Albistea entzun

Corbyn: laborismo zaharraren itzulera

Alde handiz hautatu dute Jeremy Corbyn diputatu beteranoa Erresuma Batuko Alderdi Laboristako buruzagi.

Lanaren alderdia ezkerrerantz itzularazi nahi du politikari 'matxinoak'
Jeremy Corbyn, Alderdi Laboristako buruzagitzarako barne hauteskundeak irabazi berritan.
Jeremy Corbyn, Alderdi Laboristako buruzagitzarako barne hauteskundeak irabazi berritan. ANDY RAIN / EFE

Xabin Makazaga -

2015eko irailak 13

Faborito argia zen inkesta guztietan, eta, Tony Blair eta Gordon Brown lehen ministro ohiak Alderdi Laboristako militanteen artean zentro politikoa galtzeko izua zabaltzen ahalegindu diren arren, alde handiz irabazi ditu Jeremy Corbyn diputatu ezkertiarrak Erresuma Batuko lanaren alderdiko barne hauteskundeak. Bandera gorriekin hartu dute jarraitzaileek Corbyn, eta 2020ko hauteskundeak irabaziko dituztela agindu du Alderdi Laboristako buruzagi berriak, izendapenaren osteko lehen adierazpenetan.

Doitasun ekonomikoaren kontra dago nabarmen, eta Erresuma Batuko «desberdintasun maila iraingarriak» borrokatuko dituela hitzeman du Corbynek buruzagi izendatu berritan, eta «herrialde justuago bat» egiten saiatuko dela erantsi du: «Gauzak alda daitezke, eta aldatu egingo dira». Ondoren, manifestazio batera joan da, David Cameronen gobernuari iheslari siriarrentzako arreta egokiago bat eskatzeko.

Duela ehun egun, Alderdi Laboristako buruzagi berria hautatzeko prozesua hasi zenean —Ed Milibandek dimisioa eman ostean hauteskundeetako porrotagatik— inork ez zuen xemaikorik ematen Corbynen alde. Diputatu matxinoa —2001. urtetik 500 aldiz baino gehiagotan bozkatu du alderdiaren ildo ofizialaren kontra— «eztabaida pizteko» sartu zen buruzagitzarako lehian, eta ekainaren 15ean izena emateko epea amaitu baino bi minutu lehenago lortu zuen hautagai izateko behar ziren 35 izendapenak biltzea. Garai hartan, Erresuma Batuko apustu etxeek 200-1 ordaintzen zuten Corbynen garaipenagatik.

Lehen itzulian garaile

Hauteskunde primarioen kanpaina hasi bezain pronto, baina, indarra irabaziz joan zen Corbyn laborismoaren oinarrietan, eta duela hilabete, bozkatze prozesua hastean, jada faborito argia zen. Azkenean, botoen %59,5 lortu ditu 66 urteko diputatu beteranoak —1983tik dago Komunen Ganberan—, eta aise gainditu ditu Andy Burham (%19), Yvette Cooper (%17) eta Liz Kendall (%4,5), joera zentristako hautagaiak hirurak.

Primarioen azken txanpan, botoa Corbynez besteko edonoren alde eskatzera iritsi ziren Cooper eta Kendall. Botoen %50 gaindituta, baina, bigarren itzulia lehiatu beharrik gabe iritsi da buruzagitzara Corbyn, eta Alderdi Laboristaren hautagaia izango da Erresuma Batuko hauteskundeetan.

Alderdi Laboristaren barne bozketan parte hartzeko izena eman zuten afiliatu eta jarraitzaileetatik %76,3k eman dute botoa: 423.000 pertsona inguruk. Eta afiliatu kopurua bikoiztu egin du alderdiak buruzagi berria aukeratzeko prozesuan.

Corbynen balizko garaipenak alderdia «deuseztatu» zezakeela esan zuen Blairrek kanpainan, baina, lehen ministro ohiak ezarritako Laborismo Berria hondamenditik ateratzeko aukeraren bat izatekotan, Corbynek ordezkatzen duen laborismo zaharretik etorri beharko da. Afiliatu kopurua bikoiztu izanak eman lezake horretarako zantzurik, baina Blairrek eta Brownek Downing Streeten egindako aginte urteen ostean (1997-2010), buruzagi berri bat baino zerbait gehiago beharko du Alderdi Laboristak odolustea eteteko.

Eskoziako joko zelaia

Eskoziako plazan lehiatu beharko du Corbynek, Erresuma Batuan agintera iritsi nahi badu. Aurten, maiatzaren 7ko hauteskundeetan, Alderdi Kontserbadoreak baino bi milioi boto gutxiago jaso zituen Alderdi Laboristak, eta 26 eserleku galdu zituen Komunen Ganberan. Odolustea, baina, Eskoziatik etorri zitzaion. Han banatzen diren 59 ordezkarietatik 41 laboristak ziren aurreko legealdian, eta SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak 58 irabazi zituen; bakarra geratu zitzaion Alderdi Laboristari.

Joera sozialdemokrata nabarmenago batekin, langile klaseak limurtu eta Eskoziako plaza berreskuratzea izan behar luke Corbynen eta Alderdi Laboristaren erronka 2020ko hauteskundeak bitarte. SNPri ezkerreko botoa lehiatzea, azken batean.

Begi bistakoa da Alderdi Laboristak indar berria hartu duela, eta 1990eko urteetan Tony Blairren hirugarren bidearekin bizi izan zuen susperraldia ekarri dute askok gogora. «Urte askoan izan garena baino alderdi handiagoa eta indartsuagoa gara orain», esan du Corbynek berak. Denaren premia izango du, Alderdi Laborista berriro zentrotik ezkerrera mugitu eta Downing Streeterako hautagai bihurtzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Ecowaseko ordezkariak eta Gineako junta militarrekoak elkarrekin, iazko irailean Konakryn egin zuten bilera batean. ©STR / EFE

Afrika mendebaldeko estatuek indar militar bat eratuko dute

Gorka Berasategi Otamendi

Ecowasen xedea da egonkortasuna bermatzea estatu kolpeek astindutako eskualde horretan. Maliri, Gineari eta Burkina Fasori eskatu die azkartu dezatela boterea zibilei itzultzeko prozesua
Pedro Castillo atxilotuta ageri den telebista bat, gaur, Liman. ©Paolo Aguilar / EFE

Atxilotu egin dute Castillo, kongresua desegin eta salbuespenezko gobernu bat ezarri ostean

Paulo Ostolaza - Mikel Elkoroberezibar Beloki

Peruko Fiskaltzak eman du atxilotzeko agindua. Aurrez, kongresuko diputatuek gehiengo osoz erabaki dute presidentea kargugabetzea. Estatu kolpea ematea egotzi diote bere alderdiak eta hainbat ministrok, besteak beste.

Fernandez, azaroan, La Plata hirian egindako ekitaldi batean. ©DEMIAN ALDAY / EFE

Cristina Fernandezi sei urteko kartzela zigorra ezarri dio auzitegi batek

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ustelkeria leporatu diote, eta inhabilitazioa ezarri. Foruduna denez, Argentinako presidenteordeak babesa izango du 2023ko udaberrira arte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.