Noiz sortua: 2015-01-14 00:30:00

Euskararen mapaz, eta mapa azaldu ez

Mapa soziolinguistikoari buruzko agerraldia egin du Iribas Nafarroako kontseilariak. Ordu laurdeneko azalpena, eta mapaz ez du ezer esan. Euskararen legea aldatzeaz aritu da ordu erdiz. Gaur du lehen bozketa.

Garikoitz Goikoetxea -

2015eko urtarrilak 14

Garrantzi handiko agerraldia zen ustez: euskararen mapa soziolinguistikoaren berri emateko agerraldia antolatu zuen atzo Nafarroako Gobernuak. Jose Iribas Hezkuntza kontseilaria zen hizlari. Aparteko xehetasunik ez zuela emango hasieratik argi utzi zuen, ordea: «Hurbilpen bat egingo dut. Agerraldia eskatu dut parlamentuan, aurkezpena egiteko. Orduan egingo dut ekarpen handiagoa eduki aldetik». Zertzelada batzuk eman zituen ordu laurdenean, denak bide berean: oso ezberdina dela egoera soziolinguistikoa eremuz eremu, eta legea aldatu nahi izatea errealitateari ez ikusia egitea dela. Lege aldaketari buruz aritu zen denbora gehien: ordu erdi. Maparen inguruan, erdia. Ez zuen daturik eman mapaz.

Egun seinalatua zen. Asteetako atzera-aurreren ostean, euskararen legea aldatzeko proposamena gaur bozkatuko dute Nafarroako Parlamentuan; lehenbiziko bozketa izango da, batzordekoa, eta gero joango da osoko bilkurara. Eremu ez-euskalduneko sare publikoan D eredua eskainiko dute.

Hori onartzeko bezperan egin zuen euskararen egoerari buruzko agerraldia Iribasek. Emandako datuen arabera, goraldia ageri da. Nafarroako herritarren %13,7 dira elebidunak —%9,9 ziren orain hogei urte—; elebidun hartzaileak, euskara ulertu bai baina hitz egiten ez dutenak, %10,4 dira, orain hogei urte baino lau puntu gehiago. Euskaraz deus ez dakitenak %74 dira —orain hogei urte, %82—.

Datu horiek «balio gutxi» dutela uste du Iribasek, eremuka aztertu behar direla. Ezagutza igo egin da eremu mistoan eta ez-euskaldunean: mistoan, %18,6 gai dira euskaraz hitz egin edo ulertzeko; ez-euskaldunean, %11,5.

Eremu euskaldunean jaitsieratxo bat dagoela azaldu du Iribasek: %58,2 dira elebidunak; %13k ulertzen dute euskara nahiz eta ez hitz egin. Bi ondorio nagusi eman ditu: etxeko erabileran ez dagoela aparteko aldaketarik eta gazteen artean ari dela ezagutza igotzen.

Ikastolak aitzakia

«Errealitatea argia da». Hori esanez jo du Iribasek gaur parlamentuak onartuko duen aldaketaren kontra. «Datuak garbiak dira: ez dago motibazio sendorik legea aldatzeko». Ohar egin du, gainera, eremu ez-euskaldunean D eredua eskaintzea lehen urratsa soilik dela, pauso gehiago etorriko direla ondoren. Talde abertzaleak gogoan, Iribasek azaldu du «taktikoa» izango dela haien botoa: «Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea da planteamendua. Denek jakin behar dute ofizial izateak, jakiteko eskubideaz gain, berekin dakarrela ikasteko betebeharra».

Egungo ereduaren alde egin du Iribasek —«posible da aurrera segitzea eta eskubideak asetzea», eta ikastolak hartu ditu gogoan. Zer gertatuko ote den eremu ez-euskalduneko zentroekin. «Oreka hauts daiteke legea aldatuta».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Lehen arretako profesionalen protesta bat, iaz, Gasteizen. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Murgak egoera hauskorraz ohartarazi du, 15 kutsatu gehiagoren berri emanda

Ane Eslava

Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute

Larrialdi zerbitzuek behin-behineko ospitale bat jarri dute Lleidan. ©Ramon Gabriel / Efe

Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri

Berria

Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna