Albistea entzun

«Harresiak eta zubiak»

«Gauza guztien gainean erabakitzeko eskubidea» defendatu du Pablo Iglesiasek (Podemos) Katalunian: «Espainia herrien herria da»
Monedero, Donostian atzo emandako hitzaldia hasi aurretik.
Monedero, Donostian atzo emandako hitzaldia hasi aurretik. JUAN HERRERO / EFE

Hodei Iruretagoiena -

2014ko abenduak 23

«Erabakitzeko eskubidea: noski. Baina horrek esan nahi du gauza guztien gainean erabakitzeko eskubidea. Adibidez, legeak ez dezala ahalbidetu hipoteka bat ordaindu ezin duen jendeari jazartzea. Jazar diezaiela iruzurgileei. Eta horretarako prozesu konstituziogile bat behar da, ateak eta lehiak irekitzeko. Giltzarrapoak irekitzeko. Espainia herrien herria da. Batzuek harresiak eraiki nahi dituzte, guk nahiago dugu zubiak eraikitzea». Podemoseko idazkari nagusi Pablo Iglesiasen hitzak dira, igandean Bartzelonan emandako hitzaldian eginak.

Ez du ezer berririk esan: erabakitzeko eskubidearen alde agertu da, baina Espainiaren lurralde batasuna defendatuz. Podemosekoek erabakitzeko eskubideaz darabilten tonuak, ordea, eman du zer esana Kataluniako eta Euskal Herriko ezkerreko independentisten artean. CUPeko David Fernandezek, esaterako, Iglesiasen hitzaldia baino lehen kritikatu zuen «hoztu» egin dela Podemosen diskurtsoa maiatzeko Europako hauteskundeetatik hona: «Ez du ezer esaten».

Iglesiasen diskurtsoan, deigarria izan da, hain zuzen, CUPeko parlamentari David Fernandezi egindako erreferentzia. Hala esan zuen Podemosekoak, Fernandezek azaroaren 9ko galdeketan Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteari emandako besarkada gogoan: «Ez naiz Kataluniara etorri promesak egitera, botoak mesede truke itzultzera. Ez naiz fidatzen promesak egiten dituzten politikariez. Hori bai, ez nauzue ikusiko Rajoy edo Mas besarkatzen».

Monedero, Donostian

Erantzun ugari eragin ditu horrek sare sozialetan. CUPekoek, sakoneko auziari helduz erantzun zioten Iglesiasi, erabakitzeko eskubidearen defentsa orokorra baino gehiago zehaztasuna eskatuz: «Besarkada bat Pablo Iglesiasi. Baina, independentziarako erreferendum baterako konpromisoa hartzeaz, zer?». EH Bilduko zenbait kidek ere egin zuten adierazpenen aipamena. Joseba Permachek, esaterako: «Burkide, ez errespeturik galdu munduko edozein lekutan barrikadaren alde berean borrokan ari den inori. Ulertzen didazu». Oskar Matutek ere antzera erreakzionatu zuen, aipatuz ezkerreko mugimenduen akatsetako bat izaten dela hori: «Aurkariz nahastea».

Euskal Herrian ere izan dira antzerako tirabirak EH Bildukoen eta Podemosekoen artean. Joan den astean bertan, adibidez, sare sozialetan Ahal Dugu Gipuzkoa kontutik zabaldutako irudi batekin: politikarien «kastaren» barruan sartu dute Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea (Bildu). Kritikak jaso ondoren, erretiratu egin dute irudia. Atzo, Donostian izan zen Juan Carlos Monedero, Podemosen Herritarren Kontseiluko kidea, eta auzia baretu nahi izan zuen: «Podemosekoek ez daukagu ezer hiri honetako alkatearen aurka. Beste talde politiko batzuekin harreman ona badaukagu etorkizunean, ongi etorria».

Podemosen barne prozesuko ekitaldia izan zen Anoetako Kirolaren Etxean egindakoa, Claro Que Podemos taldearen hautagaitza aurkezteko. Talde horretako hautagai Hannot Sansinenea eta Ana San Roman babestera etorri zen Monedero. Ordubete inguruko hitzaldia egin zuen berrehundik gora lagunen aurrean, eta dozenaka geratu ziren kanpoan. «Behar baino gutxiago egon gara Euskadin», aipatu zuen hasieran: «Aurrerantzean, saiatuko gara zor hori kitatzen».

Hainbat gairi buruz aritu zen Podemoseko burua, baina ez zuen aipatu erabakitzeko eskubidea. «Irabazi egin digute trantsizioaren kontakizuna», onartu zuen, azaldu ondoren Juan Carlos I.a Espainiako errege ohia eta Manuel Fraga ministro frankista izandakoa izan direla kontakizun ofizialaren protagonistak. «Badirudi trantsizioan herririk ez zela egon».

Azaroan ere izan zen Euskal Herrian Monedero. Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkai eta Arabaren arteko harremanaz galdetuta, horiek «txikikeria nazionalistak» zirela erantzun zuen Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskal Hirigune Elkargoko batzarra, joan den abenduan, Baionako Arteen Hirian. ©BOB EDME

Ezinegonak agerian, elkargoko aurrekontuaren eztabaidan

Ekhi Erremundegi Beloki

Martxoaren 4ko batzarrean bozkatuko dute Euskal Hirigune Elkargoko 2023ko aurrekontua. 2026 arte hogei milioi euro emanen dituzte herrientzat. Lurralde desoreka salatu dute hautetsi batzuek

Plaza Hutsan 350 lagun baino gehiago elkartu dira. ©SORTU

«Herrigintza aro berri bat pizteko oinarria» jarri du Sortuk Burlatan

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Plaza Hutsa bete dute 350 lagunek baino gehiagok, herrigintzaren eta estrategia independentistaren arteko lotura sakontzeko helburuarekin.

Gregorio Eskuderoren aldeko manifestazioa, gaur, Orion. ©Gorka Rubio / FOKU

Gregorio Eskudero 70 urteko presoa Euskal Herriratzeko eskatu dute Orion

Berria

Eskuderori hirugarren gradua ezartzeko ere eskatu du Sarek. Orain, Dueñaseko (Espainia) kartzelan dago preso, lehen graduan.

 ©JON URBE / FOKU

«Ez genuen espero, identifikazio saioa egitea beti ukatu baitigute»

Xabier Martin

Merinok ez zuen espero, 40 urte pasatuta, segadan parte hartu zuten poliziak identifikatzeko saio batera deituko zutenik. Fisikoki aldatu arren, Merino ziur dago aurpegiez: «Haien eskuetatik pasatu garenok badakigu».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.