Albistea entzun

19. Korrika

Euskararen hiriburua izateko prest

Bilbo gertu dago gaur milaka euskahaldun hartzeko Korrikaren bukaera festan.

Egitarau zabala prestatu du AEK-k egun osorako
Aurreko Korrikaren amaiera ekitaldia, Baionan.
Aurreko Korrikaren amaiera ekitaldia, Baionan. GAIZKA IROZ

Gotzon Hermosilla -

2015eko martxoak 29 - Bilbo

Euskararen hiriburu bilakatuko da Bilbo egun batez, 19. Korrikaren amaiera dela medio. Areatza, Zazpikaleak eta inguruak izango dira jaiaren gune nagusiak, eta han kokatuko dira AEK-k prestatu duen egitarau zabaleko ekitaldi gehienak, baina euskararen aldeko aldarrikapena Bizkaiko hiriburu osora hedatuko da.

Korrika 07:16an iritsiko da Bilbora, Enekuritik, eta goiz osoan Bilboko auzo guztiak zeharkatuko ditu: Deustua, Zorrotza, Errekalde, Indautxu, Abusu, Zazpikaleak, Santutxu eta abar. Guggenheim paretik ere pasatuko da, eta, aurten lehenengo aldiz Korrikaren historian, San Mames futbol zelai barrura ere sartuko da, Athleticek egingo duen kilometroan.

BERRIAk 2.494. kilometroa egingo du. Bilboko Areatzara iritsi arteko azkenengo kilometroetan EHIGEk, Euskaltzaindiak, Ikastolen Federazioak eta Kontseiluak eramango dute lekukoa, eta, beti bezala, azken kilometroa, 2501.a, AEK-k egingo du. Koordinakundeko zuzendaritzako kideez gain, AEK-ko bost ikasle eta irakaslek ere eramango dute lekukoa azken txanpa horretan.

12:30ean, amaiera

Aurreikusita dago Korrika 12:30ean iritsiko dela San Nikolas elizaren aurreko aldera, Areatzan. Han amaituko da aurtengo lasterraldia. Lekukoa zabaldu, eta hamar egunez Euskal Herri osoa zeharkatu duen mezua irakurriko dute. Bertsolariek kantatu ostean, AEK-k ere bere mezua helaraziko die euskaldun eta euskal herritar guztiei.

Eta ekitaldia amaitutakoan, festa. Sei gune prestatu dituzte AEK-koek egitarauan agertzen diren ekitaldi guztiak antolatzeko. San Nikolas elizaren aurreko aldea, lekukoari ongietorria egiteko erabilitako bera, musika agertoki bilakatuko da arratsalde partean, eta 15:30etik aurrera Kherau, Anje Duhalde eta Izerdi Gorria arituko dira han.

Areatza jatekoak, edatekoak eta Korrika dendako produktuak erosteko gunea izango da, baina hor ere musika egongo da 14:30etik aurrera, Xutik, Eskean Kristo, Betagarri eta Ze Esatek taldeekin.

Arriaga plazan, berriz, ikuskizun tradizionalagoak izango dira: 13:30ean erraldoien elkarretaratzea egongo da, 14:00etan dantza agerraldia Gaztedi taldearen eskutik, 16:00etan hainbat proba Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioak antolatuta, eta 18:00etan Xapoka antzerki taldearen emanaldia.

Erripa umeentzako gunea izango da: puzgarriak, Irrien Lagunak, Urtxintxa taldearen tailerrak, Asier Kidam magoa, karaokea eta abar. Bilbo Zaharrean musika egongo da, Sutan, Elortegi Anaiak eta Revolta Permanent taldeekin, eta Zazpikaleetan, berriz, artisautza azoka eta animazioa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jatetxe bateko zerbitzaria, atzo, Donostian, bi bezeroren COVID ziurtagiriak egiaztatzen. ©JON URBE / FOKU

Ostalariek ez dute polizia (ere) izan nahi

Maddi Ane Txoperena Iribarren Ane Eslava

Atzotik, Euskal Herri osoan da indarrean COVID ziurtagiria. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 50 lagunetik goitiko jatetxeetako langile eta bezeroek egun batetik bertzera egokitu behar izan dute neurrira
Otxarkoagako bizilagunak, protesta batean, asteartean. / ©Aritz Loiola, Foku

Betiko zerbitzua gura dute Otxarkoagan

Ibai Maruri Bilbao, Bizkaiko Hitza

Kutxabankek astean egun bitara murriztu du Bilboko Otxarkoaga auzoan dagoen bulego bakarreko leihatila zerbitzua. Bizilagunek protestak hasi dituzte. Bankuek, oro har, Bizkaian, bulegoen %45 itxi dituzte azken hamabi urteetan. Kutxabankek dio erabilera gutxitu delako hartu dutela erabakia.

Miren Basaras. / ©Aritz Loiola, Foku

«Pandemiak loa galarazi dit niri ere»

Ibai Maruri Bilbao, Bizkaiko Hitza

Miren Basarasek esan du txertoak «oso onak» izan arren, transmisioa eteteko neurriak ezinbestekoak direla. Uste du askatasunaren izenean txertoari uko egiten diotenak «berekoiak» direla.

Donostiako Antigua Auzoko Osakidetzako osasun zentroa. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Ezin dugu martxa honetan segitu»

Oihane Puertas Ramirez

Lehen mailako arretako langileek salatu dute baliabideak falta zaizkiela. COVID-19a dela eta, osasun etxeetako lan karga «izugarri» handitu zaie, eta «gainezka» daudela sentitzen dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.