LARREPETIT

Munduaren mirari

Iñigo Aranbarri -

2015eko azaroak 29

Nafarroa arragoa, argiaren pausalekua dela, ez naiz ni izango zalantzan jarriko duena. Lurralde anitza dela, gobernuek diotsue, hala lehengoak nola oraingoak. Eta posterrek, aurten ere Durangoko Azokan gehien banatuko diren horiek, ikasgelak apaintzeko erabiltzen direnak. Izan ere Jordaniako desertuak ditu eta Suitzako haranak, zainazuriak eta amuarrainak, garia eta onddoak, eguzkirik erreena eta elurrik gaitzena.

Nafarroa arranoan dena da exajerazioa kanpotik begira bazaude. Edo uste horretan bizi da bertan bizi ez den euskalerditarra. Halako grabitaterik gabeko lurralde bat, beste edonon tramite huts dena ikaragarrizko lana eskatzen duena han egitera. Exajerazioa paisaia, jan-edana eta sanferminak, baina gorri eta zuri baino, dena da gorri ala zuri Nafarroan jendartean nahastuz gero. Eta hala, ia edozein delarik gaia, mutur batean zaude ala bestean. Berdin hizkuntzarekin zein bide bazterretako hildakoekin, abortuarekin zein hezkuntza ereduekin edo hedabideen lizentziekin. Ez da no man's land-ik arrasoan.

Eta jakizu, Nafarroa munduaren miraria izanen zela idatzi zuenean Shakespearek hauxe zuen menturaz gogoan. Jordania eta Suitza bai, baina baita Alabama ere lurralde berean, gurutzeak gora, alkatearen exekuzioa eskatzen erlijioaren izenean. Abel Azkonaren erakusketak Benito Santestebanen dendatik pasarazi dituelarik errosario santuko gurutzatuak, bada egin beharreko konstatazio bat. Nekez uler liteke Azkona Molaren hilobi gainean belaunikatu ziren haiek gabe. Beste sormenbide batera etorrita, nekez uler litekeen bezala azken urteetako Nafarroako literatura mundu muturrekotu horretatik aparte. Ez da kasualitatea. Euskal Erdi onbera-ustekoak gainerakoak txepeldu gaituen bezala bihurtu ditu eguneroko errotak outsider hango idazleak. Biziago, libreago, muturrekoago mamian eta azalean.

Munduaren mirari ez dakit; gainerakoon gatz, bai.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osasun langile bat pertsona bati PCR proba egiten, herenegun, Ordizian. ©Jon Urbe / Foku

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak

Iosu Alberdi - Irati Urdalleta Lete

Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurain. ©Jesus Diges / Efe

23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian

Igor Susaeta

Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute

Agerraldien ondorioz, jolas parkeak itxita daude berriro Ordizian. ©Juan Carlos Ruiz / Foku

Osasun Sailak «neurriak aurreikusi» dituela «egiaztatu» du Hauteskunde Batzordeak

Berria

Ordiziako agerraldiaren harira, osasun eta boto eskubideak bermatze aldera EH Bilduk eginiko eskaera aztertu du batzordeak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna