Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Ehun urte, gerratik memoriara

Publizitatea

Gizartea

Ehun urte, gerratik memoriara

Gogora institutuak Luis Ortiz Alfau gudariaren biografia argitaratu du; Ander Izagirrek idatzi du
Luis Ortiz Alfao, bere biografia eskuetan hartuta, atzoko aurkezpen ekitaldian.
Luis Ortiz Alfao, bere biografia eskuetan hartuta, atzoko aurkezpen ekitaldian. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

2017-01-05 / Ibai Maruri Bilbao

«Sekula ez dut pentsatu gure gerra zer izan zen kontatu ahal izango nuenik, eta hara orain». Luis Ortiz Alfau gudari ohia harro zegoen atzo; pozik, hunkituta eta esker oneko. Gogora Memoriaren Euskal Institutuak haren biografia aurkeztu zuen. Memoriak izeneko bildumako lehen lana da, Ander Izagirre kazetari eta idazleak idatzia. El siglo de Luis Ortiz Alfau (Luis Ortiz Alfauren mendea) du izena, eta, oraingoz, gaztelaniaz soilik atera da. Urtero gutxienez halako biografia bat argitaratuko dutela esan du Aintzane Ezenarro Gogora-ko zuzendariak.

Ortizek sekulako garrantzia eman dio memoria berreskuratzeko egiten den lanari: «Ezinbestekoa da hura ezagutzea beste gerrarik ez egoteko, ez hemen ez munduan». Izagirrek aitortu du hasieran uste zuela Ortizen etxera joan eta haren bizipenak grabatzea izango zuela lana. Baina harritu egin du gudari ohiak. «100 urte dituen arren, sekulako bizitasuna dauka. Batetik bestera ibili nau: Pirinioetan lan behartuetan ibilitakoei egindako omenaldira, Aranzadikoekin gudarien gorpuak hobietatik ateratzera, edo unibertsitatera hitzaldiak ematera». Izan ere, Ortizek memoria historikoaren berreskuratze lanei ekarpena egitea erabaki zuen, 87 urterekin. «Pattal zebilen, baina memoria berreskuratzen hasteak suspertu egin zuen».

Ortizek aitortu du 36ko gerra bera baino «gogorragoa» egin zitzaiola diktadura, gertatutakoa ezkutuan gorde behar izan zutelako. «Baina, orain, gauzak aldatzen ari dira, zorionez. Amaitu da isiltasuna. Gordeta eduki duten tiraderatik ateratzen hasi dira memoria. Moyuako ikur frankista ere kenduko dute. Baina asko falta da: oraindik 135.000 hildako daude errepide bazterretan».

Egungo egoerari berak bizi izandakoaren trazak hartzen dizkio Ortizek. «Siriako errefuxiatuekin gertatzen dena ikustean, gerrako iheslariez oroitzen da. Zer gertatzen da demokrazia eta giza eskubideak urratzen hasten direnean? Berak hori bizi izan zuen orduan, eta orain berriz ikusten du», azaldu du Izagirrek.

1916ko urrian jaio zen Ortiz, Bilbon. Izquierda Republicanako batailoian eman zuen izena, oraindik 20 urte bete gabe zituela. «Ez dut sekula tiro egin», ohartarazi du, zorrotz. Baina Intxorta, Bizkargi eta Artxandako guduetan egon zen. Baita Gernikako bonbardaketan ere. «Zorte itzela izan nuen. Batxilergora artekoak ikasi nituenez, batailoian, mezulari nintzen. Preso hartzean, idazteko makinarekin ipini ninduten guardia zibilek». Frantziara egin behar izan zuen ihes. Gurseko kontzentrazio zelaian egon zen. Euskal Herrira bueltan, atxilotu eta lan behartuak egin zituen. Izagirreren hitzetan, Ortizen biografian «azken 80 urteetako une esanguratsuenak daude»,

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak