagunekin batera.

Desfilea goizeko bederatzietan hasi eta lerro hauek idazteko orduan, behintzat, ez dira batere arindu. Gaueko hamarrak arte zuten omenaldiarekin jarraitzeko asmoa, Euskal Herriko goizaldean. Edonola ere, aste osoan jarraituko dute Fidel Castroren aldeko ekintzek. Gaur bertan, Iraultza plazan ekitaldi handia egingo diote, eta han izango dira munduko buruzagi ezagunak ere. Dagoeneko, Habanan, herritar arruntak ez ezik, mundu osoko pertsona ezagunak ere badaude: besteak beste, Frei Betto Askapen Teologiaren ordezkari eta idazle brasildarra eta Palestinako Nazio Askapenerako eta Venezuelako enbaxadoreak, beste askoren artean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Guardia Zibila Espainia eta Marokoren arteko muga zaintzen, martxoan hainbat migratzailek hesia igarotzeko ahalegina egin ostean, Melillan. ©MIGUEL OSES / EFE

Espainiaren eskua heriotzetan

Mikel O. Iribar

Bi ikerketaren arabera, Espainiako Gobernuak ere erantzukizuna izan zuen Melillako hesian gertaturikoan. GKEek eta oposizioak atakan jarri dute Grande-Marlaska; asteazkenean azalpenak emango ditu berriz ere.

SDFen jarraitzaileak, joan den igandean, martxa batean, Qamishlin (Rojava). ©EFE

Turkiarekiko jarrera «gogortzeko» eskatu diete SDFek aliatuei

A. Perez Zala

Kurduak gehiengo diren koalizio militarraren komandanteak esan du Estatu Islamikoa erasoak prestatzen ari dela Ankarak lurreko operazio militarra agintzen duenerako
Pakistango Lahore hirian atzo egin zuten manifestazio bateko irudi bat. ©RAHAT DAR / EFE

NBEk dirua eskatu du emakumeen eskubideen aldeko taldeentzat

Ander Perez Zala

Guterresek esan du gobernuek %50 handitu behar dutela mugimenduentzako funtsa 2026rako. Emakumeen eta nesken kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa «nagusitzat» jo du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...