Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika GAKO NAGUSIAK

Publizitatea

Politika

GAKO NAGUSIAK

 

2017-07-16 / Berria

Gako hauek nabarmendu litezke EPPKren barne hausnarketako ondorioen txostenetik:

1. «Herritarren borrokekin bat egiteaz gain», EPPK-k bere ahalegina bi esparrutan garatuko du: gatazkaren ondorioen gainditzean —sakabanaketa eta «deserriratzea» amaitu, eta kaleratzeak— eta Euskal Herriko prozesu independentistaren barruan.

2. EPPK-ko kideek —nahi dutenek—, legearen bidea erabiliko dute, «askatasuna eskuratzeko».

3. Preso bakoitzak bere txosten juridikoa izango du. Legelarien laguntzarekin aztertuko du, gaur egungo legedian zer-nolako aukerak egon daitezkeen jakiteko.

4. Presoek txostena EPPKren zuzendaritzari ezagutaraziko diote eta, ondoren, herritarrei.

5. Preso bakoitzaren esku egongo da zer urrats egin erabakitzea.

6. Haien borrokaldiak eta bide juridikoak bi baldintza izango ditu: EPPK-ko kidegoaren adostasuna eta herritarren babesa.

7. EPPK-ko kideek uko egingo diete damuari eta euren kideak zigortzeko kolaborazioari.

8. Zaballako (Araba) eta Mont de Marsango (Okzitania) kartzeletan batzeko eskatuko dute. Baina «kaleratze prozesu dinamiko bat» badago, ontzat emango dituzte «batze oro, hurbiltze oro eta kaleratze oro», erabatekoak ez izanda ere.

9. Bi estatuek trabak jarriko dituztela iritzita, EPPK-k dio bere kideei «beharrezkoa» izango zaiela «malgutasun handiz jokatzea».

10. «EPPKren binkulazio politiko zuzena ezker abertzalearekin izango da», esan du. «Kolektiboa ez dago inongo antolakunderen eta erakunderen menpe» ere badio.

11. «Estatuen jarrera zurruna pitzatuko bada, kartzelak husteko estrategiak borroka zein diseinu politikoa, instituzionala, soziala eta juridikoa behar ditu».

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak