Noiz sortua: 2017-02-19 00:30:00

Hezkuntzako ebaluazioa. PISA

PISAko azterketa, adibidetan

15 urteko ikasleei egiten diete PISA azterketa. Mundu osoko 72 herrialdetako milioi erdi gaztek egin zuten 2015eko etsamina. Gisa honetako ariketak jarri zizkieten matematikako eta zientzietako probetan.
PISA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2017ko otsailak 19

MATEMATIKA

Apalategi bat egiteko, hau behar du arotz batek:

Egurrezko 4 taula luze

Egurrezko 6 taula motz

12 kako txiki

2 kako handi

14 torloju

Arotzak biltegian dauzka egurrezko 26 taula luze, egurrezko 33 taula labur, 200 kako txiki, 20 kako handi eta 510 torloju.

Zenbat apalategi oso egin ditzake arotz horrek?

Saltoki batean prezio hauek daude: MP3 gailua, 155 zed; entzungailua, 86 zed; bozgorailua, 79 zed.

Oliviak kalkulagailuan batu ditu MP3 gailuaren, entzungailuaren eta bozgorailuaren prezioak, eta emaitza hau eman dio: 248.

Emaitza hori ez da zuzena. Akats hauetako bat egin zuen. Zein?

a) Prezioetako bat bi aldiz batu zuen

b) Hiru prezioetako bat batzea ahaztu zitzaion

c) Prezioetako baten azken zifra ez zuen sartu

d) Prezioetako baten kenketa egin zuen, ez batuketa

Denda merkealdian dago. Bi artikulu edo gehiago erosiz gero, %20ko deskontua egiten dute salmenta prezio normalarekiko.

Juliok 200 zed ditu gastatzeko. Zer eros dezake merkealdian?

MP3 gailua eta entzungailua: bai edo ez?

MP3 gailua eta bozgorailua: bai edo ez?

Hirurak: MP3 gailua, entzungailua eta bozgorailua: bai edo ez?

ZIENTZIA

Izarrak begiratzea gustatzen zaio Tomasi, baina gauez ezin ditu oso ondo behatu, hiri handi batean bizi baita. Iaz, Tomas landara joan zen, eta mendi batera igo zen; handik izar kopuru handi bat behatu zuen, hirian dagoenean ikusi ezin izaten duena.

Zergatik ikus daitezke landatik izar gehiago jende gehiena bizi den hirietan baino?

a) Ilargia argitsuagoa da hirietan, eta izar askoren argia moteltzen du

b) Landako airean hauts gehiago dago argia islatzen duena, hiriko airean baino

c) Hiriko argien argitasunak zaildu egiten du izarrak ikustea

d) Hiriko airea beroagoa da, autoek, makinek eta etxeek isurtzen duten beroagatik

Distira txikiagoko izarrak behatzeko, Tomasek teleskopio bat erabiltzen du, diametro handiko lente bat daukana. Zergatik ikus daitezke distira txikia duten izarrak diametro handiko lentea duen teleskopio batekin?

a) Lentea zenbat eta handiagoa, argi gehiago harrapatzen du

b) Lentea zenbat eta handiagoa, handitzea handiagoa da

c) Lente handiekin zeru zati handiagoa ikus daiteke

d) Lente handiek izarren kolore ilunak harrapatzen dituzte

Urre-txirri arruntak Europa iparraldean ugaltzen diren hegazti migratzaileak dira. Udazkenean, toki epelago eta janariz oparoagoetara joaten dira. Udaberrian, ugaltokietara itzultzen dira. Mapak urre-txirri arruntaren migrazioari buruz hamar urtetik gorako denbora-tartean egindako ikerketan oinarrituta daude. 1. mapak erakusten du urre-txirri arruntak udazkenean egiten dituen hegoalderanzko migrazio ibilbideak, eta 2. mapak, berriz, udaberrian egiten dituen migrazio ibilbideak. Gezien loditasunak hegaztien migrazio taldearen neurria adierazten du.

Urre-txirrien migrazioari buruzko zer adierazpen babesten dute mapek? Hautatu bat edo gehiago. (Begiratu goiko irudia)

a) Mapek erakusten dute azken hamar urteotan hegoalderantz migratu duten urre-txirri arrunten kopurua txikitu egin dela.

b) Mapek erakusten dute urre-txirri arrunt batzuen iparralderanzko migrazio ibilbideak eta hegoalderanzko migrazio-ibilbideak ezberdinak direla.

c) Mapek erakusten dute urre-txirri arrunt migratzaileek ugaltokien edo habiak jartzen dituzten tokien hegoaldean eta hego-mendebaldean igarotzen dutela negua.

d) Mapek erakusten dute urre-txirri arrunten migrazio ibilbideak itsasertzeko inguruetatik urrundu egin direla azken hamar urteotan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 13.406 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 905 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.972 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Elkarrizketa digitala: Felix Zubia

«Ez du abisatzen: ez dakigu arin hasi denak gaizki bukatuko duen»

Arantxa Iraola

COVID-19 gaitzaren izurriari aurre egiteko aparteko zeregina dute, oro har, osasun arloko profesionalek, eta bereziki zainketa intentsiboetakoek, pazienterik larrienak artatzen baitituzte. Felix Zubia medikua zurrunbilo horretan ari da; ZIUko medikua da.

Ordiziako azoka neurri berezien artean egin da krisia hasi zenetik. / ©Jon Urbe, Foku

Azokak berriz irekitzeko eskatu dute 61 eragilek

Jon Ordoñez Garmendia

Azokak baimendu eta bultzatzearen aldeko adierazpen bat atera dute 60 eragile inguruk, ekoizleak, kontsumo elkarteak, talde ekologistak, sindikatuak eta alderdiak tartean. Eusko Jaurlaritzak aste honetan hartu duen erabakiarekiko desadostasuna agertu dute. Azokak debekatu baina saltoki handiak irekita jarraitzen dutela salatzen dute eta horrek atzean beste helburu batzuk egon ditzakeela pentsarazten diela. Zuzeneko salmenta eta saltoki txikiak lehenesteko eskatu dute eta azoken aldeko ekimenetan parte hartzera deitu dute.

Positibo kopurua %4,8 igo da Nafarroan

Jon Ordoñez Garmendia

Hego Euskal Herrian egonkor mantentzen da. Nafarroako Gobernuak osasun langileen artean egindako proba kopuruari egotzi dio igoera. Plantillaren 3,6ri diagnostikatu diote koronabirusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna