Albistea entzun

Paolo Conte. 'Snob'

Barrutik hitz egiten diguten ahotsak

Andoni Tolosa -

2014ko urriak 26

Diskoetxea: Platinum.

Disko bat entzungailuan jarri eta, lehenengo kantuan, erritmoan jositako piano batek agurtzen bazaitu, eta ondoren uxualak zizelkatutako ahots batek Kunta Kinte kantatu, xuxurlatu edo, besterik gabe, esaten badu... leloa hipnotikoa bilakatuz, ez dago zalantzarik, Paolo Conte itzuli da. Eta, harekin batera, artista bakana bilakatu duten ezaugarri guztiak. Berrogei urte diskoak kaleratzen eman eta gero, zertarako aldatu?

Kuriosoa da Snob izena jarri izana oraintsu kaleratu duen disko honi, snob-ek gehien maite duten artista anti snob-ena izanda. Baina umoreak, hain ezaugarri eskasa denak musikari cool-en artean, gainezka egiten du Conte jaunaren begirada buru-argian. Hori bai, maisuki nahastuta malenkonia barnerakoiarekin, maitasun bitxien katalogoarekin, kale mailako historia minimoekin, egunerokotasunaren hamaika alde ezkutu horiekin... «yo soy camionero sensible...» dio Manuale Di Conversazione kantuan, eta Maracas gerra oihu bihurtzen du izen bereko manbo surrealista samarrean.

Musikalki, modu askotara saia gaitezke Conteren lana definitzen. Esan dezakegu, adibidez, inguruko kantautorerik klasifikaezinena dela, edo Europak eman duen jazz musikaririk martetarrenetako baten saria jaso dezakeela. Baina, era berean, formazio klasikoko musikari ganberroa ere badela esan dezakegu, eta, askotan, mende hasierako kabaretetako musikan iltzatua dagoen musikari herrikoia dela. Horien guztien arrastoak topa daitezke-eta Snob honetan.

Diskoa forro eta skaren artean dagoen Si Sposa L'Africa kantu jostalariarekin hasten da, eta pop harribitxi txiki eta intimista den Donna Dal Profumo Di Cafe ederrak ematen dio segida. Ondoren, chacarera eta jazz musikaren zubian koka daitekeen Argentina dator, eta horrek bidea irekitzen dio sonata klasiko baten janzkera duen Snob kantuari. Eta manbo bat Tropikal, eta balada ilun bat Fandango, eta balts biluzi bat Tutti A Casa... Horrela egiten dute aurrera entzun ahala gero eta kolore gehiagok janzten duten disko honetako hamabost kantuek. Baina ez pentsa, ezer ez dago lekuz kanpo, ez dago nagusitzen den aukerarik, ezaugarri horiekin guztiekin diskurtso pertsonala eraikitzen maisua baita italiarra.

Haren disko gehienetan bezala, pianoa da protagonista nagusia, eta zutabe horretara lotzen dira bestelakoak, eskusoinuak, saxofoiak, klarineteak, gitarrak, kontrabaxuak, marakak, bongoak, bateriak, idazmakinak, bozoukiak, bandoneoiak, jostailuak... Sormen musikalak ez dauka mugarik ausartentzat, edo urteen poderioz nahi dutena egiteko adina estatus lortu duten artistentzat. Zorionez, hamaika domina eta sari jasotako Conte jauna kategoria horretan koka dezakegu, eta urte askotarako izan dadila, horrelako diskoak kaleratzen jarraitzen badu, behintzat. Bestela faltan sumatuko genuke barru-barrutik hitz egiten digun ahots hori.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Oteizaren hitzaldiari adi, Artze zutabean bermatuta. Argazkian dira baita ere Mendiburu, Ramos ahizpak, Ugarte eta Amable Arias. ©ARTURO DELGADO / KUTXATEKA

Manifestuaren garrantzia gaur

Gorka Arrese

Juan Pablo Huercanosen 'Gaur taldea. Artea eta eraikuntza kolektiboa' liburua argitaratu du Oteiza museoak. 1966an egindako erakusketaren katalogoaren faksimilea ere badakar gehigarri gisa
Oteiza museoaren hiru argazki, Maria Jose Gurbindo artistaren erakusketan. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Obra eta museoa, interakzioan

Ane Eslava

Maria Jose Gurbindo argazkilariak Oteiza museoaren interpretazio pertsonal bat egin du 'Ibidem. Oteiza Museoa' izeneko erakusketan. Eskultura bat balitz bezala landu du eraikina bera. Iruñeko Ziudadelan dago ikusgai
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Epe motzeko memoria ez izateak ahalbidetu digu esperimentatzea»

Aitor Biain

Elorregik uste du Araban bertsoarekiko tradizioan eten bat izateak «konplexurik gabe» aritu eta molde berriak sortzen lagundu dietela. Horren adibide dira kuadrilla artekoa eta binakako txapelketa berria.
Mariasun Landa, artxiboko argazki batean, iaz. Saria banatu eta manifestu bat irakurriko du. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Lizardi literatur sari eraberritua aurkeztuko dute bihar Zarautzen

Ane Eslava

Mariasun Landak emango dio 39. saria Yolanda Larreategiri. 40.aren aldaketak azalduko dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna