Albistea entzun

Katalunia. Fiskaltzaren kereilaren zain

Sozialista subiranistak

PSC utzi eta, Ernest Maragallen NECat-ekin batera, alderdi politiko bat sortuko du Movimentek.

Gaur aurkeztuko dute indar subiranista berria
Marina Geli, Kataluniako Parlamentuko bilkura batean.
Marina Geli, Kataluniako Parlamentuko bilkura batean. TONI ALBIR / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko azaroak 21

Marina Geli eta Nuria Ventura diputatuek eta Montserrat Tura eta Antoni Castells Kataluniako Gobernuko kontseilari ohiek PSC Kataluniako Sozialisten Alderdia utzi, eta alderdi politiko berri bat sortuko dute, Ernest Maragallen NECat Nova Esquerra Catalana mugimenduarekin batera. Joan Ignasi Elena buru duen Avancem PSCko ildo kritikoak ere aurrerago bat egingo duen itxaropena agertu zuen atzo Gelik. Gaur aurkeztuko dute alderdi berria PSCtik aldendutako kideek, eta beren asmoa 2015eko udal bozetarako hautagaitzak aurkeztea da.

Kataluniaren burujabetzari buruzko ikuspegiak aspaldi zartatu zuen PSC barneko sintonia, eta alderdiak zigortu ere egin zituen diputatu kritikoak —Geli, Ventura eta Elena— boto diziplina hautsi eta Espainiako Gobernuari herri galdeketa egiteko eskumena eskatzearen alde bozkatzeagatik Kataluniako Parlamentuan. Ordurako Ernest Maragall PSCko kontseilari ohiak alderdia utzi eta NECat mugimendua sortua zuen; eta alderdi barruan Pere Navarroren zuzendaritzarekin bat egiten ez zutenak Moviment Catalunya eta Avancem ildo kritikoetan antolatuak ziren.

Pasqual Maragallen hiruko gobernuan kontseilari izandako zenbait kidek ere babestu izan dute PSC barruan burujabetzaren aldeko jarrera argiago bat —ez halabeharrez Espainiako Gobernuarekin edo Gorteekin adostua— eta A-9ko galdeketak haustura eragin du Kataluniako Sozialisten Alderdiko bi joeren artean.

Oraingoz, parlamentari

Alderdi politiko berria «katalana, sozialista, subiranista eta obedientzia hertsiki katalanekoa» izango da, atzo Gelik Catalunya Radion adierazi zuenez. «Sozialista subiranisten ahotsa» bihurtu nahi dute PSCtik kanpora, eta, Artur Mas presidenteak hauteskundeak aurreratuko dituen argitu artean, oraingoz ez dituzte diputatu karguak utziko Gelik eta Venturak. ERCk, CUPek eta ANC Biltzar Nazional Katalanak eskatu diote Masi hauteskundeetara berehalako batean deitzeko, baina, halakorik gertatuko ez balitz, orduan bai aztertuko lukete diputatu kargua eta legebiltzarra uztea.

Pere Navarro PSCko lehen idazkariak «koherentziarik eza» egotzi die alderdia uztea erabaki duten diputatuei eta kontseilari ohiei. «Irteera aspalditik prestatzen ari diren susmoa» agertu du Navarrok —jakina zen alderdi berri bat sortzeko negoziatzen hilabeteak zeramatzatela NECat eta Moviment ildoek, eta Advancemek negoziazioak utziak zituela, eta PSCren ildotik aldendu izana egotzi die alderdiko buruak: «Pertsona hauek alderdiko gainerako kideez besteko iritzi bat dute, eta PSCk bere historia politiko guztian defendatu izan duenetik urrundu dira. Koherentzia eskatzen diet». PSCko sektore katalanistari alderdia «patrimonializatu» nahi izatea ere egotzi die Navarrok: «PSC ez da inorena. Guztiona da», adierazi du RAC1 irratian.

PSCko kritikoez harago alderdiko zuzendaritzarekin erabat kritiko agertu dena, bestalde, Alfonso Guerra Espainiako presidente ohia izan da. PSOEko diputatu izateari utzi berria, PSCko buruzagiek «estrategia aldatu edo alderdiz aldatu» aukera egin beharko luketela esan zuen atzo. Eta Jose Montilla Kataluniako presidente ohiak Artur Masi agertutako babesa «onartu ezineko itsukeria» dela erantsi zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroa eta Gilles Simeoni Korsikako gobernuburua elkarri eskua ematen, iragan uztailean, negoziazioen lehen bilkura amaitu ostean, Parisen ©CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE

Korsikako hautetsien eta Frantziako Gobernuaren arteko negoziazioak, oinarri bila

Ander Perez Zala

Darmaninek atzeratu egin du bihar uhartera egitekoa zuen bisita, «eztabaida bare baterako baldintzarik» ez dagoela argudiatuta. Protestak antolatu dituzten gazte mugimenduek aho batez eskatu dute elkarrizketak hausteko.

Autodeterminazioaren eta Amnistiaren Aldeko Akordio Sozialaren prentsaurrekoa, gaur, Bartzelonan. ©INTERSINDICAL

Kataluniako berrehun udalerri daude amnistiaren eta autodeterminazioaren alde

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Hirurehun erakundek eman diote babesa Autodeterminazioaren eta Amnistiaren Aldeko Akordio Sozialari, tartean alderdi politiko independentistak, zenbait sindikatu eta ikasle antolakunde.

Danimarkako lehen ministro Mette Frederiksen, gaur, Kopenhagen egindako agerraldian. ©Liselotte Sabroe / EFE

Danimarkako bozak azaroaren 1era aurreratu ditu lehen ministroak

Mikel O. Iribar

Gobernu sozialdemokrata babesten duten alderdiek behartuta hartu du erabakia Mette Frederiksenek.

Suhiltzaile batzuk, atzo, bonbardaketa batek Kharkiven (Ukraina) txikitutako lantegi batean lanean. ©SERGEY KOZLOV / EFE

Zelenskik berretsi du ez duela Putinekin negoziatzeko asmorik

Igor Susaeta

Errusiako goi ganberak Ukrainan partzialki okupatutako lurrak anexionatzeko itunak onartu ditu. Kremlinen mapek erakusten dute Moskuren indarrek segitzen dutela gerra frontean atzera egiten

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...