Albistea entzun

Estua zetorren, eta estua da oraindik ere

Bost segundo eskaseko tartean daude San Juan, Hibaika eta Zumaia
San Juaneko arraunlariak, lur jota, txanda irabazi berritan.
San Juaneko arraunlariak, lur jota, txanda irabazi berritan. JUAN CARLOS RUIZ / ARP

Aitor Manterola -

2014ko irailak 9

Hitz bakar bat nahikoa zen emakumezkoen Kontxako Banderaren lehen eguna nolakoa zetorren adierazteko: berdindua. San Juan, Hibaika eta Zumaia bata bestetik gertu zeudela jakina zen, eta Oriok hortzak erakuts zitzakeela ere bai. Bietatik bat bete zen herenegun: aurreneko baieztapena. Bata bestetik oso gertu amaitu zuten hiru faborito handiek, estropada bikaina egin eta gero. San Juanek du aldea, baina segundo bata eta 32 ehunenera dauka Hibaika, eta 4,48ra Zumaia. Orio atzerago ibili zen, 16,72 segundora.

Berdindua zetorren, estua aurreikusten zen, eta berdindua eta estua da oraindik, horrenbestez. Dena dago erabakitzeko bigarren igandera begira. Ez da betiko esaldia oraingoan edozeinek irabaz dezakeela esatea. Aldea San Juanek du, baina estropada nola joan zen ikusita, ez dira poz-pozik egongo, agian. Izan ere, hasieratik hartu zuten burua, eta gero Hibaika, zeina gertuen izan zuen, bospasei segundora ere eduki zuen. Kanporanzko luzean, biziago joan zen San Juan lehen kaletik Hibaika laugarrenetik baino. Eta, tartean, Zumaia izan zuten lehen ziabogan, bigarren izan zelako pasaitarren atzetik.

Bueltako luzean, aldatu egin zen estropada. Hasieran, San Juanek Hibaikarekiko aldeari eutsi zion, eta handitu egin zion tartea Zumaiari. Hibaikak harrapatu egin zuen Zumaia, eta pasatu ere bai gero. Segundoz segundo pasaitarren aldeko aldea txikituz joan zen, eta, azkenean, gainean izan zuen Hibaika. Zer dira ba segundo eta erdi horiek? Zumaia ere gainean daukate, baina horiei lan zaila geratzen zaie iganderako, bi aurkari gainditu behar dituelako iazko garaipena berriz lortzeko. Biren arteko lehia ematen du izango dela, eta ia ziurtzat jo daiteke estua izango dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

«Denok bide berean goazelako lortu ditugu helburuak; familia bihurtu gara»

Jon Ander De la Hoz

Realak osatutako sasoi ona azken urteetan egindakoaren segida dela uste du Elustondok. Beasaindarrak adierazi du «lan ona» egiten ari dela kluba; «gogotsu» daude Txapeldunen Ligarako.

Olabe: «Nortasuna dago proiektuaren oinarrian»

J. A. De la Hoz

Realeko kirol zuzendariak azaldu duenez, klubak hiruzpalau fitxaketa egiteko asmoa du; horietako bat Alexander Sorloth izatea nahi dute
 ©JON URBE / FOKU

Errepidean eta errepidetik kanpo irabazle

Beñat Mujika Telleria Ainara Arratibel Gascon

Txomin Perurena txirrindulari eta zuzendari ohia zendu da, 79 urterekin. 158 garaipen lortu zituen, eta mendiko maillota irabazi zuen Tourrean, lorpen askoren artean.
Alaveseko eta Eibarreko jokalariak nor baino nor gehiago ©Jaizki Fontaneda / Foku

Alaves izango da kanporaketa erabakigarrian

Ainara Arratibel Gascon

Arabarrek 2-0 hartu dute mendean Eibar, eta Levanteren aurka lehiatuko dira nor baino nor gehiago Lehen Mailara igotzeko. Igandean jokatuko da joaneko partida Mendizorrotzan. Luis Garcia Plazaren taldea eraoso aritu da, eta nahi baina ezin Garitanorena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Aitor Manterola

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.