Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika JAKINGARRIAK

Publizitatea

Politika

JAKINGARRIAK

 

2017-07-16 / Berria

EPPK-ko kideak

Guztira: 330 (ondorio txostena egiteko garaian).

Etxean preso: 3.

Euskal kartzeletan: 2.

Espainiako Estatuko beste espetxeetan: 250.

Frantziako Estatuan: 73.

Portugalen: 1.

Suitzan: 1.

Bestetik: EPPKtik kanpo lau daude; Langraiz bidean, zazpi.

EPPK-koek, urteak preso

25 urtetik gora: 14.

20-25 urte artean: 23.

15-20 urte artean: 103.

10-15 urte artean: 82.

5-10 urte artean: 79.

5 urtetik behera: 29.

EPPKn, besterik

Larri gaixorik: 20.

70 urtetik gorakoak: 3.

Kronologia

2011-9-24: EPPKren atxikimendua Gernikako Akordioari.

2011-10-20: Aieteko Adierazpena eta ETAren agiria jardun armatuaren bukaeraz.

2013-3-17: ETAren agiria, Aietera iristeko Espainiak eta biek konpromiso batzuk hartu zituztela jakinarazteko (kartzela alorrean...) eta «[Osloko] elkarrizketa gunea» desegin zela esateko.

2013-9-30: Herrira mugimenduaren aurkako operazioa.

2013-10-21: Europako Giza Eskubideen Auzitegiak atzera bota zuen Parot doktrina.

2013-12-28: EPPKren adierazpena legedia erabiltzeaz, aintzat hartuz Foro Sozialaren gomendioak.

2014-1-8: EPPK-ko bitartekarien kontrako operazioa.

2014ko martxoa: presoen lege eskaerak. Frantziako eta Espainiako estatuen ezezkoa.

2015-1-12: presoen abokatuen aurkako operazioa.

2015-3-25: presoen babesaren aurkako operazioa.

2016-1-12: Sorturen eskaera EPPK-ko presoei legedia garatzeko eta prozesu independentista elikatzeko.

2016-5-7: Ezker abertzalearen Abian txostenak ebatzi zuen estrategia independentistaren barruan kokatzeko gatazkaren ondorioen agenda.

2016-12-27: EPPKren eztabaidarako oinarrizko txostenaren jakinarazpen publikoa; 2013ko ildoa berritzeko asmoa.

2017-7-1: EPPKren eztabaidako emaitzak: %87,2ko parte hartzea, eta oinarrizko txostenaren alde, %73,4.

Gaur (2017-7-16): EPPKren eztabaidako ondorio txostenaren jendaurreko jakinarazpena.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak