ARKUPEAN

Antxetak Goierrin

Elixabete Garmendia Lasa -

2016ko urriak 4

Bada Bide Berde zoragarri bat Ormaiztegitik abiatu, Liernitik pasa eta Mutiloan dauden Troiko meatzetara eramaten zaituena. Udan itzala, neguan babesa, urte sasoi bakoitza dastatzeko ezin aproposagoa, udaberriko kukuarekin hasita. Lau kilometro pasatxo dira, zelaia dena; izan ere, bide hori meatzetako trenbidea zen joan den mendearen hasieran; hortik garraiatzen zuten burdin minerala Ormaiztegiko tren geltokiraino, eta horrela zabaldu Europa aldera, Pasaiako portua tarteko. Lointzi, Danborre, Potxueta, Iturgorri, Makinetxe, Barnaola... horiek meagintzari lotuta geratu diren izenetako batzuk.

Bide Berdeak puntu beltz bat dauka; Liernitik aurrera, azpiko aldean, Lurpe zabortegia dago, eta Bide Berderaino iristen da; hor egiten du estropezu xarmak: hondakin industrialen zabortegia desolazioaren erretratua da eta, bota dutenaren arabera, edo haizeak nondik jotzen duen, kirats nazkagarria jariatzen du zenbaitetan. Laster beste usain bat izango du zabortegi horrek; ez, ordea, hobea: hiri hondakinei dariena. Izan ere, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak jakinarazi duenez, aurtengo urtearen bukaeran hasi eta hiru urtez ehun mila tona errefus eramango dituzte Lurpera.

Zabortegira iristeko ez dago autopistarik; eta nahiz eta Mutiloako lurretan egon, Ormaiztegitik dauka sarbidea. Hara doazen kamioiek Ormaiztegiko herria alderik alde eta erdi-erditik zeharkatzen dute: elizaren, plazaren, Zumalakarregi museoaren eta udaletxearen ondotik, eskoletarako bidetik beretik. 130 inguru kamioi egunean. Hamar urte daramatza dagoeneko Ormaiztegik zama hori jasaten, eta beste hiru urterako sufrikarioa ziurtatua dauka, kamioi gehiagorekin gainera. Izan ere, Zubietako erraustegia martxan jarri arteko irtenbidea omen da Lurpe hiri hondakinentzako erabiltzea.

Hasieratik egon da Zubietako erraustegiaren proiektua Mutiloako zabortegira begira. Han sortuko diren eskoriak Lurpera eramateko aukera aipatzen da ingurumen-inpaktuari buruzko dokumentu batean. Eta, jakinekoa da, Zubietako erraustegia dute irtenbide bakartzat Gipuzkoako egungo agintariek.

«...Argi ikusten da hondakinak petrolioa direla, urre beltz berria; are gehiago Euskal Herria bezalako kontsumo indizeak eta produkzio baliabide urriak dituzten herrialdeetan». Mikel Peruarena Ansa kazetariak Zeinek erre nahi ditu hondakinak? (errraustu.files.wordpress.com) galderari erantzun zion 2010-2011 urteetan idatzitako artikulu sorta bikainean; handik ateratako aipamena da goikoa. Errausketaren eta zementugileen arteko interesen lotura azaltzen du zehatz-mehatz, datuz gainezka.

Aurreko legealdian balkoietan zintzilikatutako zabor-poltsek ezaugarritu zuten EAJk hauspotu zuen zaborraren gerra, eta horren barruan herri kontsultak eskatu, eta egin ziren hainbat herritan. Horretan ados: herritarren artean ezinegona baldin badago, galdetu eta ateratzen den emaitza onartu. Eta orain, galdeketarik inolaz ere ez Zubietako erraustegiari buruz? Noiz eta herritarren kezka hedatuz eta aurkako mugimendua zabalduz doanean? Arazoa estetikaren edo erosotasunaren parametroetan mugitu ordez, osasunarenean kokatzen denean?

Bitartean, erraustegi hori eraiki arte —mehatxua gauzatu arte— Gipuzkoako zaborraren pasaleku izango da Ormaiztegiko kale nagusia. Eta, hara paradoxa: Sasieta mankomunitateak zabaldutako datuen arabera, aurtengo urtean, Goierrin, Ormaiztegi dago gaikako bilketaren lehen postuan, % 90,4arekin; Goierri osoko batez bestekoa baino hogeita hamar puntu gorago.

Etorriko dira antxetak berriro ere Goierrira —Sasieta itxiz geroztik alde eginda zeuden- eta ikusiko ditugu putre sailak menditik jaitsi eta herri gainean itzulika. Putreak, metafora bihurtuta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea terrazetan Bilbon, astelehenean. ©Aritz Loiola/FOKU

651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Osasun langileak PCR probak egitn Donostian, iragan astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Getxoko Bikain tabernan eta Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec jatetxeetan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Toki horietan izan zirenek beren osasun etxera edota osasun aholkularitzara deitu beharko dute ordua hartzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna