LARREPETIT

Jolasa ez da denbora-pasa

Zihara Enbeita -

2015eko maiatzak 28

Askok jakin ez arren, Jolasaren Nazioarteko Eguna da gaur. «Baina ba al du zentzurik egun horrek?», esango du baten batek, eta aldarrikapen beharrik ere ez dute ikusiko askok. Zoritxarrez, badago zer aldarrikatua. Helduok jolastea baino gauza serioagoak ditugulako egiteko eta haurrei denbora eta espazioa kendu diegulako jolaserako, eta eskolak edota eskolaz kanpoko jarduerek hartu dutelako denbora libre hori.

Jolasa denbora-pasa hutsa dela uste dugulako jokatzen dugu horrela, baina jolasa hori baino gehiago da. Jolasa bada ondo pasatzea, baina jolasa gatazkak konpontzen ikastea ere bada, jolasa garapen fisikoa da, jolasa sorkuntza da, jolasa matematika da, jolasa garapen emozionala da, jolasa giza harremanak lantzea da, jolasa norbere ezagutza da, jolasa mundua deskubritzea da...

Jolasa aukera bat dela uste arren askok, jolasa beharrezkoa da. Garapen fisiko, sozial, mental eta emozionalerako guztiz beharrezkoa.

Haurren eskubideen gaineko Nazio Batuen hitzarmeneko 31. artikuluak dioen moduan, eskubidea da jolastea. Aspertzeko eskubidea ere gehitu beharko genuke, baina hori beste baterako utziko dugu.

Gema Cotallok irakasleak gaur estreinatuko duten Imagine Elephants dokumentaleko aurrerapenean dioen moduan, «umeek ez dute behar guk eurak entretenitzerik. Umeek askatasuna behar dute euren buruak neurtzeko». Francesco Tonucci psikopedagogoak ere argi du jolastea eta laguntzea ez direla bateragarriak; bai, ordea, jolastea eta uztea. Jolaserako denbora gutxi eta, gainera, berau zuzentzeko joera dugu. Ahaztu dugu arriskua berekin dakarrela jolasteak eta zuhurtziaz jokatzen erakusten digula. Etengabe esku hartzeak eta haurrak gehiegi babesteak ez dakarrela ezer onik. Eman diezaiegun haurrei denbora, espazioa eta askatasuna munduak eraikitzen jarraitzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Debatea

Debatea

Kirmen Uribe

Trumpen eta Bidenen arteko lehiari begira jarri da Kirmen Uribe ere, aste honetako New Yorkeko munduak podcast-ean.

 ©Malen Amenabar Larrañaga / Txakur Gorria
Itziar-Ondarroa
Hamabostaldia Mexikon

Hamabostaldia Mexikon

Kirmen Uribe

Berezko dudan baikortasun, ezen ez xalotasun, honek traizionatu egiten nau batzuetan. Gaztetan maite nuen Emil Cioran-en ezkortasun beltza, baina orain, zer esango dizuet, nahiago dut Bertrand Russell-en inkonformismo bizizalea. Uste genuen abuztuaren bukaeran gauzak hobeto egongo zirela Covid-aren kontuarekin, Europa eta Estatu Batuen arteko mugak zabalduko zituztela eta ez genuela arazorik izango New Yorkera itzultzeko. Baina ez da izan horrela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna