Noiz sortua: 2017-01-15 00:30:00

ATZEKOZ AURRERA

Inauterien inaugurazioa

Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak. Uitzikoak izan ohi dira goiztiarrenak, eta hasia dute herriko bestarik garrantzitsuena. Gaur jarraituko dute, puska biltzea eginez.
Uitziko hainbat herritar ardoa banatzen, elurra parez pare izanda, gorputza berotzen.
Uitziko hainbat herritar ardoa banatzen, elurra parez pare izanda, gorputza berotzen. IKER TUBIA

Iker Tubia -

2017ko urtarrilak 15

Zinta gorria moztea baizik ez zaie falta izan. Asteazkenean, Astigarragan (Gipuzkoa), sagardo garaia hasi zuten lehenbiziko txotxarekin. Asteburuan, Uitzik eta Eratsunek (Nafarroa) abiatu dituzte Euskal Herriko inauteriak. Uitzikoak izaten dira goiztiarrenak, Errege egunaren ondoko asteburuan egiten baitituzte. Aurten, baina, atzeratu egin dituzte, bi datak segidan zirelako, eta, beraz, inauterietara ahul ez ailegatzeko. Zinta gorririk ez, baina jatekoa eta edatekoa ez dute faltan izan inauteriak inauguratzeko.

Aurten, Unai Ijurko eta Idoia Matxinena dira maiordomoak Uitzin. Haiena da inauteriak antolatzeko ardura, beraz. Iazko inauterietako igandean erabaki zuten hori, ohiturari jarraikiz: kartak banatu zituzten uitziarren artean, eta erregea egokitu zitzaien Ijurkori eta Matxinenari. Gaur eginen dute berriz karta banaketa, eta lehenbiziko bi erregeak ateratzearekin batera jakinen dute nor izanen diren heldu den urteko maiordomoak.

Eguerdian, Ijurko kalean aritu da inguruko gazteei ardoa eta pastak banatzen. Elurra inguruan, barrena berotzea beharrezkoa izan da. Matxinena, berriz, kalkulagailua eskuan eta fakturak inguruan, gastuak aurrekontuarekin bat etorrarazi nahian. Lan zaila. «Norbaitek eraman behar ditu kontuak, baina herritar guziek laguntzen digute», esan du Matxinenak. Oraindik mozorroa jantzi gabe aritu da diru kontuekin; gauerako utzi nahi izan du sorpresa.

Berak lehenbiziko aldia du maiordomo lanetan, baina berekin batera beterano bat izan du, Ijurkok bosgarren aldia baitu inauteriak antolatzeko ardurarekin. «Maiordomo zarenean ez zaude hain lasai, diru kontuak eraman behar direlako. Erabaki behar da zer erosi, nor arduratuko den lan bakoitzaz... Baina denek laguntzen dute. Hemen, edozer lanetarako horrela izaten da; ez da herri handietan bezala», azaldu du Ijurkok.

Urtarrila ailegatu eta berehala hasten da inauteri giroa Larraunen. Goiztiarrenak dira Uitzikoak, baina horrek badu arrazoirik. Garai batean, inauteriak mutilek bakarrik egiten zituzten. «Oso matxista zen: otordu eta bazkariak mutilek egiten zituzten bakarrik», gaineratu du Ijurkok. Mutil haietako asko lanera kanpora joaten ziren, eta Eguberrietarako bakarrik itzultzen ziren etxera. Beraz, tarte hori aprobetxatu beharra zegoen, eta, Eguberriak ez ezik, inauteriak ere ospatzen zituzten. Gaur egun egoera hori ez bada ere, ohiturari eutsi zaio. Gizonen esklusibotasunarena kenduta, noski; orain herritar guziek parte hartzen baitute inauterietako ekitaldietan.

Otordu besta

Larunbat goizean, trapu zarpail batzuk jantzita atera ohi dira uitziarrak. Gosaria prestatzen aritzen dira, batzuk kanpoan eta besteak elkartean. Berandu egiten dituzte otorduak, eguerdian hasten baita gosaria. Hala egin dute aurten ere. Bapo jan eta gero, arratsaldean edaten jarraitu dute, eta gauerako gorde dute galazko mozorroa. Ijurko eta Matxinena maiordomoz jantzi dira.

«Hemen normalean etxean aurkitutako trapuekin mozorrotzen ginen. Baina, orain, landuagoak daude», azaldu du Ijurkok. Haurrek, adibidez, denetarikoak jantzi dituzte goizean ere: superheroienak, indioenak, banpiroenak eta eskimalenak, besteak beste. Batzuek jatekoa prestatu bitartean, haurrak elurrarekin jostatzen aritu dira. Arratsaldean, giroa berotu da elkartean, eta orduan hasi dira musika eta dantza.

Uitzikoak etxeko inauteriak dira. Kanpokoak ez dira hara joaten. Etxekoek prestatzen dituzte, eta etxekoek parte hartu. Ez dira asko, baina giro paregabea izaten dute. «Herriko bestak baino gehiago bizi ditugu», azaldu du Ijurkok. «Mozorroak ematen duen txantxarako aukerarekin... Gainera, bihar [gaur] etxez etxe ibiliko gara». Hori izaten da inauterietako ekitaldirik garrantzitsuena. Gaur ez dira pastak eta ardoa faltako Uitziko etxeetan. Trikiti eta panderoaren musikari jarraikiz abiatuko dira etxerik etxe, edozein herritako inauterietan egin ohi den bezala.

Egun inportanteak dira, beraz, inauteriak Uitzin. Han egunero bizi direnak ez dira asko, eta Iruñean edo Donostian lan egiten dutenak herrira itzultzeko garaia izaten da. «Kanpoan bizi direnek ezin dute hutsik egin», dio Ijurkok. Han sortu direnentzat ez ezik, hara bizitzera joan direnentzat ere berezia da besta. Matxinena uitziar baten bikotekidea da, duela hamar urtetik. «Iruñekoa izanda, inoiz ez nituen inauteriak benetan bizi. Hasieran lotsa ematen zidan, haiek denek elkar ezagutzen dutelako, baina gero primeran pasatzen duzu», azaldu du. Gainera, inauterien usadioari eustea garrantzitsua dela uste du, eta, beraz, aitortu du haurrei aukera eman nahi diela txikitatik hori bizitzeko.

Udaberrira arte hamaika herritan ospatuko dira inauteriak. Leitzan lekukoa hartzeko prest dira.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aritxulegiko gaina, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. ©

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoa berbera ez izatea», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen goratu da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna