Albistea entzun

ARKUPEAN

Nork ahal du?

Eneko Bidegain -

2015eko urtarrilak 15

Edozein bidetatik sartzen dira mahai bateko solasera. Baina ez bakarrik Espainian eta Euskal Herrian. Europako Batasuneko erakundeetako agintariak kezkaturik daude. Syrizarekin daukate lehen kezka: zer gertatuko ote da Grezian, ezker erradikalak irabazten baditu urtarrilaren 25eko hauteskundeak? Eta Syrizaren pare jarri dute Podemos. Europa iparraldea eskuin muturrak ikaratzen duen bezala, ezkerretik dator haize berria Europa hegoaldean. Jendeak aldaketa nahi bide du, betiko alderdi politikoek sinesgarritasuna galdu bide dute. Alderdi sozialistek zentrorantz egin duten bideak azal dezake, hein handi batez, bilakaera hori.

Baina Podemosi ez zaio begi berekin begiratzen Bruselatik edo Euskal Herritik. Eta Euskal Herritik ere denek ez diote begi berekin so egiten. Hasteko, hainbat galdera daude airean: Podemos (Ahal Dugu) izan ote daiteke ezker abertzalearen aliatu bat? Zein izanen da Podemosen jarrera Euskal Herriari begira? Batzuek itxaropenari atea zabalik utzi nahi diote; beste batzuek gogoan dituzte lehen ere Paristik eta Madrildik etorri izan diren aldaketa haizeen esperantza zapuztuak.

Euskal Herrian aspaldian ordezkaritza daukaten alderdi politikoak bezala, Podemos (Ahal Dugu) ere Espainiako alderdia da, alderdi nazionala, egunkari batzuek dakarten bezala. Ez da egia UMP, PS, Modem, PP, PSE eta PSN euskal alderdiak direla: batzuk frantses alderdiak dira eta besteak espainolak; Euskal Herrian adar bat daukate, Euskal Herria Frantziaren edo Espainiaren menpeko lurraldea izatea nahi dutelako. Podemosek ez luke euskal adarrik sortuko, pentsatzen balu Euskal Herria ez dela Espainiaren parte.

Jendeak aldaketa nahi duela nabari da; baina ez Espainian bakarrik. Eta Euskal Herrian ere, litekeena da. Baina Euskal Herriko politika eta alderdien mapa ez dira Espainiako berak. Eta zergatik behar da Podemos bat, aldaketarako? Euskal politikagintza anitz aldatu da azken lau urteetan. Bipartidismoaz aspertu da jendea Espainian, itxura guztien arabera; mugimendu abertzalean, multipartidismoak eta zatiketak nekatzen zuen jendea.

Podemosek PSE, PP eta UPN ahulduko omen ditu, gehienbat; baina baita EH Bildu ere. Batzuek ez dute sinesten boz anitz kenduko dionik ezker abertzaleari. Baina gazteen artean Podemosek tira handia dauka. Asmatu du komunikazioan, sare sozialetan, telebistan. Eta abertzaleen artean ere ikaragarriko presentzia daukate Barcenas, Gurtell, Ana Mato eta Espainiako gai orok, eta horrekin batera Podemosek.

Espainiaren ahuleziek eta irudi barregarriek emango omen diote indarra euskal independentismoari. Euskal Herriko Twitter erabiltzaileen jarioan toki handia dauka Espainiak, nahiz eta hartaz trufatzeko izan. Eta trufa horren sortzaileak dira espainiarrak berak ere, hain segur Podemosen alde bozkatuko dutenak. Espainian, beste tokietan bezala, jende interesgarria ere badago. Baina Espainiakoak izanik, horien helburua izanen da Espainia hobe bat egitea, ez Espainia desegitea edo Espainiatik ateratzea (nora joanen dira PPren ustelkeria kasuez ahalke diren madrildarrak?). Ororen buru, Espainiari egiten zaizkion trufen fruituak biltzen dituztenak estatuen menpekotasunari iraunarazten diotenak dira.

Bestalde, estatuei hainbeste begiratzeak eragiten du Bidasoaren alde bateko eta besteko euskaldunek erreferentzia desberdinak izatea eta, ondorioz, elkar ulertzeko zailtasunak agertzea. Bi estatu desberdinekiko loturaren isla da, adibidez, Charlie Hebdo-ko sarraskiak mota ezberdineko emozioa eragin izana batean edo bestean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hutsaren bahea
Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.