Euskara. Uemaren urteurrena

Elkarlana eskatu du Uemak

Mende laurdeneko ekitaldia egin dute Aizarnazabalen. Elkarlanaren adibide jarri dute Uema
Aizarnazabalen, Uema sortu zen herrian, egin zuten 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia.
Aizarnazabalen, Uema sortu zen herrian, egin zuten 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Garikoitz Goikoetxea -

2016ko maiatzak 6

Elkarlana izan du ardatz Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen 25. urteurreneko ekitaldiak. Atzo zen mende laurden hemeretzi udalek elkar hartu zutela, eta Uema sortu zuten herrian bertan egin zuten ekitaldia, Aizarnazabalen (Gipuzkoa). Urteak joan diren arren, Uemak badu «gaurkotasuna», Josu Labaka lehendakariak nabarmendu zuenez. Elkarlana izan zuen ardatz hitzaldian: Uema bera jarri zuen horren adibide gisara, eta gainerako erakundeei ere eskatu zien pausoak emateko bide horretan.

Euskalgintzako eragile ugari bildu ziren atzo Aizarnazabalen, Uemaren urteurreneko ekitaldira. Besteak beste, Kontseilukoak, BERRIA Taldekoak, AEK-koak, Behatokikoak, Garabidekoak... Erakundeetatik ere izan ziren arduradunak. Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza politikaren arduradun nagusiak bidali zituzten: Mikel Arregi eta Mikel Irizar. Nafarroako Gobernutik, gainera, han izan zen Xabi Lasa Toki Administrazioetako zuzendari nagusia. Eusko Jaurlaritzak zuzendari mailako ordezkari bat igorri zuen: Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria. Alderdi politikoetatik, EH Bilduk Garbiñe Zurutuza Euskara arduraduna, eta Rebeka Ubera eta Xabier Isasi legebiltzarkideak igorri zituen; Ahal Dugu-tik Alicia Garcia eta David Guirado ordezkariak joan ziren. EAJk ez zuen alderdiko ordezkaritzarik bidali, baina baziren jeltzaleak; besteak beste, Ueman dauden herrietako hautetsiak, eta Mikel Pagola Eudel udalen elkarteko euskara gaien arduraduna. Ordezkari horiekin batera, mankomunitatean dauden udaletako dozenaka hautetsik parte hartu zuten ekitaldian.

Iñaki Arregi Uemako koordinatzaile ohia oso gogoan eduki zuten ekitaldian; 2010ean zendu zen. Kontxi Gabantxo lehendakari ohiak adierazi zuen mankomunitatearen «arima» izan zela. «Euskararen alde egin zuen dena». Nabarmendu zuen «pertsona askea» izan zela. Miren Segurola Uemako egungo koordinatzaileak ere hartu zuen gogoan Arregi: «Udalerri euskaldunetara joaten garenean edo beste herri bat Ueman sartzen denean, Iñaki bizirik sumatzen dugu». Urteetan egindako lanaren eskergarri, Arregi zenaren alabari oroigarri bat eman zioten Uemako kideek.

Mende laurden beteta, egindako bidearen errepasoa egin zuten. Gabantxok berak gogoan hartu zituen urteotan Espainiako Gobernuaren aldetik izandako oztopoak, eta herririk herri egindako lanak. «Mediku euskaldunak ekartzeko ahalegin handiak egin behar izan genituen». Sorrerako egoerari eta oraingo bideari buruz ere hitz egin zuten oraingo zuzendaritzako kideek eta lehengoek.

«Frogatuta dago administrazio publikoak euskaraz funtzionatu dezakeela», nabarmendu zuen Josu Labaka lehendakariak. Hori ardatz, hizkuntza eskubideak hartu zituen hizpide. «Hizkuntza eskubideak bermatuta, euskaldunei bakarrik ez, gizarte osoari mesede handia egingo diogu».

Elkarlan irudia

Uema elkarlana dela nabarmendu zuen Labakak. «Herri honetan hainbat egitasmo bidean geratu izan dira alderdi interesetan korapilatuta». Uemak hori gainditzea lortu du, haren esanetan. Horren erakusgarri, gaur egun mankomunitateko zuzendaritzan dauden partaideek babestuta hitz egin zuen lehendakariak ?EH Bilduko, EAJko eta talde independenteetako ordezkariak daude Uemaren zuzendaritzan?.

Arnasguneen jaitsiera hizpide hartu zuen Labakak. «Udal euskaldunetan eragiteko konpromisoa hartu behar da. Bidea egiten ari gara». Euskara politikaren erdigunean jarri behar da, elkarlanean, haren iritziz. «Hausnarketatik egitera pasatu behar dugu».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Oxford Unibertsitateko laborategiko ikerlari bat, lanean. ©JOHN CAIRNS/ EFE

Sanchezek iragarri duen txertaketa plan bateratua kritikatu du Jaurlaritzak

Edurne Begiristain

Urkulluk ez du begi onez ikusi txertaketa estrategia aurrez erkidegoekin ez alderatzea. Astrazenecak eta Oxfordek esan dute beraien txertoak %70ko eraginkortasuna duela
<b>PCR probak Gurutzetako ospitalean, artxiboko irudi batean.</b> ©L. JAUREGIALTZO / FOKU

Egun bakarrean 612 kasu positibo atzeman dira Hego Euskal Herrian

Uxue Rey Gorraiz

Urriaren 6tik aitzina izandako kasu kopururik apalena zenbatu dute Hegoaldean. 182 lagun daude ZIUetan ospitaleratuta COVID-19agatik
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Kontsulta birtualek muga handiak dituzte»

Arantxa Iraola

Badira emozioak loratzen dituzten kontsultak, eta 'sakratua' adjektiboaz deskribatzen dituzte hainbatek. Bazak ikertua du gaia, eta argi du: izurriak eta ondoriozko arta telematikoak zaildu egin dituzte halakoak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna