Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

HABANAKO LEKUKOA

Berdintasun osorik ez

Iñaki Petxarroman -

2016ko abenduak 4

Cristina argentinarra da. Gaztea da, eta bakarrik ari da bidaiatzen. Dioenez, Habanan mugitzerakoan sentitzen duen lasaitasunak ez du parekorik Latinoamerikako ezein herrialdetan. Adierazi duenez, beldurrik gabe mugitzen da egunez eta gauez, eraso edo lapurretan egin diezaioten edo bortxatu dezaten beldurrik gabe: «Hori ez da gertatzen Buenos Aires, Sao Paulo, Caracas edo Bogotan». Izatez, inguruko herrialdeetako delitu tasarik apalenak ditu Kubak, eta, tartean turistak badaude, are eta gehiago.

Emakumeek, iraultzaren hasieratik, aurrerapauso handiak egin dituzte, eta, besteak beste, gizonen pare aritzen dira bizitza profesionaleko edozein arlotan: eskoletan, unibertsitateetako fakultateetan, ministerioetan, ospitaleetan eta armadan. Toki guztietan daude emakumeak, baita ardura handiko postuetan ere. Baina gizonen nagusitasuna, soldatetan islatzen ez bada ere —hemen denen soldatak antzeko samarrak dira— etxeko arduraren banaketan igartzen da. Andreek dute etxeko lanen ardura nagusia.

Chanel Santiagotik Habanara bizitzera joan den 30 urteko andre bat da. Lau urteko ume bat du, eta bere amaren laguntzarekin ateratzen ari da aurrera. Umearen aitak ez du bere gain hartu nahi heziketa. «Emakume batek ume bat edukitzea erabakitzen badu, ziur egon behar du bakarrik hezi beharko duela», esan dio, irmo, solaskide atzerritarrari. Zer esanik ez, beharra duten aitona-amonen zaintzari dagokionez, emakumeak nabarmendu duenez. Egoerak sortzen dituen paradoxak honela azaldu ditu uhartean aspalditik bizi den euskaldun batek: «Hemen egon daiteke emakume bat armadan dozenaka gizon agindupean dituena, baina etxera iristen denean, makurtu eta sofan eserita dagoela, etxeko zapatilak jartzen dizkio senarrari».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Beharrezkoa da tratamenduen erabilera profilaktikoa sustatzea»

Gorka Berasategi Otamendi

Gizadiak «askotariko epidemiei» aurre egiteko prestatu behar du, Abdool Karimen iritziz. Nabarmendu du GIBaren eta COVID-19aren aurkako borrokak ezin direla gainditu desberdinkeriari aurre egin gabe.
 ©BERRIA

«Afganistango emakumeek rol eta inplikazio baliotsua zuten gizartean»

Igor Susaeta

Afganistandik alde egin behar izan zuen duela hiru hilabete pasa, bestela ziur baitago talibanek hil egingo zutela seguru. Nazioarteari eskatu dio ez ditzala gobernu gisa onartu, eta lagun dezala erresistentzia fronte nazionala eratzen.
Carles Puigdemont, joan den irailean, Bruselan, bilera batean. ©STEPHANIE LECOCQ / EFE

Puigdemont ezin dela atxilotua izan berretsi du Europako justiziak

Igor Susaeta

Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrarentzat, indargabetuta daude Kataluniako presidente ohi, Comin eta Ponsatiren aurkako euroaginduak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.