Albistea entzun

LARREPETIT

Jende prestatua

Hedoi Etxarte -

2015eko uztailak 18

Neoliberalek kontzeptu askorekin markatzen dute beren partida egunero. Kontzeptu horietako bat da jende prestatuarena. Hegemonia haiena da Europako Batasun osoan. Eta beraz, jende prestatuaren filosofema berdin erabil zezakeen M15eko gazte batek bere prekaritatea salatzeko eta 78ko erregimenaren prentsak Espainiako erregearen aldeko propagandan.

Jende prestatuarena da Nafarroako Gobernu berriaren aldekoek sarean aldeko jarrera erakusteko erabili duten argudio nagusia. Jakina da, esaterako, Manu Aierdik gaztelania eta euskara ez ezik txinera hitz egiten duela, eta aleman pixka bat. Hedabide askok hori nabarmendu zuten atzo. Ez zuten nabarmendu Aierdik Nafarroan atzo arte zuzendu duen alderdiak —EAJk— 5.404 bozka izan zituela azkenekoz bakarka aurkeztu zen hauteskundeetan (%2,52 2014ko Europakoetan). Aierdi, bere txikian, titan politiko bat da, Artur Mas edota Angela Merkel diren neurri berean. Troikak teknikari profilak laudatzen dituen garaietako teknikari bat.

Azken hilabeteotan egon den Nafarroako politikaren beste posizionamendu ilun bat izan da presidentzialismoarena. Nafarroan ez dago presidenteak hautatzeko bozik. Bestela, ziurrenik Esparza litzateke presidente jada. Informatiboki Barkos eta Araizen tirabirak kontatu dira asko. Baina Nafarroako alternantzia ez da bi parlamentarirengatik gertatu: 26ren babesik gabe ez litzateke posible. Horietako hamazazpi EH Bildurenak, Ahal Dugu-renak eta Ezkerrarenak dira. Baina, funtsean, iturria, herritarren mobilizazioa eta mugimendu sozialak izan dira korralitoa salatu eta eraitsi dutenak.

Albiste txarrak izan ditugu asteon Greziatik, balizko Podemosen egitura zentralizatuarengatik eta Nafarroako Gobernuaren eratze prozesu opakoarengatik. Baina zinismoa, ironia automatizatua bezala, neoliberalek kargatzen dute egun. Lana, kritika eta gogoeta dira eraldaketarako tresna onenak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...