Jaurlaritzaren diru laguntzak. Euskal hedabideak

BERRIAri inoizko laguntza eskasena emango dio Jaurlaritzak, %14 jaitsita

Iaz baino 210.000 euro apalagoa izango da laguntza.

Banaketa irizpideak aldatu ditu Jaurlaritzak, eta kalte egin dio egunkari nazionalari.

BERRIA sortu zenetik ez da horren txikia izan urte osoko laguntza
BERRIA

Garikoitz Goikoetxea -

2014ko urriak 21

Kolpea. Kolpe handia eman dio Eusko Jaurlaritzak BERRIA egunkariari: 210.000 euro gutxiago jasoko ditu kolpetik, iaz baino %14 gutxiago. Euskarazko hedabideentzako diru laguntzetan aldaketak egin ditu gobernuak, eta euskarazko egunkari nazionalari babes eskasagoa emango dio. Inoiz baino txikiagoa: 1,3 milioi. 2003ko kopurua txikiagoa zen (1,03 milioi), baina ez da alderaketa egokia, urte erdia hartzen baitu kontuan. Hara: Euskaldunon Egunkaria-k, azken urtean, 2002an, 1,7 milioi jaso zituen; orain BERRIAk baino 350.000 euro gehiago. Ebazpenaren aurkako helegitea jartzea aztertzen ari da BERRIA.

Aurreko urteetako arazo berak ditu ebazpenak. Berandu dator: urtearen hondarrean, urrian jakinarazi dute zenbateko laguntza izango duen hedabide bakoitzak. Atzerapena arazo handia da kontuak taxutzeko, ziurtasunik eza dakar eta. Hor dago beste arazoa: urtero aldatzen da deialdia, eta hedabideek ez dakite zer gertatuko den. Finantzaketa egonkorra galdegiten ari dira, baina oraingoz ez du onartu gobernuak —gaia aztertuko duela esan du—. Aurten aldaketa handiak egin dituzte, eta BERRIAri kalte handia egin diote hala —beste batzuei ere bai: Hamaika telebistari, Elhuyar aldizkariari, Hernaniko Kronika-ri...—.

Berritasuna zuen deialdiak, irizpide berriak. Hedabidearen «zabalkundea eta produktuaren kalitatea» izan dira giltzarriak orain arte; aurten, baina, beste bat jarri du mahai gainean Patxi Baztarrikaren sailburuordetzak: «Irismena». Hori bihurtu dute gako: puntuazioaren %70 horren araberakoa da. Neurtzeko era: «Hedabide bakoitza irits litekeen herritarren artean zenbatengana iristen den». Hots, komunikabide bakoitzak zein eremu duen eta proportzioan zenbat herritarrek kontsumitzen duten. Sektorearekin adostu gabekoa da aldaketa.

Nazionalari kalte

Euskarazko kazeta nazionalari zuzeneko kaltea egin dio irizpide berriak. Kontua da hedabide guztiak elkarren parean jarri dituztela: doakoak eta ordainpekoak, tokikoak eta nazionalak. Bi aldeetatik jasan du kaltea BERRIAk: Euskal Herri osoa du eremu —leku euskaldunak eta erdaldunak, irismen handikoak eta txikikoak—, eta irakurleek ordaindu egiten dute —ez da hedabide guztien kasua: batzuek banaketa orokortua dute, debaldekoa—. Tokiko hedabide gehienek diru gehiago jasoko dute. Hedadura handiko hedabide izateak soilik hamar puntu eman ditu. Kalitatea eta horrelako irizpiderik ez da ageri listan.

Hain justu, kalitatea hobetzeko bide betean ari denean jo dio kolpea Jaurlaritzak BERRIAri. Uda aurretik jarri zuen martxan proiektu berritua —informazio landuagoa, igandeko ale berezia...—, eta oso harrera ona izan du. Interneteko atari berritua ere abian du, eta jarraitzaileak irabazten ari da —Interneteko laguntzan igoeratxoa dago, 4.700 eurokoa; ezdeusa da, jaitsiera orokorraren aldean—.

Panorama berria ekarri du Internetek komunikabideetara: paperaren krisia esaten diote. Krisi ekonomikoarekin topo egin du, gainera: publizitatea asko jaitsi da, eta erosleetan ere nabari da, nahiz eta BERRIAk beste hedabide batzuek baino hobeto eutsi dion. Ez dira urte errazak, nolanahi ere. Mozketak izan dira taldean: langileei soldata jaitsi diete, eta lanpostu batzuk ere desegin dituzte.

Azken urteetan ez bezala, diru laguntzak igo ditu Jaurlaritzak aurten, baina erdarazko hedabideentzat izan dira, haietan euskarazko berri batzuk sar ditzaten. BERRIArentzat, berriz, 200.000 euro gutxiago izan dira. Helegitea aztertzeaz gain, beste erantzun bide batzuk ere aztertzen ari dira.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiari 1813an su eman ziotela oroitzeko Dora Salazarrek egindako eskultura, maskara jantzita ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan.

PCR proba bat, Indian. Bigarren herrialde kaltetuena da hura. ©SANJEEV GUPTA / EFE

Milioi bat lagun baino gehiago hil ditu COVID-19ak

Iosu Alberdi

AEBetan erregistratu dute kasu eta heriotza gehien. Euskal Herriak munduko heriotza tasa handienetako bat du: 77 heriotza 100.000 biztanleko.

Maria Txibite, agerraldi batean. ©Jesus Diges / Efe

Txibitek dio Nafarroako egoera ezin dela Madrilgoarekin «konparatu»

Arantxa Iraola

Konfinamendu orokorrik ezartzeko asmorik ez dutela adierazi du, eta positibo «asko» izan arren, «kontrolatuta»  dagoela egoera

Ikasle batzuk, ikasgelan, ikasturteko lehen egunean egindako argazki batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Ordutegi jarraitua: eztabaida zaharberritua

Mikel O. Iribar

Ordutegi jarraituaren aldeko plataforma bat sortu dute: institutuetatik kanpo ere jartzea nahi dute. Nafarroan hala ari dira, baina Jaurlaritzak ez du onartu. EHIGEk uste du eztabaida pedagogikoa behar dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna