Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Musikaz hasi dute Olatu Talkaren festa

Publizitatea

Kultura

Irudia Donostia

Musikaz hasi dute Olatu Talkaren festa

 

2017-05-20 / Berria

Olatu Talka jaialdiaren inaugurazio ekitaldia egin zuten atzo iluntzean, Donostiako udaletxe aurrean. Easo Jazz Orkestraren emanaldiaren ondotik, hiriko hainbat bakarlari eta talde igo ziren oholtza gainera, hala nola Los Bracco, Olatz Salvador, Physis versus Nomos, Yo Ciervo eta Iñigo Serrulla. Donostia aldeko hainbat abesbatzatako 400 kide inguru izan zituzten lagun agertokian. Asteburu osoko egitarauari eman zion hasiera emanaldiak. Izan ere, gaur eta bihar askotariko jarduera izango dira kaleetan, jaialdiaren zortzigarren aldian. Ohi bezala, herritarren proposamenekin osatu dute programazioa.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak