Albistea entzun

ARGI ALDIAN

Emakumeen Viagra, azken adibidea

Ana Galarraga Aiestaran - Elhuyar Zientzia

2015eko irailak 6

Duela hamahiru urte, British Medical Journal medikuntza aldizkari ospetsuak izenburu argigarri hau zuen artikulua argitaratu zuen: Gaitza saltzen: industria farmazeutikoa eta gaixotasunen salmenta (Selling sickness: the pharmaceutical industry and disease mongering). Artikuluaren lehen esaldia izenburua bezain argia zen: «Diru pila bat lor daiteke gaixo daudela uste duten pertsona osasuntsuei esker».

Artikulua argitaratu ondoren, irakurleen ekarpenekin osatutako ez-gaixotasunen zerrenda bat argitaratu zuen aldizkari berak. Besteak beste, zahartzea, aspertzea, begi-zuloak, burusoiltzea, erditzea, zoriontasun-eza, zelulitisa, zakilaren neurriak eragindako antsietatea, haurdunaldia eta bakardadea azaltzen dira zerrendan.

Geroztik, zerrenda luzatzen joan da, eta, orain, emakumeen sexu-gogoari iritsi zaio txanda.

Hain zuzen, emakumeen libidoa areagotzen omen duen konposatu bat merkaturatzea baimendu du Estatu Batuetako Elikagaien eta Botiken Sailak. Addyi da haren izen komertziala, baina emakumezkoen Viagra ezizenarekin egin da ezagun. Ikertzaile batzuek izendapen hori engainagarria dela salatu dute, haren eraginak ez baitu zerikusirik Viagrarenarekin; Viagraren eragina fisikoa da, eta Addyirena, psikikoa.

Batzuen ustez, ordea, helburua lortzeko proposatzen duten bidean dago koxka. Hau da, pilula bat izatea emakumeengan sexu-gogoa pizteko irtenbidea. Azken finean, izenak izen, emakumeen egoera fisiologikoak eta bizitzaren gorabehera arruntak medikalizatzeko joeraren azken adibidea baino ez da pilula.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Jesus Diges, EFE

Neurri murriztaileak beste bi astez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak

Ion Orzaiz

Ostalaritza 01:00etan ixteko arauari eta barran kontsumitzeko debekuari eutsiko diete, besteak beste.

Donostiako kaleak, autorik gabe, koronabirusarengatik ezarritako konfinamenduaren ondorioz, 2020ko maiatzean. ©Jon Urbe / FOKU

Europan gutxienez 800 heriotza eragotzi ziren lehenbiziko itxialdian airearen kalitateak hobera egin zuelako

Uxue Rey Gorraiz

Europako 47 hiri aztertu ditu Londreseko ikerlari talde batek. Ondorioak aski adierazgarriak dira: konfinamenduaren eraginez, murriztu egin zen aireko kutsadura, osasunaren mesedetan, argiki. Jaitsiera nitrogeno dioxidoan izan da nabarmenena.

Dozenaka herritar Tuterako Epaitegi parean eginiko protestan, gaur. ©Europa Press

Epaileak behin-behinean espetxeratu du Sara Pinaren senarra

Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi

Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian deklaratu du gaur goizean, eta Pina hil izana onartu du. Dozenaka herritarrek protesta egin dute, hilketa gaitzesteko.

Usansolo Herri plataformako kideen agerraldia, gaur, Galdakaoko (Bizkiaia) udaletxean. ©Berria

Martxoa amaitu aurretik egin nahi dute herri galdeketa Usansolon

Julen Aperribai

Galdakaoko Udalak Usansolo udalerri bilakatzearen inguruko memoria eta galdeketa egitea onartuko ditu bihar, osoko bilkuran. Bizkaiko Batzar Nagusietan amaituko da prozedura, eta hark izango du azken hitza. Prozedura uda baino lehen amai daitekeela dio udalak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.