Albistea entzun

'Molloy'

Porrotaren atzaparretan

Hasier Rekondo -

2015eko otsailak 1

Egilea: Samuel Beckett. Itzultzailea: Gerardo Markuleta. Argitaletxea: Meettok.

Samuel Beckettek (Dublin, 1906) Irlandako ingeles ama-hizkuntza bidean utzi eta frantses «hustuan» eraikitako trilogiaren lehen harria dugu Molloy (1951); ondoren etorriko ziren Malone meurt (1951) eta L'innommable (1953). Hizkuntza eta hizkera berri baten sorkuntza bere mailarik gorenera eraman zuen aipatu trilogia horretan; «estilorik gabe» idazteko aukeratu zuen frantsesa, miresten zuen Marcel Prousten hizkuntza hain zuzen ere, baina arrasto nabarmenagoa utzi zioten James Joycek eta Franz Kafkak, azken horrek Molloy-ren lehen partean bereziki.

Godoten esperoan (Alberdania, 2001, Juan Garzia itzultzaile) antzezlan ospetsuaren aurrekari narratibo gisa hartu izan den arren, Molloy (Meettok, 2014, Gerardo Markuleta itzultzaile) artefaktuan berezko hizkuntza narratibo sailkaezina aurkitzen dugu: arketiporik gabeko «pertsonaia-hizkuntzaren» sorrera, gizakiaren porrot metafisikoaren zirimola antzua. Azaleko kontakizuna edo honako hau liteke: bi pertsonaien, Molloy eta Moran, bidaia bikoitzaren antzeko zerbait aurkezten zaigu. Molloyk bere amaren etxeko gelara edo ibiliko duen itzulerako bidaia eta Moranek, detektibe lanetan, Molloyren bila edo, baina hori ere ez, burutuko duena. Ez dira testu konbentzionalak irakurlearentzat. Zenbaitzuek «absurdoaren» idazle nagusitzat jo duten arren, ama-hizkuntza errumaniarra laga eta frantsesa aukeratu zuen Ionescorekin batera, Beckettek porrota du hizpide, absurdoa baino, gizakiaren erabateko porrota errealitate ulertezinaren aurrean.

Testuaren ulergarritasunaren gaineko eztabaida antzuetan erori baino lehen, testuak berak erakusten duen «potentzia ulertezinaz» kiskaldu beharko ginateke. Molloyk egiten duen bidaia edo ez-bidaia zoro horretan, non hitz-jarioak gutxitan aurkituko duen atsedenik, bizikletez eta turutez hitz egiteko ez bada, urrunetik ikusten dituen bi gizonek markatuko dute bere bidaia. Ingurumenak baldintzatzen du Molloyren kontakizun kafkianoa. «Basora itzultzeko gogoz nago. Tira, ez benetako gogoa. Molloyk iraun zezakeen zegoen lekuan». Irakurleak egin dezakeen gauzarik onena irakurketaren zurrunbiloan galtzea da, Molloy amaren etxeko bidean noraezean galtzen den modura. Bigarren zatian, Moran detektibea dugu kontalari-protagonista. Bere semearekin bidaiatzen du. Paragrafoak Molloyrenak baino koherenteagoak dira. Detektibea izan arren, gizartearen aurkako sentimenduak agertzen ditu, ezkutatzen saiatuko bada ere. Esanguratsua da oso bere bakarrizketaren amaiera: «Orduan etxera itzuli, eta idatzi egin nuen: 'Gauerdia da. Euria joka dabil kristaletan'. Ez zen gauerdia. Ateri zen». Molloy zein Moran edota Beckettentzat esatea asmatzea da. Gerardo Markuletak estilo gardena, artifiziorik gabekoa, taxutu du Becketten ustezko estilorik eza frantsesetik euskarara ekartzeko. Azken finean, forma eta edukia gauza bera baitira, Joycek bere idazkari Becketti ondo irakatsi gisa. Guri, porrotaz gozatzea besterik ez zaigu geratzen. Edo ez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<b>Artze anaiak.</b> Txalaparta erakustaldia Iruñeko 1972ko Topaketetan. ©BERRIA

ARTE KONSTELAZIO BAT IRUÑEARI OPARI

Yasmine Khris

Iruñeko 1972ko Arte Topaketen 50. urteurrena ospatuko da aurten, eta orduko oroitzapenak bizirik dituzte batzuek. Xabier Morras margolariak, esaterako, kontrastez beteriko hiriaren irudia ekarri du gogora. Zentsurak, polemikek eta artisten aniztasunak ezaugarritu zuten topaketa.

 ©BERRIA

«72ko topaketen oroitzapena ez da anekdotikoa, baina ia»

Yasmine Khris

Ofizioz idazlea da Andres, baina komisario lanean arituko da aurten, 1972-2022ko Topaketetan. Urriaren 6tik 18ra eginen dira eta 70 jardunaldi baino gehiago antolatzeaz arduratu da.
Walter Salas-Humara (eskuinean), gaur egun The Silos osatzen duen hirukotearekin. ©BERRIA

Musikaren plazera

Mikel Lizarralde

1980ko hamarkadan AEBetan sortutako sustraidun rockaren ordezkari da The Silos, Walter Salas-Humararen proiektua. Bi kontzertu ditu Euskal Herrian egunotan.

Mende erdia bete berri da Alejandra Pizarnik hil zela. ©BERRIA

Zauri diren lerroak

Ainhoa Sarasola

Sufrimendu biziko aldiak eta sormen loraldiak tartekatu ziren Alejandra Pizarnik idazle argentinarraren bizialdi osoan. Beldurrari, maitasunari eta bakardadeari idatzi zien, eta XX. mendeko poema bilduma nabarmenetako bat osatu zuen. 50 urte bete dira hil zenetik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...