Albistea entzun

Izurtza

Bi asteburuz, hiru baselizatan

Gaurko txupinazoak emango die hasiera Izurtzako jaiei, eta irailaren 13ra arte iraungo du festak
Musika eta dantza ez da faltako aurten ere Izurtzako jaietan.
Musika eta dantza ez da faltako aurten ere Izurtzako jaietan. IZURTZAKO UDALA

Ander Gartzia Badiola -

2015eko irailak 4

Bi asteburuz jarraian murgilduko da festa giroan Izurtza (Bizkaia). Gaur 20:00etan hasiko dira jaiak, orduan botako baitu herriko aguazilak suziria udaletxeko balkoitik. Eztandarekin batera lehertuko da festa, eta gaztelekuan joko duten musika taldeak arduratuko dira giroa berotzeaz.

Martxak ez du etenik izango hurrengo egunetan Izurtzan. Bihar, esaterako, paella ontzien ondoan batuko dira herritarrak, goizean egingo den txapelketaren ostean elkarrekin bazkaltzeko. Arratsaldea, berriz, bingoan jokatuz emango dute izurtzarrek. Egun nagusia igandean ailegatuko da, Santa Ageda egunarekin batera. Oihane Irastorza kultur zinegotziaren esanetan, «egun ederra da, giro ezin hobea sortzen baita han goian». Santa Ageda baselizaz mintzo da, egun horretan Izurtzako jaien epizentro bihurtuko dena. Izan ere, udalak herriko auzo eta ermita guztiak hartu ditu kontuan egitaraua osatzerako garaian.

Santa Ageda baselizaren ondoan egingo den herri bazkaria izango da eguneko ekitaldirik garrantzitsuena. Hala ere, goizean goiz Jaizde taldeak antolatuko duen kalejirak girotuko ditu bazterrak, eta, bazkaltzera eseri aurretik, Iratxe Ibarra, Oihana Bartra eta Erika Lagoma bertsolariak arituko dira kantuan. Bazkalostean, ezustekoak iritsiko dira. Aurrena, Ertz magoaren eskutik; ondoren, herri apustua. «Azken momentura arte ez dugu jakiten ze apustu mota egiten duten herriko gazteek», dio Irastorzak. Galtzaileek, baina, ez dute arduratuta egoteko motiborik: «Saria nahiko sinbolikoa izaten da. Adibidez, urteren batean, eskegi izan dute pernila zuhaitz batean, jendeak ze alturatara zegoen asma zezan. Gutxi jokatzen da, eta sari gisa, esaterako, pernil hori irabaz dezake irabazleak».

Asteartean, berriz, Andra Mari baselizara lekualdatuko da festa, eta haurren txanda ailegatuko da. Hainbat jolas egingo dituzte arratsaldean, eta pailazoen konpainiarekin gozatzeko aukera izango dute.

Antzerkia, gaur zortzi

Hurrengo asteburua ere ekintzez betea etorriko da. Irastorzak, guztien artean, bi nabarmendu ditu. Bata, gaur zortzi Muxikako 50 emakumek antzeztuko duten Errautsetatik eme lana, Onintza Enbeitia duena arduradun, eta Euskal Herriko sorginen inguruan hitz egingo duena. Bestea, berriz, datorren larunbatean egingo den tortilla txapelketa. «Giro ederra egoten da tortillen egunean. Arratsalde-pasa polita da bazkaldu eta dantzan egiteko. Izurtzako jaiak ezagutzen ez dituenarentzako, egun borobila da». Irailaren 13an, San Tomas baselizan ospatuko dute eguna, adineko jendeari eskainitako hainbat ekintzekin.

Berrikuntzarik ere badago. Abenduko zubian argazki erakusketa bat antolatzeko asmoz, argazki lehiaketa jarri du martxan udalak. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, jaietako hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Eta, aurkeztu dituzten jaietako kartel guztien artean, Marina Barandikarena saritu dute, «herriko jaien izaera parte hartzailea ederki deskribatzen duelako».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©EZEZAGUNA / EZEZAGUNA

Iruindarren euritakoak dantzan

Itsaso Jauregi

Iruñean San Saturnino eguna ospatu dute, aterkien azpian. Erraldoirik eta prozesiorik gabeko hirugarren urtea izan da herritarrentzat, baina euriaren azpian kantuan jarraitu dute.
Ezkerretik eskuinera: Ane Garai eta Maialen Oleaga. ©BERRIA

'Kuirpunk' doinuen eztanda

Unai Etxenausia

Perlata eta La Soga del Muerto taldeetako partaideek dena ematen dute oholtzara igotzen diren bakoitzean. Argi daukate jotzeak ematen dien askatasunaz bizi behar dituztela kontzertuak, beti arduraz bizi beharrean.
 ©BERRIA

«Urtubiaren gertukoei gustatu zaie filma»

Urtzi Urkizu

Netflixek Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko filma estreinatuko du gaur: 'Un hombre de acción'. Amezkua da gidoilaria, eta azaldu du Urtubiaren bizitzeko moduari eta pentsamenduari fidelak izatea funtsezkoa zela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...