Albistea entzun

SEVILLA. 2. ALAVES. 1

Oso luze egin zaio

Lehiakor eta sendo jokatu du Alavesek Sevillan, baina, nekeak eraginda, behera egin du amaieran, eta luzapenean galdu du
Sami Nasri Sevillakoa eta Victor Camarasa Alavesekoa, lehian, atzo, Sanchez Pizjuanen.
Sami Nasri Sevillakoa eta Victor Camarasa Alavesekoa, lehian, atzo, Sanchez Pizjuanen. JULIO MUÑOZ / EFE

Jon Eskudero -

2016ko urriak 2

Golak. 1-0: Ben Yedderrek (73. min.). 1-1: Laguardiak (84. min.)2-1: Ben Yedderrek (90. min.). Epailea. Mateu Lahoz — min hartu zuen, eta laugarren epaileak ordezkatu zuen 75. minutuan—. Txartel horiak: Sevillako Mercadori eta Marianori; eta Alaveseko Aleixisi, Llorenteri, Raul Garciari, Manu Garciari, Edgarri eta Theori. Bestelakoak. 33.000 ikusle inguru Sevillako Sanchez Pizjuanen.

Burumakur eta esku-hutsik egingo zuen bart Alavesek Sevillatik (Espainia) etxerako buelta. Ez da harritzekoa. Izerdia eta lana ez baitzituen aski izan atzo Mauricio Pellegrinoren taldeak punturen bat urratzeko. Horretarako merituak egin zituen, baina erarik mingarrienean galdu zuen, azken unean, luzapenean.

Lehen zati serio eta sendoaren ondoren, gehiago sufritu zuen bigarrenaren hasieran. Ondorioz, etxeko taldeak aurrea hartu zuen. Fedea eta sinesmena lagun hartuta ordea, 84. minutuan banakoa egin zuen Laguardiak. Gertu zuten poltsikoan puntu bat gasteiztarrek, baina eusteko gai izan ez, eta luzapenean galdu zuten. Ondo jokatuagatik, emaitza etsai izan zuten. Emaitza, eta Sevillako aurrelaria: Ben Yedder. Hark sartu zituen garaipenaren bi golak.

Mendizorrotzatik urrun orain arte azaldutako sendotasunari eusteko asmoz, Pellegrinok bost defentsa zelairatu zituen. Asmatu zuen. Nahi eta ezin aritu zen Sevilla, denboraldi osoko arazoak baztertu ezinda. Jokoaren ekimena izan zuen, baina sakontasunik lortu gabe. Beraz, kontraerasoan jokatzeko aukera onak eduki zituen Alavesek. Besteak beste, Camarasaren pase eder baten ondoren, Edgarrek zutoinera bidali zuen baloia, 11. minutuan.

Bere horretan jarraitu zuen jokoak. Protagonista zen Sevilla baloiarekin, baina alferrik. Alavesek bikain lotu zituen lerroak, eta azken metroetan ez zuen minik eragin Jorge Sampaoliren taldeak. Mina, dena den, Alaveseko bi jokalarik hartu zuten: Kiko Femeniak eta Dani Torresek. Neurketako lehen ordu erdia betetzerako, zelaia utzi behar izan zuten biek ala biek. Pantic eta Krsticic sartu ziren haien ordez. Ez zen aldaketarik nabaritu. Deyveronek gertu izan zuen gola 39. minutuan, berriro ere kontraerasoan, baina ez zuen asmatu.

Neke fisikoaren eragina

Hutsean berdinduta heldu ziren bi taldeak atsedenaldira, baina bigarren zatian bestelako jarrera eta adorearekin zelairatu zen Sevilla. Arriskua sortu zuen Pachecoren ate aurrean, eta jakina zen gola lehenago edo geroago hel zitekeela. Bada, hiruzpalau aukera on alferrik galdu ondoren, 73. minutuan iritsi zen 1-0ekoa, Ben Yedderren bidez: Gansok orpoz emandako paseari amaiera ona eman zion aurrelariak.

Ez zuen etsi Alavesek. Burutsu jarraitu zuen lanean, lerroak ongi kokatuta, eta, pazientzia lagun hartuta, 84. minutuan jaso zuen saria. Korner batean indartsu sartu zen Laguardia, eta banakoa egin zuen. Pozez zoratzen ziren harmailetan bildutako 300dik gora zale gasteiztarrak. Ez zen gutxiagorako.

Dena den, azken txanpara nekatuta heldu ziren Pellegrinoren jokalariak; besteak beste, lehen zatiko bi aldaketen ondorioz. Eta Sevillak ongi baliatu zuen, luzapenean gol erabakigarria sartuta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Realeko jokalariak Take Kuboren gola ospatzen, gaur, Cadizen (Espainia). ©Roman Rios / EFE

Realak Kuboren gol bati esker irabazi du Cadizen

Paulo Ostolaza

Txuri-urdinek gogor lan egin behar izan dute, baina japoniarrak 24. minutuan sartutako golak balio izan die. Debuta egin dute Brais Mendezek eta Momo Chok ere.

Orioko arraunlariak garaipena ospatzen, atzo, Ondarroan (Bizkaia). ©Aritz Loiola / Foku

Oriok hirugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga

Berria

Hamalau ehuneneko eskasegatik irabazi du gaur Castro Urdialesen, eta denboraldiko hamargarren bandera astindu du. 

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Denboraldi hau niretzat azkena balitz bezala gozatuko dut»

Pettan Uralde

Hamalaugarren denboraldia du De Marcosek Athleticen, eta egunez egun gozatzeko ideiarekin ekin dio sasoi berriari. Guardiako jokalariak Europan kokatu du taldearen helburua, eta lortuko dutelakoan dago.
Hondarribia garaipen bat ospatzen, artxiboko irudi batean. ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Hondarribiak irabazi du Castro Urdialesen, eta sailkapena estutu du

Berria

Pasa den asteburuko kolpeari buelta eman dio Ama Guadalupekoa-k. Urdaibaik bigarren amaitu du, eta ondo eutsi dio lidergoari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.