ARKUPEAN

Irudiak eta ereduak

Elixabete Garmendia Lasa -

2017ko maiatzak 30

Melania Trump eta bere alaba Ivanka joan den astean Aita Santuari egindako bixitan: beltzez goitik behera, mantelina eta guzti, parpailazkoa amak, sarezkoa alabak. Film esajeratu bateko hiletara zihoazen aktoreen gainaktuazioa zirudien. Harrigarria ere ez, Trump familiakoak izanda. Laster konturatu nintzen, ordea, Aita Santua ikustera joaten diren emakume ospetsu guztiak horrela jantzita joaten direla —espainiarrak salbu, horiek zuriz joateko pribilegioa baitaukate—. Protokoloak agintzen du hori dena, gonaren luze-laburra eta guzti zehazten duen arauekin. Hizpide izan da hainbat hedabidetan Trump-tarren bidaia horretan bertan Melaniak Saudi Arabian burua ez estali izana, hango arauari muzin eginez. Emaitza: bat eta huts Eliza katolikoaren agintekeriaren alde.

Gizonezkoak, berriz, —Trump ahalguztiduna barne— joan daitezke Vatikanora beti erabiltzen duten janzkerarekin, hau da, traje eta gorbatarekin. Angela Merkelek asmatu du uniforme horren bertsio femeninoa: galtza diskretuak eta txaketa mota berbera beti, kolorez, gaiez edo lepokoaren forman aldatzen dena soilik. Aitortu behar zaio Merkeli konplikazioak ekidin eta praktikotasunerako joera, eta horrela irudi propioa mamitu izana. Hala ere, eskertzen da uniformea haustea gizonezkoetan ere: Giannis Varufakis gogoan —non ote dabil?— gorbatarik gabeko jakarekin, azpitik alkandora iluna edo kamiseta, eta sorbaldan motxila. Bere estiloa laster kopiatu zuen gizonezkoen jantzietako multinazional batek, eta bete zituzten markesinak bolada batean ministro greziarraren klona protagonista zuen iragarkiarekin.

Ez, ez, hala balirudike ere, artikulu honek ez du izan nahi Estiloa eta Joerak sailekoa. Kezkatzen nauena emakumezkoen irudiaren eraikuntza da, bereziki emakumezkoen irudi publikoarena. Berriak gara oraindik andrazkook arlo publikoan; horregatik ez daukagu erabat finkatuta eta itxita eredurik, eta aukera aparta da dagoeneko ezarrita dauden konbentzioak hautsi eta norberaren izaera, joera, bizimodu eta gustuekin bat etorriko den irudia/k gorpuzteko. Gorpuztu, zentzurik beteenean.

Protokoloak eta arauak ez daude, ordea, Vatikanoan bakarrik. Gorputzak diseinatzen dira edertasunaren industriak —kosmetika, jantziak, osagarriak, etab.— erabakitzen duenaren arabera. Eta hor, bi eredu daude: gizonezkoena, indarrari lotua, eta emakumezkoena, sedukziora zuzendua. Publizitateari erreparatzea besterik ez dago; perfumeen iragarkietan ageri dira eskultura klasikoetakoak diruditen gizonezkoen gihar zizelkatuak, femme fatal etereoak eta, dena errematatzeko, ahots sentsual ustekoa —ingelesez ia beti— produktuaren izena eta marka xuxurlatuz. Kurtsikeriaren lehiaketan zein baino zein.

Honenbestez, iragarkietako gizon eta emakumeen irudiarekin liluratzeko bezain inozoak ez izan arren, hor dago beti presioa, xirimiri etengabearen pare. Indarra —femeninoa— behar da horri aurre egin eta beste eredu batzuk eraikitzeko. Horretarako, lehen irizpidea —nire ustez— erosotasuna behar du izan; edertasunaren eta dotoreziaren izenean emakumeoi ukatzen zaigun hori. Baina erosotasuna, ez bakarrik orratz-takoien erabilerari lotuta; erosotasuna, nor bere azalean gustura sentitzearekin neurtuta. Oinarri horren gainean, ziur askotarikoak izango direla emaitzak.

Arlo publikoan dabiltzanek jabetu behar dute beren agerpen eta jardunarekin ereduak eraikitzen ari direla, eragina izango duten ereduak. Irudiarena ez da, ordea, trapu eta lurrin kontua bakarrik; hor daude jendaurrean azaltzeko, mugitzeko eta hitz egiteko modu —eta modak— ere. Esanguratsuak denak. Trump-tarren mantelinak bezala.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

18 kasatzeman dituzt azken ordueta Zangozan. ©Iñigo Uriz/FOKU

Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan

Berria

Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Hego Euskal Herrian, 234 positibo izan dira.

Karpak jarri dituzt basurto ospitalearen kanpoaldean, PCR probak egiteko. ©Javier Zorrilla/EFE

PCR proba egitera deitu ditu Jaurlaritzak Bilboko Fever diskotekan eta Erandiogoikoko batzokian egon zirenak

Berria

Bihar goizean hasiko dira testak egiten. Diskotekarekin lotutakoei, Basurtuko ospitalean, eta batzokian izandakoei, Urdulizkoan.

Kaltzda Zahar eguneko zenroa, Bizkaian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.

Hiru pertsona maskara jantzita ©Jon Urbe / FOKU

Gazte Kontseiluak sare sozialetan kanpaina bat hasi du maskarak erabiltzera deitzeko

Aloña Beraza Peña

Bi bideo egin dituzte eta sare sozialetan, telebistan eta komunikabideetan zabalduko dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna