Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Harremanez

2015eko irailaren 1a
00:00
Entzun
Lehengoan (zehaztubako garai hurbil batez ari natzaizu) kontzertu batean gustatu ez zitzaidan gertakari baten lekuko izan nintzen. Hamazortzi bat urteko gazte artean kokatu ginen, jabetu barik. Aurrean, neskak. Txundigarria egin zitzaidan zein ondo bereizia zuen bakoitzak bere rola. Erabat zehazturik. Denak, berdintsu. Izan ere, beti da latza ezberdina izatea, eta batzuetan, lakatzago. Atzean, mutilak. Hemen ere, zertarako uka, bakoitza bere paperean. Atzeko mutiletako batek aurreko neska bati deitu zion. Beste nonbaitetik ezagutzen zuela zirudien, begia aspaldi («aspaldi» hamazortzi bat urteko gazte baten zentzuan) botata ziola. «Ane!», esan zion ozen. Aneren lagunak artega hurbildu ziren mutilaren atentzioa eman zuen lagunaren ingurura. Mutila Anerekin hizketan ari zen bitartean lagunek elkarri keinuak egiten zizkioten. Nik ulertu nuenagatik Aneri mutila gustatzen zitzaion. Hasierako urduritasunaren ostean Ane eta mutila berbetan geratu ziren neskaren lagunek kontzertua entzuten jarraitzen zuten bitartean. Minutu batzuk geroago Ane utzi eta lagunengana itzuli zen mutila. Bere lekura itzultzerakoan lagunei esan zien argiegi: «puta!». Zur eta lur geratu ginen. Orduan mutilen lagunetako batek errematea eman zion gure harridurari: «pues fóllatela».

Ez da ezer aldatu? Ez da egongo inoiz gizon-emakumeen arteko harreman osasuntsu, orekatu eta, batez ere, errespetuzkorik? Mezu kontrajarriak daude gizartean, egia da. Batetik, esan eta esan gabiltza errespetuzko harremanak izan behar direla; ez ezetz dela, berdinak garela; eta bla bla bla. Bestetik, ordea, kontrakoa esaten diegu/digute; literaturan, zinean, antzerkian, telebista saioetan, publizitatean, musikan...Aldagaitzak ote dira zenbait gauza? Zein da indartsuago, gure biologia ala gure mendeotako hezkuntza okerra? Ez dago irteerarik? Gauza batzuk etsigarriak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.