Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia Sozietate zerga, eta enpresen bi digituak

Publizitatea

Ekonomia

Sozietate zerga, eta enpresen bi digituak

 

2017-03-25 / Berria

Sozietate zergak enpresen lehiakortasunerako bermea izan behar duela esan zuen Arantxa Tapia sailburuak, atzo. Ez zen urrutirago joan. Zerga erreformari buruzko eztabaidan «daturik gabe hitz egiten ari delako gehiegitan». Edonola ere, Tapiak garbi esan zuen kenkariek bere funtzioa egiten dutela enpresen lehiakortasuna laguntzeko, eta irabaziak ez dituen enpresak zero pagatuko duela tasa nominala igota ere.

Sailburuak aldarrikatu zuen ez dagoela enpresarik Arabara, Bizkaira edo Gipuzkoara etortzeari utzi dionik zerga sistemarengatik. «Alderantziz: gure sistema ez da txarra enpresentzat; kenkari sorta garrantzitsua dago, eta, horiei esker, enpresa askoren ordainketa efektiboa ez da bi digiturena». BERRIAren galderari erantzunez, ez zela ari batez besteko tasa efektiboari buruz zehaztu zuen Tapiak; adibide bat besterik ez zela esan zuen. Izan ere, sozietate zergaren tasa nominala %28koa da enpresa handientzat eta %24koa txiki eta ertainentzat. Efektiboa bi digiturena ez izatea %10era ez iristea da. Batezbestekoa hala balitz, hobeto ulertuko litzateke zergaren ekarpenaren jaitsiera.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak