Albistea entzun

Zerga ihesaren itzalak Juncker harrapatu du

EBk agindu du gutxiago ordaintzea errazteko Luxenburgok mundu osoko 340 enpresarekin itxi zituen tratuak ikertuko dituela

Ivan Santamaria -

2014ko azaroak 7

Iraganaren itzalak ziztu bizian harrapatu du Jean Claude Juncker. Ez da oraindik astebete igaro Europako Batzordeko presidente kargua hartu zuenetik, eta lehenbiziko eskandaluari aurre egin beharko dio. Hain zuzen ere, Luxenburgok multinazionalei zerga ihesa errazteko egin zituen tratu sekretuei buruzko informazioa argitaratu da. Akordioen garaian Juncker zen dukerriko lehen ministro, eta, urte askoan, baita Finantza ministro ere.

Pepsi, Ikea, FedEx, AIG, Deutsche Bank eta mundu osoko 340 enpresa multinazionalek baino gehiagok itun propioak negoziatu zituzten Luxenburgoko zerga agintariekin. Horiei esker, ordaindu beharreko zerga faktura nabarmen murriztea lortu dute. Beste herrialde batzuetan egindako salmentak edo lortutako irabaziak dukerrian kokatutako filialetara bideratu izan dituzte. Luxenburgon sozietate zergaren tasa %29 da, baina beherapen oparoak onartu zaizkie konpainiei, eta, ondorioz, askorentzat ordaindu beharreko tasa %1 edo txikiagoa izan da.

Infomarzioa zabaldu zuen erakundea ICIJ da, Nazioarteko Ikerketa Kazetarien Partzuergoa. Price Waterhouse Cooper (PWC) aholkularitza enpresan izandako filtrazio baten bidez lortu du partzuergoak informazioa. Azaleratu diren dokumentuen arabera, gisa horretako 538 zerga tratu negoziatu eta itxi zituen PWCk Luxenburgoko agintariekin, enpresen mesederako.

550.000 biztanle baino ez ditu Luxenburgok, eta Europako Batasunaren fundatzaileetako bat da. Hala ere, nazioarteko inbertsio zentrorik handiena da, AEBen atzetik. Milaka enpresak filialak kokatu dituzte dukerrian, nahiz eta han salmenta edo negozio oso urriak izan. Aspaldikoa da araudiek praktikan zerga paradisu bihurtzen duten susmoa eta salaketa. Herrialdeak beti ukatu ditu akusazioak.

Juncker, «lasai»

Argitaratu eta berehala, Luxleaks izena hartu du eskandaluak. Informazioaren berri izan ondoren, Margaritis Schinas EBko bozeramaile buruak ziurtatu du Jean Claude Juncker «lasai» dagoela. Hala, Bruselako Lehia agintariek argitaratutakoa ikertuko dutela ere aurreratu du. Junckerrek ez duela ikerketa horietan parte hartuko ere gaineratu du.

Luxenburgoren zerga araudiari begira zeuden Bruselako agintariak. Hain zuzen ere, Amazon eta Fiat multinazionalei ezarritako zerga araudiei buruzko ikerketa dago martxan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Bi garbitzaile lanean, kiroldegi bateko pista batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Gutxieneko soldataren igoera txikiegia da, ELAren eta LABen iritziz

Irune Lasa -I. Magro Eizmendi

Sindikatu abertzaleek salatu dute hamabost euro gehiago ez direla aski inflazioari aurre egiteko. SMI propioa eskatu dute euskal langileentzat
Xabier Iraola. / ©Juan Carlos Ruiz, Fou

"Jardueraren errentagarritasun falta da arazo nagusia"

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Behien sektorea ikusten du okerren Xabier Iraola ENBAko koordinatzaileak. Banatzaileek ez ezik kontsumitzaileek ere badutela erantzukizuna dio.

Turismoak ere bultzatu ekonomia azken hilabeteetan. ©ENDIKA PORTILLO / EFE

Ekonomia abiadura handian doa, hiruhileko bakarrean %2,2 hazita

Xabier Martin

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPGa sendo hazi da bigarren hiruhilekoan: %18,6 urte arteko tasan. Jaurlaritzak hazkunde erritmo bera espero du urteko bigarren erdirako, industriaren arazoak arazo

Elma Saiz eta Maria Txibite, artxiboko argazkian. ©Iñigo Uriz / Foku

Gastu muga %6 handitu du Nafarroako Gobernuak

Iker Aranburu

Kopurua are gehiago handi daiteke, baldin eta EBko funtsetatik diru gehiago jasotzen badu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.