Albistea entzun

ANALISIA

Apustu bikoitza

Artur Mas, asteazkenean, Lluis Companysen aldeko ekitaldian.
Artur Mas, asteazkenean, Lluis Companysen aldeko ekitaldian. A. ESTEVEZ / EFE

Samara Velte -

2014ko urriak 19

Duela ez hainbeste, Kataluniako independentziari buruzko galdeketaz hitz egiten zenean, ideia eroa zirudien xede horretarako hauteskundeak aurreratzeak. Orain, aukera erreala ez ezik, posibleena ere bada: Kataluniako Gobernuak iragarri du azaroaren 9ko bozketa sinbolikoaren ostean etorriko dela «independentziari buruzko benetako galdeketa», plebiszitu gisako hauteskundeen bidez.

Artur Masek bigarrengoz aurreratuko ditu bozak legegintzaldi erdialdean. Hasieran, zalantza eta errezeloa eragin ditu haren proposamenak: 2012an aurreratu zituenean ere, galdeketa antolatzeko promesa erabili zuen aitzakia gisa, eta bi urteotan zertan aritu ote den galdetu diote askok euren buruari. Engainu sentsazio apur bat izatea ere ulertzekoa da, batez ere azaroaren 9tik —bestela ere sinbolikoa soilik izateko arrisku galanta zeukan deialdi batetik— asko espero zutenen kasuan. Baina apurka ari dira plan berriaren xehetasunak argitara ateratzen, eta, haiekin, baita jokaldiaren abantailak ere.

Azaroaren 9ko bozketa antzezpen hutsa da, jakina; baina horrek ez dio garrantzia kentzen. Batetik, kontsultaren berezko helburua lortzeko balioko du, neurri batean behintzat: Kataluniako herritarrek euren buruari galdetzea zer pentsatzen duten independentziari buruz, eta hori nolabait adieraztea. Urrats hori garrantzitsua da, gero etorriko diren hauteskundeetan gehiengo independentista bermatzeko.

Bestetik, Espainiaren zurruntasunaren inguruko zalantzarik geratuko balitz, hura guztiz uxatzeko balioko du; eta hori beharrezkoa da nazioarteari mezu argia igortzeko. Guardia zibil bat, herri galdeketa xume bateko hautetsontzi bat kentzen: horra Espainiaren izaera antidemokratikoa frogatzeko falta zen argazkia, orain arte ikusi nahi izan ez dutenek ere ulertzeko modukoa.

Galdeketan jende askok parte hartzen badu, eta gehienek independentziaren alde bozkatzen badute, gobernuak eskari hori erabiliko du bozak aurreratzeko arrazoi gisa, herritarren eskari horri irtenbide politiko bat eman behar zaiola argudiatuta. Hauteskundeetan gehiengo independentista hori berresten badute, haren alde agertu diren alderdiek hitza bete beharko dute, eta prozesu konstituziogile bat abiatu. Hauteskunde horietatik sortuko den gobernua ez baita gehiago izango autonomia erkidego eskasegi baten kudeatzailea, de facto-ko herrialde burujabe baten presidentea baizik.

Bide orri ideala da hori, jakina: faktore asko daude Generalitatearen eta parlamentuko alderdien eskutik kanpo. Besteak beste, zenbat jendek hartuko duen parte —botoa ematen dutenen artean gehienek independentziaren alde bozkatuko dutela espero izatekoa da—, eta Espainiak zer egingo duen bozketa eragozteko. Baina ezin uka daiteke plan berriak abantaila handiak dituela.

Batetik, nabarmen zailtzen dio Madrili haren aurka egitea. Bozketa bat saihestu nahi zuen, eta orain bi egingo dituzte. Kataluniarren iritzia azaleratzearen beldur zen Espainiako Gobernua, eta, orain, benetako mehatxu politikoa dauka parez pare: hauteskundeak Kataluniako presidentearen eskumena dira soil-soilik, eta nazioarteak aitortzen ditu herriaren adierazpen gisa.

Perfekzionistenen argudioak ere ez du balio oraingoan. «Kontsulta, egitekotan, ondo egin behar da» ziotenak ez ziren kontsulta egiteko gogorik handiena zutenak. Orain, ez daukate aitzakiarik: hauteskundeetan, emango duten botoak bete-betean eragingo du hurrengo erabaki politikoetan.

Horretarako, baina, ezinbestekoa da alderdien konpromisoa. Prozesuari gerta dakiokeen okerrena da orain arte tinkotuz joandako orea desegitea; berriro Madrilekin negoziatzeko ahalegin oro atzerako urratsa litzateke jada, susmo txarrak piztuko lituzkeelako. Testuinguru horretan, hain proposamen arraroa ote da alderdi subiranistak bozetara programa bakarra adostuta aurkeztea? Kataluniako gizarteak osatu zuen zerrenda bakarra Diada egunean: bi milioi lagunek egin zuten bat, aldamenekoak zehazki zer pentsatzen zuen galdetu gabe. Aldarria sinplea bezain indartsua zen: «Burujabe izan nahi dugu». Eta alderdikerietatik harago pentsatzen dutenek gauza bera eskatzen diete prozesua babesten duten politikariei.

Garai batean, askok bekain bat altxatzen zuten «hauteskunde plebiszitario» hitzak aditzean. Orain, irri egiten dute «alde bakarreko independentzia adierazpena» entzutean, baina horri buruz ere geroz eta gehiago hitz egiten da. ERCk ohartarazi du zentzu gutxi daukala hauteskundeak aurreratzeak gehiengo independentista bat lortze aldera, gero gehiengo horrek independentzia aldarrikatuko ez badu. Elkarri hordagoa jo diote Kataluniako alderdi nagusiek, eta, eusten badiote, guztiek irabaz dezakete.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFk jakinarazi du eten egin dituela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta Pentagonoaren babesa duen koalizioak ohartarazia zuen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio
Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFek jakinarazi dute eten egin dituztela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dituen eta Pentagonoaren babesa duen koalizioa ohartarazten ari zen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Vladimir Putin Errusiako presidentea, gaur, Moskun. ©EFE

Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek.

Boliviar bat Silala ibaitik ura hartzen, Txileko mugatik gertu. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola

Mikel O. Iribar

Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...