'Gizon gogorraren sekretua'

Hitzek salbatzen gaituztenean

Hasier Rekondo -

2015eko ekainak 7

Egileak: Xabier eta Martin Etxeberria. Argitaletxea: Elkar.

Azken aldian, puri-purian dabiltza euskal literaturan genero beltzaren adar ezberdinei heldu nahi dieten joerak. Orain arte aski ez jorratutako Euskal Herriko testuinguru post-industrialean kokatutako nobelak izan ohi dira. Xabier eta Martin Etxeberria anaia zarauztarrek lau eskutara idatzitako Gizon gogorraren sekretua (Elkar, 2015) lanak esaterako argitaletxe honetan bertan berriki kaleratutako Iñaki Irasizabalen Aita gurea ekarri dit gogora. Izan ere, osagaiak nahiko antzekoak dira, «ven y cuéntalo» hartatik urrun oso: grisez tindatutako gainbehera industrialeko gatazka sozialak, bilbatze narratibo ezberdinak, erredentzioaren bila dabiltzan galtzaileak...

Aurretiaz, hiru eleberri dituzte lau eskutara idatziak: Itxoidazu Cafe de Passy-n (2004), Ez dadila eguzkia sartu (2006) eta Arrain abisalak (2009). Bakoitzak bere aldetik, Xabierrek nobelagintza jorratu du gehienbat; Martinek, berriz, irudi poetikoak ehuntzeari heldu dio banakako lanetan. Nobela honetan, argamasa ezinbestekoa osatuko dute irudiok. Inauteri egunetan harilkatutako krimen baten osteko tentsio narratiboa maisuki mantentzen dute bi anaiok, berariazko zaien osagai nagusiaren laguntzaz: brotxa lodiko umorerik agerikoenetik umore finaren arteko etengabeko joan-etorriak.

Erre gizon arrunta da; bere gainbeheran, dena galdu duen gizon arruntaren zantzu guztiak agertzen ditu behintzat. Donostia inguruko pabiloi industrial batean bizi da Realak azkenekoz bigarren mailan eman zituen garaietan. Aita faltsu batek zorrez ehundutako amarruaren ondoren heldu da gainbehera; bizirik uste duen emaztea ere galdua du, eta alkohola du babes bakarra errealitatearen aurka Tiniren ermita-tabernan. Inauteriak hastearekin bat, Gorri sindikalista hilik aurkitu gauean hartutako mozkor galantaren ondoren galdutako memoria berreskuratu nahi du Errek, leporatu liezaioketen errua arintze aldera. Izan ere, Laminados del Norte enpresan aurkitu dute Gorri urkatuta, Erreren eskuetara heldu den belarria eta zakila moztuta. Detektibe alderrai horren «laguntzaile» gisa, Jota mutiko «atzeratu» eta filosofo aparta eta Burdel King putetxean lanean ari den eta sexu kontuak arinduko dizkion Eme beltzaran masokista. Errek badu beste ezaugarririk: Jon Alonsoren Camembert helburu (Susa, 1998) irakurtzen du.

«Ez naizenak, izan ez naizenak eta jada izango ez naizenak ematen dit min, mainguari eguraldia aldatzen denean zango anputatuak min ematen dion bezala, Rimbaudi ebaki zioten zangoak min ematen zion bezala», leitzen du Errek bere bitakora koaderno partikularrean. Xede horrekin ekingo dio hankarik ez bururik ez duen detektibe jolasari, infernurako bidean. Beste ildo narratibo batean, Karmele ertzain arduratsua, kale-borrokan buru belarri sartutako alabaren gatibu, Egunero Hertzainak-en kantuarekin torturatuz, krimenaren bertsio ofizialetik urruntzen saiatuko da. Topikorik gabeko nobela honek badu parabolarako joerarik; infernuaren erdian zaudenean umoreak eta hitzek bakarrik salbatu zaitzakete.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

«Hau deserosotasun baten kronika da»

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Barruan sentitzen zuen ekaitza aztertzeari ekin, eta 'Galerna'-z erditu da artista. Bere identitateari eta gizarteari buruz galdezka hasi, eta hamaika galdera berri sortu zaizkio. Tabakaleran ditu ikusgai; liburuan ere eman ditu. Erantzun bila segitzen du.
Mary Shelley idazlea, John Opie artistak ondutako erretratuan. ©BERRIA

Azken gizakia gizakiaren azkenean

Joannes Jauregi

Otsailean 170 urte izango dira Mary Shelley hil zela. 'Frankenstein' du lanik ezagunena, baina, 2021 honetan, merezi du haren beste lan bati ere erreparatzea, lotura garbia baitu 2020tik mundua hartua daukan pandemiarekin.
Erlea Maneros Zabalaren <em>November 1, 2001. Los Angeles Times (Study 20)</em> artelana, 2006koa. ©ERLEA MANEROS ZABALA
Weezer izan zen Bilbao BBK Live jaialdiko kartelburua 2019an. Irudian, kontzertu hartako une bat. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Teknologia zaharren rocka

Itziar Ugarte Irizar

Maiatzerako iragarria zuen 'Van Weezer' lanaz gain, Weezer-ek beste disko bat iragarri du asteon: 'Ok Human', pianoan oinarritutako eta tonu orkestralez ondutako hamabi kantukoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna