LARREPETIT

Zorionak zuei

Julio Soto -

2014ko abenduak 3

Gaurko egunez jaio ez banintzen ere, gaurkoa omen da nire eguna. Esklusiboki nirea. Ziurrenik, pozik eta eskerturik sentitu behar nuke egiten didazuen omenalditxo honengatik, baina sentitzen dut, nazkatua nago zuen itxurakeriarekin. Gainera, egutegian egun gorriak hildako pertsonei eskaintzen zaizkie, eta askok hilda ikusi nahi nauen bezala, beste asko ni hiltzen uzten ari zareten arren, orain bizirik nago eta itxaron behar zenukete pixka bat gehiago. Barkatuko didazue pluraleko bigarren pertsonan hitz egiten badizuet, zuei, akaso singularki, zu ez zara horrelakoa; baina sentitzen dut, zu ere pluralaren konplize zara.

Gaurkoarekin kontzientzia lasaitu nahi duzue ezta? Gaurkoarekin, urteetan eragin didazuen minarekin, egunero sortzen didazuen bizi ezinarekin zerikusirik ez duzuela sentitu nahi duzue ezta? Ez duzue ba pentsatuko engainatuko nauzuenik? Gainontzekoak agian bai, gainontzekoak engainatuko dituzue argazkian azaltzen, mikrofonoetatik maitasun deklarazioak egiten, nire aldeko kanpainak abiatzen eta nire izendun kamisetak jartzen. Baina ni ez.

Izan nuen garai esperantzatsu bat, baina aspaldi. Sinesten nuen konturatuko zinetela ni gabe ezin duzuela, ni gabe ez zaretela. Baina traizionatu egin ninduzuen. Eta gaur, urte guztian itsuarena egin nahiago duzuenak, bazter batean ezkutatzen nauzuenak, txakurtxoa kaletik bezala paseatu nahi nauzue, paparra tente.

Ezin banauzue egunero maitatu, ez iezadazue egun bakarreko oparirik egin. Ez bazaudete nigatik egunero borratzeko prest, ez itzazue armak egun bakarrerako hartu. Ni hiltzen uzteko erabakia hartu baduzue, gutxienez utzi iezadazue duintasunez hiltzen.

Bizkotxo goxo-goxo bat prestatuko zenidaten, baina ez piztu kandelarik, arren. Ez daukagu eta zer ospaturik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna