Albistea entzun

IRITZIA

EBZ: dirutan ito, edo kito?

Joseba Barandiaran - Ekonomista

2015eko abenduak 3

Euroa sortu eta EBZren araudia zehaztean, haren egiteko teorikoa argia zen: finantza sisteman txertatzen duen diruaren prezioa finkatuz, diru kantitatearenagan eragin, jarduera ekonomikoaren bilakaerari lagunduz edo trabatuz, baina, betiere, inflazioa %2ren inguruan mantentzeko. Duela hamasei urte eskas, inflazioa zaintzea egiteko bakar eta gobernuak zuzenean finantzatzea debekatuta, banku zentral independiente gisa finkatu zen Frankfurten, beharrik, Bundesbank aitzindariaren altzoan.

Ez zuten askok uste izango 2015 urterako nolako komeriak izango zituzten. Baga, inflazioa %2 horren azpitik dabil aspaldi eta deflazioaren mamua ia berpiztuta. Biga, zirrikitu legalak baliatu edo asmatu dira gobernuen zorra kopuru izugarritan erosteko —EBZren balantzea edo bilana puztuz—. Eta hori guztia, Draghi italiarraren eskutik, alemaniarren haserrerako.

Kontuz, EBZk egin duena ez da AEBetan Erreserba Federalak austeritate politikak aurreztuz puskaz lehenago egin zuenaren oso ezberdina. Baina, aizue, Europako estatuak ez daude Amerikan, eta, batez ere, ez dira Batuak. Behintzat ez AEBetakoen zentzuan, erreskate, istilu, hauteskunde mehatxu, erreferendum, Syriza eta bestelako ziritzak oraintsu erakutsi digutenez. Ez aurten, ez hurrengo urtean, Euroguneak ez du %2ko hazkunderik izango. Inflazioa ere ez da kopuru horretara hurbilduko.

Egoera zaila dela, alegia. Bankuei mugagabeko likidezia eskaintzak egin, hilean 60.000 milioi euroren zor publiko eta pribatua erosi, eta nahikoa omen den zalantzak. Neurri horiei unconventional edo ohiz kanpoko izena eman zaie horregatik. Horiei esker dabil euriborra zeroren bueltan —zorpetuen mesederako—, aurrezkiek apenas ematen duten etekinik —aurrezleen kalterako— eta baita ere eragin du zenbait zor publikok interes tasa negatiboak izatea.

Orduan, zein da arazoa? Bada, kontua da mugagabeko diru eskaintza horrek ez duela diruaren erabilera nabarmen areagotu. Batetik, banku batzuen ahultasunak eta zenbait mailegu kobratzeko dituzten zailtasunek —Europako hegoaldean, batez ere—, mailegu berrietarako dirua tentu handiz mugitzen dakar. Baina beste erremediorik ez dute: zor publikoak etekin txikia ematen du eta mailegu zaharrek ere bai. Beraz, nahitaez mailegatu beharra dute etekina lortzeko.

Bestetik, diru eskaria ere uzkur dabil. Bizitako krisiaren ondoren arriskuak hartzeko umorea eta finantza sendotasuna —zor gutxi eta dirua izatea— biak behar dira.

Zer egin liteke? Ekai Centerrekoek aipatu dute finantza merkatuen bidez baino gehiago, inbertsio publikoaren bidez —batik bat, Europako Inbertsio Bankuaren eskutik— sustatu behar dela barne eskaria, dirua zuzenean ekonomia errealean sartuta. Abiadura handi edo txikiko trenak, laborategiak, unibertsitateak, eskolak, ospitaleak, errefuxiatuentzat harrera guneak, etab. Premiak asko dira, bistan denez. Misilak ere bai, gerran direnen ustez.

Europar bakoitzari mila bana euro emateak ere funtzionatuko luke, akaso. Baina gobernu batek har ditzakeen erabaki horiek EBZk ezin ditu hartu, arras unconventional bihurtu ezean. Ohiko txorrota erabiltzen tematu da, ildo finantzieroko salbuespenik gabe. Baina kezka ekonomia errealak daragi (#hitzokei). Dirutan ito, edo kito?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mercedeseko langile batzordearen lehen lanuzte bateratua, ekainaren 22an. ©Jaizki Fontaneda /FOKU

Mercedeseko zuzendaritza bihar eseriko da sindikatuekin

Julen Otaegi Leonet

ELAk, LABek eta ESK-k uztailaren 6ko, 7ko eta 8ko greba egunei eutsiko diete. UGTk, CCOOek, Ekintzak eta PIMek bihar erabakiko dute deialdiei buruz.

 ©Joxean Apeztegia

Atzeraldiaren hotsek oraindik ez dute eten langabeziaren apaltzea

Iker Aranburu

2.423 langabe gutxiago daude Lanbiden eta Nafar Lansaren. Enplegua handitu egin da, baina aurreko urteko ekain gehienetan baino gutxiago. Mugagabeak dira kontratuen %27.

Bi erosle supermerkatu batean, Buenos Airesen. ©JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE

Schroedingerren prezioak

Julen Otaegi Leonet

Ez da produktu guztietan gertatzen, baina paketeak hutsago daude: patata frijitu eskukada bat gutxiago hemen, bost gaileta gutxiago han, txokolate ontza bat faltan... Inflazio kamuflatua da, eta ez da fenomeno berria.

Indra enpresaren egoitza, Alcobendas hirian. ©LUIS MILLAN / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...