Albistea entzun

Neurria hartu eta lehertu ezinda

Iratxe Ibarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Etxebarrin.

Miren Amuriza finaletik kanpo geratu da
Miren Amuriza, Joseba Artza, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia, atzo, Etxebarriko frontoian.
Miren Amuriza, Joseba Artza, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia, atzo, Etxebarriko frontoian. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Beñat Zamalloa Akizu -

2014ko azaroak 23 - Etxebarria

Inoiz gutxitan lehertu zuten bertsolariek plaza atzo, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako aurreneko finalaurrekoan. 600 bertsozale elkartu ziren Etxebarriko frontoian. Iratxe Ibarrak, Fredi Paiak, Joseba Artzak, Eneko Abasolo Abarkas-ek, Ander Elortegik eta Miren Amurizak aldika botatzen zituzten printzek ernetzen zituzten entzuleak. Goitik beherako bertso oso gutxi egin zituzten ofizioetan. Kartzelan etorri ziren goitik beherakoenak. Zail izan zuten saioari neurria hartzen. Zail zen saioari neurria hartzen.

Epaileen emaitzak jarri zion neurria emanaldiari. Saioaren nora ezean, entzuleetariko batzuek harriduraz ere hartu zuten puntuazioa. Ibarrak irabazi zuen atzoko saioa, eta finalean izango da berriro ere. Paia puntu bakarrera sailkatu zen bigarren, eta puntu tarte estuaren barruan sailkatu ziren gainontzeko bertsolariak. Datozen bi finalaurrekoetako puntuazioek zehaztuko dituzte, saioetako irabazleek ez ezik, zein bost bertsolari izango diren finalean.

Guztien artean, Amurizarena izan zen orekarik handieneko lana, baina, iazko Bertsolari Txapelketa Nagusian gertatu zitzaion bezala, behetik hartu zion neurria saioari. «Haginak zorrotz» zekartzala kantatu zuen hasierako agurreko bertsoan, Se me olvidó otra vez kantaren doinu egokituan. Nabari zitzaizkion hortz zorrotzak, baina kosk egitea falta izan zitzaion, eta azkena sailkatu zen. Finaletik kanpo geratu da horrela.

Hirugarren sailkatu zen Artzarena izan zen zortziko handiko printzarik argitsuenetarikoa. Amurizarekin jardun zen. Horrela zioen Bernar Mandalunizek aurkeztutako gaiak: «Gurasoak zarete. Zuen alaba gero eta sarriago oldartzen zaizue. Egoera jasanezina bihurtu da». «Goazen komisariara / bera zulotik atara ezean / hirurok jausiko gara», kantatu zion aurreneko bertsoaren azkenetan Amurizak. «Halan be, Miren, salaketarik / jartzerik ez dut espero / gure burua salatzen dugu / bera salatu ezkero», erantzun zion.

Gaiak ez zitzaizkien errazak egin zortziko txikikoan Artzari eta Ibarrari, zein Paiari eta Abasolori. Astronautak izan ziren Artza eta Ibarra. Lurrekoaren moduko bizitza egon litekeen planeta batera helduak ziren estreinakoz, eta une batetik bestera zuzeneko konexioa egingo zuten Lurrarekin, hango berri emateko. «Mundu guztia» zain zuten. Paia eta Abasolo, ostera, suhia eta aitaginarreba ziren, hurrenez hurren. Aitaginarrebak GPSa erosia zuen, eta ez zizkion argibideak ulertzen, euskara jasoan zeudelako. Suhiari laguntza eskatu zion. Batean zein bestean, nekez ibili ziren bertsolariak.

Saioaren azken txanpan erakutsi zuen gehien Paiak beretik. Hamarreko txikian Paiarekin bezala, saio osoan fin ibili zen Elortegi. «Aita-semeak zarete. Zu, Fredi, semea; Ander, aita. Fredi: Gaur, Ander zure aitak katekesira eroan du zure alaba zuri ezer esan barik jaunartzea egin dezan, gura duelako. Katekesitik bueltan datoz oraintxe». «Zertan eroan dozu / horra gure neska? / Zuen frustazioen / erruduna ez da», bota zion lehen bertsoan Paiak. Ez zen atzean geratu Elortegi: «Gurutzez bete diot / berari kuartoa / ea ez dan irtetzen / zu bezalakoa». «Aingerutxua eroan / duzu infernura», egotziko zion hirugarrenean Paiak, eta orduan ere atzean geratu barik erantzun zion Elortegik: «Aldaketa ondo dator / lantzean-lantzean / deabrua lehendik be / badogu etxean».

Dimisioa

Kartzelako lehen ariketan, Trebiñuko auziari buruzko lehen bi puntuek ez zuten txisparik sortu. «Dimisioa eman duzu», zioen ondoren kartzelako gaiak. Elortegik ez beste guztiek politikarien ahotik kantatu zuten. Desafinatzerainoko indarrez, barrua hustu zuen Paiak azken ariketan. «Orain artean estatuaren / garezur okzipitala / ta orain, berriz, auzipeturik / lapur ustel ta zitala. / Urteak gora lapurtzea / hain gendun gauza normala / jende xeheak hoteletatik / toalla daroan bezala. / Tentaziotik askea denak / harria bota dezala! / Nire tragedia hori izan da / eskura asko neukala», kantatu zuen lehenean. Bertsoaldia honela bukatu zuen: «Ustelkeria kasurik kasu / bete dira albisteak / ta nola ez du mesfidatuko / informatzen den gazteak / batzuk tiroka ibili ziren / lortzeko herri aske bat / eta apurka argituz doa / zertan genbiltzan besteak».

Saioko irabazleak ere politikoaren roletik osatu zuen bertsoaldia. «Erreguz eske etorri ziren / hauteskundeetarako / ta baietza holakoetan / beti gertu nazelako. / Hasieran dana edarto / baina, gero, ejem, txarto. / Neure bidea hartu beharko / dot dimitidu egin beharko. / Egin gura neban salto / baina ez da izan nahiko / haize barririk ez dabe gura / sasoi barrietarako», kantatu zuen lehen bertsoa. Bigarren bertsoan zehaztuko zuen Laura Mintegiren larrutik ari zela. Sarritan egin ohi duen legez, Igor Elortzak plazaratutako Desaparecido kantaren doinu egokituarekin kantatu zituen bertsook. Finagoa egin zuen lehen bertsoa bigarrena baino.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...