LARREPETIT

Vals X: kapitala edo bizitza

Hedoi Etxarte -

2014ko urriak 25
Amaia Pérez-Orozcoren Ekonomiaren subertsio feminista da gaur egun bizi dugun munduaren ordenamenduaren inguruko analisi zirraragarri bat: ulergarria delako, aipuz josia eta informatua delako, artez doalako baita zalantza adierazten duenean ere.

Orozcok sintetizatzen du gaur egun etxea ezin dela soilik kontsumo unitate gisa ikusi. Gaur egungo bizi maila ez da soilik ordainsariaz, zerbitzu publikoez eta ondasunez mantentzen, etxean ekoiztutako zerbitzuak beste elementu funtsezkoa dira «ekoizpen kapitalista ez da buruaskia, etxeko lanaren menpekoa da». Arlie Russel Hochschild-en hitzekin esplikatzen du bizi dugun prozesuaren abagunea: «kapitalismoak ez du bere buruaren aurka lehiatzen (enpresa batek beste baten aurka), familiarekin lehiatzen du, eta bereziki emazte-ama rolarekin». Yayo Herreroren hitzetan «Giza bizitzaren eta ekologiaren jasangarritasunaren eta kapitalismoaren arteko zuztarreko tentsio konponezinak erakusten du berezko oposizio funtsezkoa kapitalaren eta bizitzaren artekoa dela».

Bizitza eustea gauza gogaikarria da. Errentagarriagoa da suntsitzea sortzea edo eustea baino. Azpiegituren proiektu askotan gertatzen da: ingurumena suntsitu, tokiko populazioak bota, lan baldintza zapaltzaileak ezarri. Zin egiten digute euririk egiten ez duen herrialdeetatik etorritako euri perlak izango ditugula. Eta, egia da, soldatak sortzen dira, baina guztira, suntsiketa da emaitza: Esa, AHTa. Intimitatean ere, beti da errazagoa suntsitzea eustea baino. Ez dago kapitalismoaren kanpoko gune liberaturik.

Politika askatzailean demokraziak iraultza ordezkatu duela dirudi. Baina eguneroko intimitateak haustura ez demokratikoz josiak daude. Maitasun keinu gisa interpretatzen ditugu xantaiak, eta xantaia matxistetan kanonikoa da Laat me niet alleen edo Ne me quitte pas. Vals motel bat Liszt-en 6. rapsodia hungariarreko atal batetik kopiatua: desjabetzearen bidezko metaketa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna