Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Katalunia. A-9ko prozesu parte hartzailea

Argitu beharko du nola

Artur Mas Erabakitzeko Eskubidearen Itun Nazionalarekin bilduko da Konstituzionalaren debekuari nola erantzun zehazteko. Gizarte zibilaren eskuetan egon daiteke irtenbidea.
Artur Mas presidentea, atzo eginiko gobernu bileran.
Artur Mas presidentea, atzo eginiko gobernu bileran. ALBERTO ESTEBEZ / EFE

Jokin Sagarzazu -

2014ko azaroak 5

Kataluniako gizartearen gehiengoak behin eta berriz erakutsi du badakiela zer nahi duen: galdeketa egin nahi duela eta egingo duela, gainera. Baina nola? Bidegurutze horretan dago Kataluniako Generalitatea bereziki, orain arte harena izan baita galdeketara deitu eta hura antolatzeko ardura. Baina, egun gutxiren faltan, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak behartu egin du, bigarren aldiz, Artur Masen gobernua estrategia berriz pentsatzera. Amore emango duen, desobedientziaren bidetik joko duen —eta esana du hori ez duela egingo— edo Konstituzionalaren erabakiari izkin egingo dion; hori argitu beharko du laster Masek.

Francesc Homs eledunak berretsi egin du Generalitateak «prozesu parte hartzaileari» eutsiko diola. Baina ez du argibiderik eman, ez zehaztu nola. Horretarako, proposatu du Erabakitzeko Eskubidearen Itun Nazionala antolatzea. Ostiralean izango da hori. Igandeko galdeketa «bermatzeko» egingo dute bilera, CDCko koordinatzaile Josep Rullek jakinarazi duenez. Han, CIUk ezingo du argudiatu Konstituzionalaren erabakia ezin zuela aurreikusi, eta aurrera begirako proposamen bat jarri beharko du mahai gainean, galdeketaren alde dauden alderdi eta taldeek asteburuan ohartarazi dioten moduan.

Ados jartzeko prozesu horretan, baina, ez dute lagundu UDCko presidenteorde Joana Ortegaren azken adierazpenek —esan du Generalitateak ezin duela guztiz ziurtatu igandean galdeketa egitea—. Hitz horiek eragin dute ERC, ICV eta ANCren presioa handitzea, eta igandera begira «ahal duen guztia» egiteko eskatu diote Masi, eta azpimarratu prest daudela harekin bidea partekatzeko, betiere helburua egun horretan galdeketa egitea bada.

Bide 'alegala'

Nork hartu galdeketaren ardura, horrek baldintzatuko du galdeketa egingo den eta nola egingo den. Generalitateak ez badu ardura bere gain hartu nahi, hori egin dezakete Erabakitzeko Eskubidearen Itun Nazionala osatzen duten talde eta eragileek —3.000 inguru Katalunia osoan—. Homsek iragarritako bilera horretan mahai gainean egon daitezkeen proposamenetako bat izan daiteke Generalitateak gizarte zibilaren eskuetan uztea galdeketaren antolakuntza eta hori egitea herriz herri; adibidez, bertako talde eta norbanakoen esku utziz antolaketa. Modu horretan, instituzioetako kargudunek ez lukete desobedientzia deliturik egingo, ez Generalitateko kargudunek, ez galdeketarekin bat egin duten 935 udaletako hautetsiek ere. Eta, era berean, eragotziko lukete galdeketa legez kanpokotzat jotzea, hura judizializatuta ere alegala izango litzatekeelako, era horretako galdeketa bat ez delako ez bete beharrekoa, ez ofiziala, instituzioen babesarekin egiten ez bada.

Hala izan zen 2009. urtean Arenys de Munten; hain justu, independentziari buruz Katalunian eginiko lehen galdeketan. Justiziak bertan behera utzi zuen, udalak areto bat uztea adostu zuelako mozio baten bidez. Azkenean, galdeketa ez zuten eraikin publiko batean egin, antolatzaileek —herriko elkarte batek— lortu zutelako lokal bat, udaletxearen parean. Azken egunera arte gorde zuten non egingo zen galdeketa, baina, herri txikia izanik, lortu zuten herritarrek parte hartzea —bide hori bera hartu dute, esaterako, Euskal Herrian: Etxarri Aranatzen eta Arrankudiagan—.

Ez dirudi erraza prozesu bera Katalunia osora zabaltzea; eta are gutxiago igandera arteko epearekin. Egotekotan zenbateraino dagoen garatua aukera hori edo Generalitateak esku artean besterik duen, hori argitu beharko du Masek datozen egunetan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Margaritis Schinas EBko migrazio politiken burua eta Matteo Piantedosi Italiako Barne ministroa, atzo, Bruselan. ©O. H. / EFE

Migrazio hitzarmen baten beharra berretsi dute EBko kideek

Gorka Berasategi Otamendi

Akordioa 2024ko maiatzerako nahi dute prest. Migratzaileen banaketa zehazteko sistema bat ezarriko luke

Pakistango Lahore hirian atzo egin zuten manifestazio bateko irudi bat. ©RAHAT DAR / EFE

NBEk dirua eskatu du emakumeen eskubideen aldeko taldeentzat

Ander Perez Zala

Guterresek esan du gobernuek %50 handitu behar dutela mugimenduentzako funtsa 2026rako. Emakumeen eta nesken kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa «nagusitzat» jo du
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta eurodiputatua, Europako Parlamentuan, Bruselan ©JULIEN WARNAND / EFE

Europako Parlamentuak esan du Puigdemontek «segur aski legez kanpo» eskuratu zuela eserlekua

Mikel O. Iribar

Generalitateko presidente ohiaren defentsak adierazi du sedizio delituaren erreformak «agerian» uzten duela buruzagi independentistek «jazarpen politikoa» pairatzen dutela.

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez, atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuan, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

Sedizio delitua «europartzeko» asmoa azaldu du Pedro Sanchezek

MIkel O. Iribar

Espainiako presidenteak esan du konstituzioak 155. artikulua duela «etorkizuneko saiakerei aurre egiteko». JxCk «iruzurtzat» jo du PSOEk eta Podemosek aurkeztutako lege proposamena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...