Albistea entzun

ARGI ALDIAN

Antartikoa duela 100 urte

Koldo Nuñez - Geologia aholkularia

2016ko urtarrilak 10

Antartikoa gizaki gehienok bizi garen lurraldeetatik urrun dago oso, eta, gainera, izotzak estalita. Arrazoi horiengatik, XIX. mendera arte espedizio gutxi egin zen hara. Azken handia 1914 eta 1917 artean egin zen. Haren burua Ernest Shackleton izan zen; helburua, Antartikoa zeharkatzea. Marinel eske, egunkarian jarri zuen iragarkia: «Gizonak behar dira bidaia arriskutsu baterako. Soldata eskasa, hotz handia, erabateko iluntasuna luzaroan. Ongi itzultzea, zalantzan. Helburua lortuz gero, ohorea eta izen handia». Iragarki beltz hari 5.000 lagun inguruk erantzun zioten, artean hiru neska «kirolarik»; gizonezko jantziak eramateko prest zeuden.

28 lagun aukeratuta, 1914ko abuztuan abiatu zen Endurance ontzia Ingalaterratik, eta azaroan Atlantikoaren hegoaldera iritsi. Antartikan udan sartu bazen ere, izotzak itsas bide guztiak oztopatu zituen, eta nekez egin zuten aurrera 1915eko otsailera arte: ontzia izotzetan harrapatuta, 1915 osoa iparralderantz mugitu zen. Okerrenak neguko hilabeteak izan ziren: iluntasuna eta izugarrizko hotza. Shackletonek, marinelen moralari goian eusteko, egunero kirola egitera behartu zituen, antzezlanak... Poliki, izotzaren indarrak ontzia lehertu zuen, eta azaroan izotz gainetik mugitzea deliberatu zuten, itsaso zabalera hurbiltzeko. 1916ko otsailean Elefantearen irlara iritsi ziren egoera txarrean; handik, Shackeltonek eta beste bost gizonek 1.300 kilometroko bidaia heroikoa egin zuten txalupa zahar batean Hegoaldeko Georgiara. Han laguntza lortu eta kide guztiak salbatzera itzuli ziren.

Egun izotzak atzera egin du eta hainbat lekutan kostara iristen dira ontziak arazorik gabe udan. Klima berotzearen ondorioa. Shackeltonek ezingo luke sinetsi.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Korrikaren lekukoak badu nondik nora ibili

Korrikaren lekukoak badu nondik nora ibili

Julen Aperribai

Korrikaren ibilbidearen berri eman dute: Mendebaldean hasiko da, eta Gasteiz izango da igaroko duen lehen hiriburua. 2.180 kilometro eginda, Donostiara iritsiko da lasterketa. Ikusi egunez eguneko ibilbidea eta ordutegia albiste barruan.

Joan den urtean ere egin zituzten osasun publikoa indartzearen aldeko mobilizazoak. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bizkaiko Medikuen Elkargoa urtarrilaren 23ko mobilizazioetara batu da

Jone Arruabarrena

ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek antolatu dituzte mobilizazioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iganderako

Aitor Elexpuru (Uema) eta Agurne Gaubeka (Behatokia), atzo, Nafarroako Parlamentuan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Nafarroan euskaraz egin daitezkeen tramite telematikoak, %25etik behera

Ion Orzaiz

Administrazioak «euskaldunen eskubideak urratzen» dituela salatu dute Uemak eta Behatokiak

 ©BERRIA

«Ospitale publikoa egonaldiak saltzen dituen enpresa bilakatu da»

Oihana Teyseyre Koskarat

Figura mediatikoa da Grimaldi. Urteetan, barnetik bizi izan du ospitale publikoaren egoera, eta argi du okerrera egin duela. Jomugan ezarri du Frantziako Gobernuaren murrizketa politika, pandemiak azaleratu dituen egiturazko arazoak salatuz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.